Orignal, Kanadako euskal oreina

Ipar Amerikako eremu frantsesdunean, Alces alces espezieari orignal (oreina) 
esaten diote.
Ipar Amerikako eremu frantsesdunean, Alces alces espezieari orignal (oreina) esaten diote.

L’Orignal (Ontario, egungo Kanada), 1674. Frantziako errege Louis XIV.ak jaurerri karta eman zion Ottawa ibaiaren ertzeko herrixkari. Horrenbestez, Frantzia Berriko herri horren euskal jatorriko izena  ofizial bihurtu zen, eta gaur egun, Champlain udalerriaren barruan egon arren, 2.000 biztanle inguruko herrixkak izena atxikitzen du. Jatorriz orein saldoek gune horretan zeharkatzen zuten Ottawa ibaia, eta horregatik frantsesek Pointe à l’Orignal (Oreinaren gunea) izena eman zioten kokaguneari.

Euskal arrantzaleak XVI. mendeko lehen erdialdean hasi ziren Ternuako sardetan balea eta bakailaoa harrapatzen. Izotzak neguan etxera itzularazi arren, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean behin-behineko kokalekuak finkatu zituzten, bakailaoa lehortzeko eta Europan hain preziatua zen balea olioa prestatzeko. Samuel de Champlain edota Marc Lescarbot frantziar kolonoek jaso zutenez, euskaldunek, oro har, bertako biztanleekin harreman onak omen zituzten eta frantziarrak euskaldunen ezagutzaz baliatu ziren kostalde hotz haiek konkistatzeko. Euskal arrantzaleen interesak itsasora mugatzen zirenez, ez zuten arrasto handirik utzi: dozena erdi bat krosko aurkitu dituzte, zeramikazko objektu batzuk, hezurrak, teila gorrien arrastoak...

Euskaldunek lurralde horietan munduko zerbidorik handiena, Alces alces espeziekoa, topatu zuten. Eta adar zabaleko oreinari, jakina, oreina esan zioten.    

1550-1580ko hamarkadetan, euskal arrantzaleen jarduerak goia jo zuen. Baina handik aurrera Atlantikoa zeharkatzeko bidaiak behera egiten hasi ziren, hainbat arrazoi medio: balea populazioa murrizten hasia zen; kontinente zaharrean Espainia eta Frantzia elkarren aurkako gerran zirela aprobetxatuz, britainiarrak eta holandarrak hasi ziren ur haietaz jabetzen; Frantzia Berria indartu ahala, Hegoaldeko euskaldunentzat geroz eta toki gutxiago zegoen han; eta, gainera, kolonizatzaile berrien asmoak ikusita, bertako herriak, inuitak nagusiki, liskarrean hasi ziren.

Esan bezala, arrasto gutxi utzita alde egin zuten euskaldunek, baina kolono berriek hango oreinari euskaldunek bezala esango zioten: oreina, gerora orignal bihurtuko zena. Eta, egun, oraindik horrela esaten diote Kanada frantsesdunean eta Quebecen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Quebec
Raymond Lévesque hil da, Quebeceko kantari aparta

92 urterekin hil da Raymond Lévesque Quebeceko kantari mitikoa, COVID-19aren atzaparretan. Poeta, narratzaile eta antzergile oparoa izan da, baina batik bat kantagile eta kantari bezala izan da txit estimatua bere sorterrian. Quebeceko kultura eta naziotasunaren... [+]


2020-03-24 | ARGIA
Ezinbestekoak ez diren lantokiak itxi dituzte hiru asterako Quebecen

François Legault lehen ministroak martxoaren 23an egin du agerraldia eta gau erdian jarri ditu indarrean neurriak. Lehentasunezkoak ez diren denda eta lantokiak itxi dituzte.


Francis Dupuis-Deri
"Maskulinitatearen krisiari buruzko diskurtsoa ez dator bat errealitate sozialarekin"

Urteak daramatza Dupuis-Deri unibertsitarioak antifeministen eta bereziki maskulinisten diskurtsoak aztertzen eta gezurtatzen. Gizonen gailentasuna mantentzeko helburuz dabilen mugimendu politiko horren aurka antolatzeko behar gorria ikusten du.


Godspeed You! Black Emperor Bilboko Kafe Antzokian
Mundu zaharraren konbustio antolatua

Gogo handiz, baina zertarako uka, eszeptizismo puntu batekin joan nintzen asteazken honetan Bilboko Kafe Antzokira Godspeed You! Black Emperor taldearen kontzertua ikustera. Nire aurreiritziak: kontzertuaren lekuko izango zen aretoan gehiago ibiltzen nintzenean, alegia,... [+]


2018-09-27 | ARGIA
Atlantiar ekimenaren seigarren edizioa egiten ari dira Kanadako Sydney-n

Egunotan, “Kenekk Tepaw-Ipar Atlantikoko herri indigenen sustraiak” izenburuko topaketak egiten ari dira Kanadan, mundu zabaleko aditu eta ikertzaile aunitzek parte harturik; haien artean, Euskal Herriko berrogei lagun inguru dira.


Eguneraketa berriak daude