Triklosana, bakterioen aurka ona baina muskuluentzat desegokia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kaliforniako eta Coloradoko (AEB) unibertsitateetako ikerlariek behatu dutenez, triklosanak, bakterioen aurkako substantziak, muskuluen uzkurtzea oztopatzen du. Egindako probetan ikusi da saguen giharren indarra gutxitzen dela, eta arrainen igeriketa moteldu.

Triklosana xaboietan, desodoranteetan, hortzak garbitzeko elixirretan, alfonbretan, zabor-poltsetan, jantzietan eta jostailuetan erabiltzen da, besteak beste. Alegia, egunero eskura ditugun produktu askotan. Dosi bakar batek eragiten dio arestian aipatutako animalien portaerari. Ikerketa egin dutenen arabera, triklosana oso egokia da bakterioen aurkako borrokan erabiltzeko, ospitaletan adibidez, baina bizitzaren alor guztietara hedatzea kontrolatu beharko litzateke.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude