Hollande eta ikerketa Frantziako Estatuan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EHUko irakasle batzuekin berriki izandako solasaldietan, EAEn eta Espainiako Estatuan dagoen giro ezkorraren berri eman zidaten. Jada iradoki da irakasleek ordu gehiago egin beharko dituztela eskolak ematen, eta ikerketarako finantzabideen zati bat norberak bilatu beharko duela. Horrek bi ondorio izango ditu: batetik, irakasle asko, gazteak gehienak, soberan geratuko dira EHUn, eta bestetik, ikerkuntza talde ekonomiko handien esku geratzeko arriskua dago.

Frantziako Estatun Sarkozyrekin antzeko bidea egin zuen irakaskuntzak, eta deigarria egin zaigu Hollanderen lehen hitzak, presidentetza hartu ondoren, horri buruzkoak izatea, “baloreen hierarkia berria ezarri behar dugu eta horren buru, zientzia, adimena, ikerkuntza eta ikasteko zein irakasteko borondatea” esan baitu.

Badirudi krisi garai honetan zentzuzko hitzak inon badaudela. Hala bedi!


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!