Eider Carton (Elhuyar), Mikel Irizar (Tokikom), Joanmari Larrarte (Berria taldea) eta Xabier Letona (Argia), Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen izenean
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak %11 murriztu du herri ekimeneko euskal hedabideentzako diru-laguntzen partida. Batean Jaurlaritza, bestetan Aldundiak, bestetan udalek, apurka-apurka baina etengabe ari zaizkigu iristen murrizketak, diskurtso publikoan izaera estrategikoa aitortzen bazaigu ere.
Estrategikoa, bai, oinarrizko funtzioa betetzen dugulako euskararen normalizazio eta garapenean. 450.000 lagunengana iristen garelako. 600 lanpostu baino gehiagoren ardura dugulako. 27 milioi euro inguruko jarduera ekonomikoa eragiten dugulako.
Garai latzak dira guztiontzat, ondotxo dakigu hori. Inoiz baino ahalegin handiagoak egiten ari gara euskal hedabideok garai berri horietara egokitzeko: diru iturri berriak bilatzeko, gure enpresa egiturak sendotuz, eta ditugun baliabideak optimizatzeko, elkarlanerako formula berriak garatuz. Ez gara kikildu krisiaren aurrean, eta soberan ez ditugun indarrak inbertitzen ari gara gauzak hobeto egiteko. Lan horren ondorioz, herri ekimeneko euskal hedabideek martxoan aurkeztu genuen sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua.
Inbertitzeko garaia. Herri ekimeneko euskarazko hedabideok hausnarketa mahai bateratua sortzeko eskaera egiteaz gain, eskaera zehatzak ere jarri ditugu erakundeen mahai gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezatela, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzatela eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezatela.
Horren berri eman diegu erakundeei (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste), eta kasu guztietan sektoreak egindako bidea txalotu eta elkarlanerako prest agertu dira.
Baina praktika bestelakoa da: orain ezagutu dugun murrizketak ez digu garapen bide horietan sakontzen laguntzen eta, are txarrago, gutako batzuen biziraupena bera kolokan jartzen du. Tokiko hedabideen kasuan, murrizketak %40tik gorakoak ere izatera iritsi dira.
Esan bezala, badakigu garai zailak direla guztiontzat. Baina benetan estrategikotzat jotzen diren beste sektoreetan bezalaxe, honetan ere erakundeek dirua inbertitu behar dute. Euskal hedabideok garai berrietara egokitu eta sektorea berregituratzeko egin beharreko inbertsio handiak ezin dira urtez urteko diru-laguntzen menpe egon (ez dugu jakiten zenbat eta noiz jasoko dugun). Etorkizuna bermatuko duten inbertsioak egin ahal izateko, laguntzak hitzarmen bidez jasotzea ezinbestekoa da.
Elkarlanerako deia. Horregatik, elkarlanerako deia luzatu nahi diegu berriz ere Eusko Jaurlaritzari, eta gainontzeko erakundeei. Denon ahotan dabilen krisi ekonomikoa ezin da aitzakia izan ezinean dabilen herri ekimeneko euskal hedabideen sektorea hiltzen uzteko.
Herri ekimeneko euskal hedabideok beharrean jarraituko dugu, egoera berrietara egokitu eta kalitatezko euskarazko informazioa eskaintzeko. Erakundeei dei egin nahi diegu gure sektorearen aldeko apustu sendoa egin dezaten behingoz. Badakigu denbora latzak datozkigula, baina horregatik, uste dugu inoiz baino beharrezkoagoa dela orain arte egin eta konpartitu ez dugun gogoeta estrategikoa egitea, guztion artean erabaki dezagun nolako sektorea behar dugun, behin hau eginda beharrezko baliabideekin horni dezagun.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]