Kaleratzeak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Doinua: Leiho ertzetik entzun dezaket.

Imajinatu familia bat
egin duena eztanda:
aita fabrikan behin ta birritan
kaleratua izan da,
amak oraindik itxaropentsu
Inem-en hartu du txanda,
alperreko propaganda,
agortu baita demanda.
Urratsez urrats gainditu ezinez
hipoteka baten langa,
kale gorrira bota dituzte
ostikada bat emanda.

Seme gazteak galdetu die
“Zer gertatu zaigu baina?”,
amak malkotan “Bankuak bota
egin gaitik alajaina!
Itzuli ezin genialako
hipotekaren ordaina,
Seme, ez haut nahi engaina,
zorrek hartu ditek gaina.
Nahiz ta jokoan jartzen diaten
langile soilon oraina,
gaur ere askok gure kontura
edango ditek txanpaina”.

Zenbat despido, zenbat etxe huts,
eta zenbat hipoteka,
langabetuen zerrendak daude
jada goraino beteta…
Ta bitartean bankuek egin
nahi digute lapurreta,
erreskatea gordeta,
haziz doa desoreka.
Mugitu egin beharko dugu
honi emateko buelta,
bankuengandik ez gaitu inork
erreskatatuko eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsoak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.