Hainbat estreinaldi pilatu dira denbora laburrean antzerki zalearen agendan: Soinujolearen semea ekoizpen handiko erronka izan da, narrazio lan bat abiapuntu duena; Publikoari gorroto obrak teatroa bera izan du hizpide estetika jostagarri bezain bortitzean, aspaldiko partez euskal idazle batek paperean sortutako teatro-lan bat taularatuta nolabaiteko justizia poetikoa eginez; Ttak teatroaren Ta oain ze? lanak aurrekontu txikiagoarekin era guztietako zirkuituetan kalitatezko lanak egin daitezkeela ekarri digu gogora, aktore lanetik sortutako testu batekin; Hitzak-ek genero bortizkeriaren gaia ekarri digu berriki hizpidera, molde sinboliko eta poetikoan; bestelakoa da, berriz, Su txikian lanaren kasua, zeinean hainbat testu izan dituzten abiapuntu, saiakeraren arlokoak oraingo honetan.
Beraz, ur handitan dabilkigu euskal teatroa azkenaldian, zentzu onean. Arriskatu beharra dagoelako. Eskaintza anitzak sor dezakeelako soilik ikuslego kriteriodun bat. Aipatutako lanek teatro mota ezberdinak ekartzen dituzte gogora, eta hori da agian euskal zalegoaren parte batek sarritan pentsatu eta gutxiegitan adierazi duena: euskaraz teatro mota ezberdinak ikusteko aukeraren beharra. Zentzu horretan proposamen berri bat dakarkigu Glu-Gluk ekoiztutako Su txikian lanak ere, beste estilo batera gerturatuz zeharo, teatro dokumentalaren koordenatuetan kokatuz batez ere. Azpeitiko antzerki jardunaldietan estreinatu zen; aretoaren ezaugarri tekniko eskasak kontra bazituzten ere gogotsu atera ziren zazpi aktoreak oholtzara. Formatu txikiko bertsioa eskainia zuten egun batzuk lehenago herrian bertan.
Imanol Muruaren eta Jesus Egigurenen liburuak izan dituzte oinarri, besteak beste. Asko da, beraz, denbora laburrean kontatu beharrekoa, publikoari laburtu beharreko kronologia eta entziklopediarik gabeko historia. Apenas egongo da sentimendurako eta emoziorako tarterik, ez bada norberak eman lezakeena; hain dira ugariak herri honek burutik aburura izan dituen bizipen pertsonal eta kolektiboak.
Aktore batzuen azalean berehala ezagutuko ditugu etxeko telebista baino ikusiagoak ditugun politikari euskaldunak, hainbat elementuk lagunduta: proiekzioetan irakurri beharreko testuek eta albistegi zatiek informazio ugari helaraziko dute, Mursegoren musikak eta bestelako soinuek eta audioek ekarpen handia egingo diote akzioari. Ikus-entzunezko dokumental bat ikustearen gisakoa izan daiteke antzezlana, eta ikuslea ere era horretan posizionatu beharko da agian: ‘urruntzearen’ teknika gogoan, ariketa arrazionala egin beharko du, jasotako informazioaren aurrean posizio bat hartuta.
Ur handitan sartu dira Su txikian-eko egileak, gaiari eta antzerki motari dagokionez. Zentzu horretan eztabaidaezina da agertutako ausardia, eta Galder Perez zuzendariak proiektua aurrera ateratzeko erakutsi duen kemena. Ondo datorkigu gogoratzeko antzerki mota ezberdinak behar ditugula, Euskal Herriaren historiari erreparatuta teatro dokumentalak ere leku bat izan lezakeela. Hortik aurrera ikusleon esku dago iritzia edukitzea eta ematea, antzerkiari buruz, agertutako edukiei buruz. Teatroaren itsaso honetan behar ditugu marinelak, baina ikusleoi dagokigu igeri egitea. Edo itotzea. Edo arrain bilakatzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]
Diskrezioa edo zuhurtzia hitzak entzuten dizkiedanean buruzagi politikoei kezka sortzen zait. “Hobe izango da zuhurtziaz jokatzea”, esaten digute. Horixe izaten da estalkia jakiteko, era publikoan egin izan balitz, onargarria ez zatekeen operazioa era sekretuan... [+]
Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.
Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]
Unibertsitateko ikasleak azterketa garaian dauden bitartean, irakasleoi ikasturtea ixtea dagokigu. Irakasleak talde txikitan biltzean oso ohikoa da urte batetik besterako aldaketen gainekoak konpartitzea eta hausnarketaren brindis gisara ikasle belaunaldiaren
ezaugarritzea... [+]
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]