"Euskararen telefonoa itxaropenaren telefonoa da"

  • Bista txorrotxa behar baitu Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak.

(Josu Santesteban)

Behatokiren bat aukeratzen hasita, ikusmira eskasekoa aukeratu ez ote duzun...

Ikusmen zorrotzeko behatokia da, haatik. Herritarren bizipenetan oinarritua. Analizatzen duen errealitate hori bai da eskasa eta gabeziaz beterikoa.

Esadazu zer ikusten den Behatokitik.

En castellano, por favor edota vous êtes obligé d’utiliser le français entzun behar izan duen euskalduna. Hizkuntza bat galtzen da dakitenek ezin dutelako erabili, elebakarrek hizkuntza inposatzen dutelako.  

Behatokia Euskararen telefonoa soilik ote den galdetuko banizu...

Baiezkorik ezin esan. Zer dira hizkuntza-eskubideak? Zein da beste hizkuntza gutxiagotuetako egoera? Zer egin ahal dugu elkarrekin? Esparru horiek ere lantzen ditu.

Baina Euskararen telefonoa ez da, preseski, Itxaropenaren telefonoa.

Euskararen telefonoa itxaropenaren telefonoa da. Herritarrak badaki ahal duen guztia egingo duela urraketa egoera gainditzeko. Kexak jarriz, emaitzak lortzen dira eta eragin egiten da.

Lagun erdaldun elebakar bati ez omen diote erdaraz atenditu. Nora deituko du gajoak?

Hori zientzia fikzioa da.

Nola? Erdaldun elebakarrek berdin ordaintzen dituzte zergak!

Hizkuntza politika egiten dena eta egiten ez dena da. Gaur egun herritar guztion zergekin diru gehiago bideratzen da erdarak indartzera euskararen normalizaziora baino.

Baina hizkuntzek ez, hiztunek dituzte eskubideak.

Eskubideak pertsonok ditugu. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak dira. Oinarrizko giza eskubideak urratzen zaizkigu euskaldunoi. Ez diote hizkuntzari erasotzen, hizkuntza horretan bizitzeko eskubidea duten pertsonari eta komunitateari baizik.

Eta zer da garrantzitsuago: medikuak sendatzea edo euskaraz egitea?

Medikuak euskaraz sendatzea nahi dut. Kito! Kordobako Mediku Elkargoak dio: “Pazientea eta medikuaren arteko harremanean, komunikazioa da funtsezko osagaia”. Ezin egoki sendatu ulertzen ez zaituen pertsona batek.

Ze tema euskaldunok euskararekin!

Ez da tema kontua, eskubidea da auzia. Tematurik daude erdaldunak euskararekin. Hobe da jakitea ez jakitea baino. Euskal Herrian, hizkuntza dela eta, ez dago herritar guztientzat aukera berdintasunik.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude