Obama eta AEBetako sistema kontserbadorea

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

San Sebastian egunean, ohitura den legez, Barack Obamak bigarren agintaldia hasiko du AEBetako presidente bezala. Iragan azaroko hauteskunde presidentzialetan garaile atera zen berriro, baina, 2008ko hauteskundeetan ez bezala, ez du inolako ilusio berezirik piztu munduko txoko desberdinetan. Izan ere, bere lehenengo agintaldiak ez ditu bete sortutako itxaropen gehienak. Nazioarteko harremanetan agertu duen jarrera ez da aurreko presidentearen oso desberdina izan: ohiko aliantzak (NATO eta Israel) eta mehatxuak (Iran, Ipar Korea...) mantendu ditu eta nahi izan duenean nazioarteko legeak ez ditu bete (Osama Bin Ladenen erailketan bezala). Egia da Iraketik tropak atera dituela eta ez duela herrialderik inbaditu (nahiz eta Libia bonbakatu duen), baina nahi izan balu ere, AEB ez zegoen beste okupazio militar bat burutzeko moduan, nahikoa lan eman diote Afganistangoak eta Irakekoak.

Barne politikan, Obamaren lehenengo agintaldiak lagundu egin ditu gizarteko sektore ahulenak, adibidez, osasun segurua populazio guztira zabaltzeko ahaleginarekin. Baina ezkerreko sektore desberdinek azpimarratu dute lortutako aurrera- pausoak txikiak izan direla. Ez dute arrazoirik falta ziur asko, nahiz eta horren errua Obamari ezin zaion egotzi zuzenean. Presidenteak bere egitasmoak aurrera eramateko ahal duena egin du. Kontua da lan hori egitea ez dela erraza AEBetan. Sistema politiko estatubatuarra oso konplexua da emaitza kontserbadoreak izan ditzan. Bere ezaugarri nagusia botere legegilearen, exekutiboaren eta judizialaren arteko banaketa da. Horregatik, gobernua eta botere legegilearen artean ez dago loturarik, kolore batekoa izan daiteke bata eta beste kolore batekoa bestea. Baina hor ez da bukatzen botere sakabanaketa, legegileak bi ganbera simetriko ditu: Ordezkarien ganbera eta Senatua. Lehenengorako bi urtetik behin hautatzen dira ordezkariak eta bigarrengorako sei urtetarako hautatuak izaten dira senatariak, baina, bi urtean behin ganberaren herena berriztatzen da soilik jarraikortasuna eta moderazioa segurtatzeko. 

Beraz, AEBetan politika publikoak errotik aldatu ahal izateko ezinbestekoa da hiru hauteskundetan garaile izatea, eta hala ere, Senaturakoetan herena baino ez denez berriztatzen, garaipen horrek denboran sostengatua izan beharko du lau aktoreetako (Presidentea, Ordezkarien ganbera, Senatua eta Auzitegi gorena) batek betoa erabili ez dezan. Bestela, ohiz kanpoko gehiengoak lortu ezean, “amildegi fiskala” bezalako egoerak saihesteko moderaziotik eta moderaziorako negoziazioak gertatzen dira Washingtonen, estatubatuar herritarren etxeetatik urruti.

Herrialde handietan, urruntasunak ematen duen babesetik, politikariek herritarren interesen aurkako erabakiak errazago har ditzakete. Aldiz, eskala txikiko erabakitze guneetan zailagoa da, gertutasunak herritarren kontrol demokratikoa errazten du eta hedabide handiek duten eragina txikitzen du. Obamak ez du gertutasuna lagun, horregatik, bere bigarren agintaldia aurrerakoiagoa izateko ezinbestekoa izango da herritarren mobilizazioa. Mekanismo honen beharra oso ondo ulertu zuen Franklin Delano Rooseveltek, 1930eko hamarkadako krisi ekonomikoari aurre egiteko New Deal programa aurrerakoia martxan jarri zuen AEBetako presidenteak. Rooserveltek sindikatu eta ezkerreko erakundeekin batzartu eta hauen proposamenak entzuterakoan esan ohi zien: “Orain atera kanpora eta derrigortu nazazue egitera”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude