Filosofian lizentziaduna eta Soziologian doktore dugu Eduardo Apodaka (Deusto, 1965). 1999. urtetik Psikologia Sozialeko irakaslea da EHUn. Iaz, Juan Zelaia XI. Saiakeraren Saria eskuratu zuen Norberaren autonomia krisian lanari esker. Pamiela argitaletxeak argitaratu berri dio.
Bilboko aurkezpenean, liburua zure bizitzaren gaineko hausnarketatik jaioa dela esan zenuen.
Esan daiteke hausnarketa edota bidegurutze bat dela. Bide bi, arlo bi nahasten dira nolabait, edo nik nahastu ditut: batetik, nire jardunean irakurri behar izan ditudan liburuak, eta bestetik, gure bizitzan –kasu honetan nirean– gertatutakoak. Alde horretatik, idatzi dudan asko nire bizimodua eta nire parekoen bizimodua kritikatuz osatu dut. Nire buruari egiten diodan kritika ere bada, baina azken finean, bizimodu bat ezartzen digutelako eta neurri batean bat egiten dugulako horrekin. Batez ere pribatizazioaz eta sozializazio ezaz aritu naiz, maila horretako kontzeptuez kritikak, teoriak eta ikerketak irakurtzen ditudanetan nire inguruan gertatzen ari diren gauza asko ikusten ditudalako.
Zer da autonomia zuretzat?
Autonomia bi modutara ulertzen da. Aurkezpenetan esan ohi dut autonomia modan dagoela orain, norbere buruaz bakarrik arduratzearen zentzuan. Nork bere buruaren ardura osoa hartu behar du eta gizartea, jendartea, ingurukoak, harremanak eta gainerakoak ahaztu behar ditu. Garai honetako lelo ideologikoetako bat da hori: zure buruaz ardura zaitez eta ahaztu ingurukoa. Nik beste zentzu batean erabili dut, alderantzizkoan hain zuzen.
Cornellius Castoriadis filosofo frantziarraren obratik hartu nuen kontzeptua –hitza eta gainerakoa–. Autonomia heteronomiaren kontrakoa dela defendatzen zuen hark. Gure bizitza besteren batek arautuko duela pentsatzea da heteronomia, besteren batek aginduko duela. Nork bere bizitza antolatu behar duela defendatzen zuen. Zein zentzutan? Gure legeak, gure arauak eta gure buruaren gobernua geure eskuetan behar ditugu, eta horretan datza Mendebaldeko politika tradizioa.
Herriari boza, eskumena eta boterea bezalako aldarrikapenak egiten direnean esaten zaigu aldarrikapen horien kontra mugituko dena izango dela geure bizitza arautuko edo antolatuko duena. Beti mugitzen baita legeren bat, izan sakratua, naturala edo, gaur gertatzen ari den lez, makroekonomikoa. Tradizio autonomo horretatik jasotzen dena justu kontrakoa da: autonomia da benetan politikaren muina. Geure burua antolatzeko arauak guk geuk sortu behar ditugu; pertsonen arteko eztabaidetan sortu behar dira, eta nork bere burua gobernatu behar du. Baina nor hori ez da gizabanako isolatua, politikarako jaio den jendea baizik.
Liburuaren arabera, jenderik edota kolektiborik gabe autonomia ezinezkoa da, ulertezina. Hau da, kolektibo edo gizarte testuinguruan sortzen da ezinbestean.
Bai. Nik esango nuke norberaren autonomia jendartean sortzen den kapitala dela. Jendarterik ez baduzu, autonomiarik ere ez duzu izango. Ikuspegi kritiko batetik onartu beharko genuke honakoa: nire egoera gizarte egituraren emaitza da eta alde horretatik handik hartzen dut nik izan dezakedan autonomia. Bestalde, autonomia kolektiboa autonomia indibidual horietatik sortzen da: gure bizitza antolatu nahi baldin badugu, eta lege heteronomoen kontra mugitzen baldin bagara, berdin zait lege hori zer-nolakoa den (tradiziozkoa, kanpo politika batekoa, ekonomiak ezarritakoa edo jainko batena, esaterako); horren kontra zerbait egin nahi eta mugitzen hasten baldin bagara, orduan, autonomia kolektibo hori handitzen eta areagotzen hasi gara. Kolektibo batzuetan hori debekatu egiten da.
