Altxorraren uhartea Karibe exotikoan ez, Londresen dago

  • Ekonomialariek aditu beharko liokete Nicholas Shaxsoni: “Itsu egon dira ekonomialariak paradisu fiskalei, horien sekretismoari eta zergen ihesari dagokienez. Zailak direnez ulertu eta neurtzeko, utzi dituzte bestek kudeatu beharreko arazo direlakoan. Hala, arazoa usteldu eta handitzen utzi dute, inork serioski aurre egin barik”.

Lauren Michelle Kinsey kazetari eta militante demokrata estatubatuarra Nicholas Shaxsonen Treasure Islands liburua erakusten iaz, Occupy mugimenduaren kanpaldi batean, egileak bere blogean jarritako argazkian. Shaxsonek deklaratu du:
Lauren Michelle Kinsey kazetari eta militante demokrata estatubatuarra Nicholas Shaxsonen Treasure Islands liburua erakusten iaz, Occupy mugimenduaren kanpaldi batean, egileak bere blogean jarritako argazkian. Shaxsonek deklaratu du: "Zergei ihes egitea teknikoki izugarri konplexua den arren, bere muinean oso gauza sinplea da: korporazio batzuek bide legal edo ilegalak erabiltzen dituztela beren zergak txikiagotzeko, eta ondorioz jende arruntak pagatu behar duela haien ordez. Benetan injustua da (...) Honen kontrako mugimendu pixka bat ari gara ikusten orain, baina Occupy eta UK Uncut bezalako mugimenduak hamar halakotzen direnean hasiko gara aldaketa posibilitatea ikusten. Bitartean, bankuek segitzen dute politikariei agintzen zer egin. Horretan ez dago aldaketarik. Orain artekoa lehen urratsa baizik ez da izan".
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Treasure islands. Altxorraren uharteak. Lerroburu horren ostean, Nicholas Shaxsonen liburuari Ingalaterrarako edizioan ipini diote “Paradisu fiskalak eta mundua ostu zuten gizonak”, Estatu Batuetarakoan “Offshore bankugintzaren eta  paradisu fiskalen kalteak azalduz”.   2011n argitaratua, oraintsu atera dute frantsesezko bertsioa: “Les Paradis fiscaux : Enquête sur les ravages de la finance néolibérale”. Frantsesik edo ingelesik ez dakien euskotarrak itxaron beharko du.

Nicholas Shaxson da kazetari ingeles bat Afrikako Malawin sortua eta gaur Suitzako Zurichen bizi dena, BBC, Foreigns Affairs eta beste hedabide distiratsu askotan kronikak azaldua. Gaur Zergen Justiziarentzako Sarean (Tax Justice Network) ari da denbora osoz. Liburu famatua dela-eta egin zaizkion elkarrizketen artean, leitzekoak dira New Left Projecterako Jamie Stern-Weinerek eta Transition Culturerako Rob Hopkinsek eginak.

Nicholas Shaxsonek bi ondorio nagusi azpimarratu ditu ikerlanean topaturikoetatik. Batetik, paradisu fiskaletan antolatutako finantza sistema askoz boteretsuagoa dela ekonomiaz idazten dutenek aitortzen dutena baino. 1970eko hamarkadatik egoitza atzerrian kokatuz zergak saihesteko sistema askoz arinago garatu da, ekonomia bera batez beste handitu dena baino. Herrialde guztiek daukate gaur paradisu fiskalen antza gero eta handiagoa, atzerriko kapitalak erakartzearren elkarren kontrako lehian gogor ari direlako. Denek eskaintzen dituzte gero eta ihesbide nabarmenagoak zergen kobraketan, gero eta gehiago baimentzen iluntasuna konpainia handien kontabilitateetan.

Bigarren ondorio nagusia zera da Shaxsonen aburuz: zergentzako paradisu nagusiak ez daudela palmondoz hornitutako uharte karibetarretan, edo Monaco, Suitza edo Liechtenstein bezalako herrialde txikietan. Horiek ere badira, noski, Cayman uharteak diren moduan. “Baina benetan paradisu handienak Estatu Batuetan eta Britainia Handian daude. Honek berak magalean dauzka Gibraltar, Virgins, Cayman eta beste asko... Londresko muinean dagoen Citya elikatzen”.

Treasure Islandsen irakurlea haluzinarazten dute City of London Corporation delakoaren xehetasunek.  Londresko erdigune dotorean promenatu dena ez baita ohartu Erresuma Batuko hiriburuaren barnean 2,9 kilometro karratuko Square mile auzoa kasik independentea dela gainerako ingelesen artean. Antzinako eskubideen oinordetza aldarrikatuz, lege propioak dauzka Cityak, agintariak hautatzeko bozketa sistema erdiarotarra... gehi zergen sistema propioa. Hau ez da Londres, ez Ingalaterra: hau City da eta kito.

Britainiako koroa koloniak banan bana galtzen ari zenean, 1950ean, Londresko Cityak bere gain hartu zituen orduan eurodolarrak deitzen zirenak eta petrolio merkatua. Beti ere lurraldez kanpoko merkatutzat jokatuz. Horixe baita offshore kontzeptua: itsasoa tarteko lehorretik aparte dagoena, izan banku edo merkatu.

Benetako agintariak

Bigarren fase batean, 1960 eta 1970eko hamarkadetan, Cityko eliteek dantzan jarri zituzten Karibeko kolonia ohiak gehi Jersey, Guernesey eta Man bezalako lurralde erdi-burujabeak, formalki independente zirela baliatuz zerga sistema bereziekin mundu osoko kapitala berenganatu zezaten. Londresko urrezko milia gizentzeko, prefosta.

Offshore bankugintza hori kontrolatzea gero eta zailago egin zaie denborarekin estatuei. Shaxsonek kontatzen du nola hasiera batean AEBetako funtzionarioek ere huts egin zuten Cayman uhartera ihes egindako kapitalak kontrolatzeko asmoan. Zientoka abokatu ari dira konpainien aholkularitzan, zergak pagatzea saihesteko gero eta sistema sofistikatuagoak antolatzen. Azkenerako, abokatu armada horiei pagatzeko adina indar daukatenek baizik ezin dute lehiatu diru beltzaren zuritzegintzan. Cityko eliteak  dira nagusi horretan.

Negozio lerro honetan frantsesez saucissonage deitzen dena darabilte, hau da, edozein operazio saltxitxoia bezala xerratzen da, zati bakoitza  produktu berezia bailitzan paketatua. Hori dela medio, Mexikoko droga dealer batek eduki ditzake 20 milioi dolar Panamako banku batean, baina kontua ez dago bere izenean, Bahametan dagoen konpainia batenean baizik. Titularra bizi daiteke Guernseyn eta etekinak AEBetako Wyomingeko korporazio baten izenean jarri.

“Konpainiaren jabeen izenak aurkituko bazenitu ere –dio Shaxsonek– pasaporteen fotokopia eta guzti, ezingo zinateke urruti iritsi. Zuzendariok profesionalak dira, antzeko zientoka konpainia kudeatzen dituzte. Hurrengo mailarekin daukaten harremana abokatuaren bidez da, eta honek bere burua ezkutatuko du bezeroaren eta legelariaren arteko konfidentzialtasunean. Hesi hori gainditzea lortuko bazenu, gertatuko zaizu konpainia Turks eta Caicos uharteetan dagoela eta ikertzen ari zaizkiola ohartu bezain pronto beste paradisu batera egingo dizula ihes. Epaileen laguntza lortuko bazenu ere, hilabete eta urte luzez berandatuko dira”.

Paradisu fiskalotan noren dirua dabilen galdetuta, Shaxsonek bere egiten ditu Raymond Bakerrek Capitalism’s Achilles Heel (Kapitalismoaren Akiles orpoa) liburuan eskainitako kalkuluak. Alegia,  oinezko herritarrak pentsa dezakeenaren oso bestela, droga trafikoak eta kriminalitateak horren herena osatzen dutela, politikoen ustelkeriak %3a eta gainerako bi herenak mundu osoko banku eta konpainia handi arras legalek eramandakoa dela. Denak, kriminal eta enpresaburu ohoretsu, finantza antolaketa bera baliatzen... zergarik ez pagatzeko.

Paradisugintzan txapelduna Londres denez, britainiarrei sinetsarazi nahi zaie etekinak herrialdearentzako direla. Azken urteotan zerbitzu publikoen murrizketaren kontra oldartu den UK Uncut mugimenduak lan handia egin du jendeak ohartarazteko irabazle bakarrak Cityan egoitza duten eliteak direla.

Paradisuongatik estatuek zergak galtzen dituzte, zerbitzuak murrizten, eta kontribuzioak txintxo pagatzen dituzten enpresek konkurrentzia basatia jasaten dute. Hori dela eta, offshore sistema honen kontrako mugimenduetan ez dute ezkerreko jendeek soilik parte hartzen, sistema kapitalistak txukun funtzionatzea desio luketen enpresa txiki eta ertainak ere interesaturik daude.

Oraingoz, ordea, Cityrentzako lobbygintzan ari direnek indar handiegia dute. Hauekin hitzartuta iritsi zen Tony Blair agintera, ondoren David Cameron bezala.


Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude