Noizbait ikusi al duzue 30 kidek osatutako musika talderik? Hori da ohikoa Alegiako (Gipuzkoa) Manillares Iturriaga taldearen kontzertuetan,
ez dute alferrik asmatu “Koop-Rock” etiketa. Zuhaitz Iglesias, Manex Elola, Julen Goikoetxea, Amaia Goikoetxea eta Txarli Gesteira talde horretako kideak dira; furgonetan baino, autobusean ibiltzea nahiago duten rockeroak.
2010eko ekainean sortu zen taldea, eta geroztik 18 aldiz aritu dira Euskal Herriko eszenatokietan. Urte hartan Alegian ospatu zen Musikaz Blai! festa aitzakia hartuta, 90eko hamarkadan herria astintzen zuen Ziklox Garaialde taldea gonbidatu zuten festaren arduradunek, berriz elkartu eta zuzenean jo zezan. Taldeak baietz, baina kontzertua jende gehiagorekin egitea gustatuko litzaiekeela. Herrian bazeuden gitarra, baxu eta bateria-jotzaileak, hiru musikari gaztek baiezkoa eman zieten eta orduan etorri zen ideia berritzailearen sorrera.
Zerbait berezia egin nahi zuten eta herritarren parte hartzea sustatu nahi zutenez, izena ematen zuen pertsona bakoitzak Ziklox Garaialderekin kontzertuan abesti bat kantatzea otu zitzaien. Zortzi pertsonak eskaini zuten euren burua abeslari moduan, pixkanaka herriko jendea animatuz joan da, eta gaur egun 30etik gora abeslari ditu taldeak, horren ondorioz autobusetan eta furgonetatan egiten dituzte asteburuetako bidaiak. Kontzertuetan txandatuz aritzen dira abeslariak, instrumentu-jotzaileak dira emanaldi guztietan oinarri moduan mantentzen diren bakarrak.
“Ni herriko Gaztetxearen 25. urteurreneko kontzertuan egon nintzen eta harrituta geratu nintzen. Pentsatu nuen, ‘a ze inbidia! Ni ere animatuko naiz, aizu!’”, dio urteurrenaz geroztik taldeko partaide den Zuhaitz Iglesiasek. Julen Goikoetxea bateria-jotzaileak dio hori dela bera gehien harritu duena, jendea hain erraz animatzea. Tabernan zerrenda jarri eta bi egunetan betetzen omen da. “Azken finean, bat animatuta beste bat animatzen da, eta horrela herritar asko elkartu dira, pilota berehala handitu da”. Adin-tartea ere harrigarria da, 18 urtetik 48 urtera bitarteko abeslariak elkartzen ditu taldeak, eta horrek herritarren arteko harremana indartu duela uste dute kideek. “Horren ondorioz kontzertuetan publiko moduan izaten dugun jendearen adin-tartea ere oso zabala izaten da. Gure seme-alabak ere gerturatzen dira, baita laster bilobak ere”, dio Txarli Gesteirak.
Ikusleen parte-hartzea sustatuz
Arratsaldetik joaten dira kontzertua izango duten herrira; beraz, gauerako lotura moduko bat sortzen da herritarren eta taldekideen artean, eta kontzertua nolakoa izango den jakinik, interesa pizten zaio jendeari. “Nik uste dut herrietaraino joan, abestu, eta itzultzeko soilik, ez genukeela hau egingo. Aurretik eta ondoren sortzen den harreman horregatik egiten dugu batez ere”, dio abeslarietako bat den Amaia Goikoetxeak.
Normalean herrietara joaten direnean jendeak oso ongi erantzuten du, kalean jakiten dute Alegiatik 30 lagun doazela eta ikustera azaltzen dira, jakin-min hutsez bada ere. Eurek eta ikusleek ondo pasatzea helburu hartuta egiten dituzte kontzertuak, “beraz, kalitatea ez da izugarria izaten baina oso ongi pasatzeko parada izaten dugu guztiok, guretzat hori da garrantzitsuena”, dio Julen Goikoetxeak. Gainera, publikoan dagoen jendea parte-hartzera animatzen dute eta erantzuna ona izaten da. “Festa bat izaten da, kontzertu bat da eta musika da, bai, baina batez ere festa da”, gaineratu du Gesteirak. Azken kontzertuetan eszenatoki azpian jendeari begira abestien zerrenda jartzen dute aldez aurretik zein abesti joko dituzten jakinarazteko eta gustatzen zaizkien kantetan geratzera animatzeko.
Harremana indartu asmoz, Internetera ere egin dute salto, wwww.manillar.es bloga sortuta, bertan kontzertuen berri ematen dute. Horrez gain, badute twitter kontua ere www.twitter.com/Manillares, azken urteetan sare sozialek duten garrantziak bultzatu omen ditu horretara.
Entseguak ere festarako aitzakia
Entsegu oso bereziak izaten dituzte Manillareseko partaideek. Abendura bitartean bakoitzak bere abestia ikasi behar duenez saio luzeak egiten dituzte, astean sei ordu inguru pasatzen dituzte, oinarrizko gauzak zehazteko. Hortik aurrera, urte osoan abeslari bakoitzak kanta bera kantatuko duenez, kontzertuaren aurreko astean geratzen dira abestiei azken ukituak emateko. Entseguetan ere publikoa izaten dute; Alegiako Kultur Etxean elkartzen dira eta herritarrak berehala hurbiltzen dira musika soinua entzuten dutenean. Jendearen txaloekin asko animatzen direla nabarmendu dute taldekideek.
Hori bai, gazteak animatzea falta zaiela uste dute, 18 urtetik gorakoak direlako guztiak, eta 16 urte ingurukoak ere elkartzea gustatuko litzaieke. “Honek horrela jarraituz gero, edozer pasa liteke” dio bateria-jotzaileak. Taldeak izan duen garapenean oinarritzen da hori azaltzeko, hasieran espero zuten kontzertu bakar horren ostean etorri diren 18ak, eta hasieran izena eman zuten zortzi abeslari horiek egun 30 direla kontutan izanik.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]