Hiru hilabete bakarrik izango dira

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Laurogei urtetik gora dituzte, baina badakite ez diotela inoiz ume izateari utziko. Kartoizko hexagono bat jarri zieten paparrean zenbaki batekin eta destinoarekin: Expedición a Inglaterra. 1937ko maiatzaren 21 malapartatu hartan haurtzaroa izoztu zitzaien; betiko ume, gerrako ume bihurtu ziren.

800 bidaiari hartzeko prestatuta zegoen itsasontzian 4.000 lagun sartu zituzten. 3.840 ume, 80 andereño, 120 laguntzaile, 15 apaiz eta 2 sendagile. Itsasoa oldartu zitzaien Bizkaiko Golkoan, eta zorabiatuta botaka hasi ziren umeak. Lurrean kiribildu, begiak itxi eta negar-zotinka pasa zuten gaua. Tarteka txistulariak jartzen zituen dantzan, kantuan egiten zuten eta Santurtziko portuan amarengandik entzundako hitzak errepikatzen zituzten beren kolkorako: “Hiru hilabete bakarrik izango dira, hiru hilabete bakarrik izango dira”.

Sei hilabete pasa eta itzuli zen lehen multzoa. Bi urteren buruan etxean ziren asko, baina 400 umek Ingalaterran segitu zuten. Gurasoak hilda batzuk, kartzelan besteak, non jakin ez zenbaitek... ez zeukaten nora itzuli. Tantoka-tantoka itzultzen edo gehiago urruntzen joan ziren, eta azkenerako 250 ume geratu ziren Britainia Handian. Hirurogei eta hamabost urte beranduago, 25 inguru bizi dira, horietako batzuk ezagutu ditugu Southampton-en, Habana barkuak porturatu zituen hiri berean.

Mikrofono aurrean galderei erantzuteaz gogaituta antzeman ditugu, baina kamerak itzaltzean inoiz kontatu gabekoak kontatzeko prest, irribarre bihurriarekin batzuetan, emozioz totelka bestetan. Harrigarria bada ere, seme-alaba eta biloba askok ez dute oraintsu arte jakin gurasoak gerrako umeak zituztenik. The Basque Children UK'37 elkartea 2002an sortu zen. Ordura arte, 65 urtez, ezkutuan gorde zuten beren jatorrizko bekatua: gerrako umeak izatea.

Seme-alabak eta bilobak besotik lagunduta etorri dira. Kartoizko hexagonoa eta beren zenbakia daramate paparrean orain ere. Txistularia zortziko bat jotzen hasi da eta piztu egin dira haien aurpegiak. Dantzan hasi eta gure onena eman dugu, barruak hustu ditugu. Besarkatu gaituzte eskerrak emanez. Ez dago asko esateko. Dantzan adierazi diegu guk esan nahi geniena. Begiekin erantzun digute beraiek. 75 urtetan zehar zenbat aldiz errepikatuko zizkioten beren kolkoari amak Santurtziko portuan esandako hitzak. Hiru hilabete bakarrik izango dira.


Azkenak
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Eguneraketa berriak daude