Hemen inguruan, diktadura eta totalitarismo asko dago. Lege abstrakturen baten izenean debekatu nahi izaten zaio beti jendeari mugimendua, aldaketa eta, azken batean, bere bizitzaren ardura.
Duela hogei bat urte, behin baino gehiagotan entzun genuen jarrera pertsonal guztiak zilegiak direla baina ez politikoak; hots, jarrera batek politikari adina norbanako behar zituen, adostasuna funtsezkoa zen. Intsumisioan nork bere abiapuntua zuen baina denok genuen, aldi berean, xede komun bat.
Zentzu klasiko zaharrean, politika denontzako espazioa sortzea dela esango nuke. Eta, aurrerago, espazio komun hori kudeatzea. Espazio komuna pertsonen arteko botere-gunea da, botere partekatu hori nola antolatuko dugun eztabaidatzeko gunea. Argi dago elkarbizitza horretan eztabaida asko izan direla eta izango direla. Liberalismoan eta postmodernismoan nagusitu zaigun ikuspegian, espazio komun horretatik kanpo badago zerbait, adibidez pertsonaren, norberaren espazio autonomoa. Nik ez dut horren kontra egin, baina azpimarratu nahi izan dut espazio politikoan ezartzen denak baldintzatzen duela espazio autonomoan, espazio pertsonalean gertatzen dena, eta alderantziz.
Intsumisioaren kasuan, oso ondo ikusten da hasiera batean arazo pertsonaltzat jotzen genuen hori –soldadu joan behar dut, hau ezbeharra– politizatu egin zela une batean.
“Zergatik joan behar dugu?” esaten hasi ginen, eta kritikak espazio komun hori zabaldu zuen: “Hau guztioi gertatzen zaigu, baina alda dezakegu, eta aldatu egin behar dugu”. Lehenengo eta behin, kritika batetik abiatu zen. Eta kritika eginez, atzealdean dagoena (armada, Estatua) aldatzeari ekin zitzaion.
Egungo Euskal Herriko egoera politikoaz zer esango zenuke?
Bada, antzeko zerbait. Nik uste dut, Euskal Herrian espazio komun hori definitzen dabilen jendea gaur egun ia-ia alde bateko jendea dela, gehienbat. Eta besteek definitu eta gainera inposatu nahi duten espazio politiko aldebakarra nolabait status quoaren estatusa da eta Estatua bera da. Esaten digute Euskal Herririk ez dela eta ezin dela izan, Estaturik ez daukagulako. Baina guk esaten dugu espazio politikoa zabaltzen dela Estatua baino lehenago eta nik uste dut espazio politikoa zabaldu genuela aspaldi: Euskal Herria bada politikoki zerbait, eta kasu horretan autonomia da bere buruaren gobernua. Jabetza lortzea espazio politiko komun hori gogortzearekin etorriko da. Alde horretatik, kanpora begiratu beharrean, geure buruari, espazio politiko komun horri begiratu beharko genioke gehienbat.
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Presidentetzarako bozen lehen itzulian bigarren gelditu ostean, hautagai independenteak puntu bateko aldea atera dio Trzaskowski egun gobernuan dagoen alderdi europazaleko hautagaiari. Emaitza ofizialak argitaratu arte ez da argi egon zein izan den bozen irabazlea, bigarren... [+]
Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.
5.000 lagun inguru bildu dira Yala Nafarroak eta BDZk igande honetan Iruñean deitu duten manifestazioan, Israelekin harremanak haustea eskatzeko. Halaber, erregimen sionistarekin edo Israelgo enpresekin interesak eta negozioak mantentzen dituzten Nafarroako enpresen eta... [+]
Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra... [+]
Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]
Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren... [+]
Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute gaur eguerdian Alderdi Ederren. Gorputzak goitik behera izara zuriz estalita, lurrean etzan dira ehunka lagun, Palestinan egunero bizi duten egoera lazgarriari erreferentzia eginaz.
Euskal Herriko hainbat txosna eta jai batzordek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbatean Bilboko Miribilla auzoan. Azpimarratu dute txosnak ez direla "edariak zerbitzatzeko barra hutsak", jai herrikoien "bihotza" baizik. Horregatik, Txosnak. Gureak, denonak... [+]
Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?
Zortzigarren saioa, eta... [+]
Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]