Emakume beltz arruntarentzat

  • Malintxearen gerizpean.

    Amaia Lasa Alegria.

    Pamiela, 1988.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bada Amaia Lasa bat, poeta, euskal literaturaren mundutxoan hartu duena tartea. Meritua, besteren gainetik: emakumearentzat arrotz zen lurraldean hasi zela eraikitzen alfabeto berri bat. Dena zegoen egiteke eta egiteko, beraz. Eta bekatutik eta amatasunetik libro den emetasuna ekarri zuen berak. Amaia Lasa da, Koldo Izagirreren hitzetan, gure literaturaren lehen emakumea, dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara.

Baina izan bada beste Amaia Lasa bat, kasu honetan narratzailea. Eta izan badu narrazio bilduma bat, bakarra, 88koa: Malintxearen gerizpean. Poesia 70etan, narrazio laburra 80etan. Ez pentsa, Sarrionandia eta Atxaga ere orduantxe ari ziren ipuinekin, garai egokia izango zuten horretarako aurrekoen aldean. Kontua da narrazio laburraren eremuan, halaber, desertua zuela Lasak aurretik. Eta berak ekarri zuela lehenengoz, Arantxa Urretabizkaiarekin batera, emakumea euskarazko narrazio laburrera ere.

Emakumea edo emakumeak, egia esatera. Ipuin bilduma –poema pare bat ere badu, baina tira–, bi multzotan bana baitaiteke: Euskal Herriko ipuinak eta Euskal Herritik landakoak –badakit ez dela sailkapen sobera akademikoa–. Eta Euskal Herrikoak ez zaizkit hainbeste interesatu, lirikoagoak dira, iradokikorragoak. Baina Euskal Herritik landakoak bai, defendatzeko emakumeak ekarri zituela Lasak gure letretara. Nikaraguan girotuta daude hiru ipuin, laugarren bat AEBetan, New York hiriko Harlem auzoan.

Eta horiek dakarte berrikuntza, egiten baitute ez soilik genero aldetik ekarpena, baizik eta baita ere klase eta arraza aldetikoa. Nikaraguako iraultza sandinistaren baitan, bertako emakume txiroen esperientzia azaltzen zaigu, gerrillariena, kanpotik etorri den yankiak iraultza egiten ari den nikaraguarrari lezioak nola ematen dizkion, eta azken honen akidura eta haserrea, betiko kritikaren aurrean: “Gaingiroki begiratzen gaituzue eta zuen herrietan egin ez duzuena, guk, orain, berehalaxe egitea nahi duzue. Zuek ere azken finean dolarrekin etorri eta epaitzeko eskubidearekin sentitzen zarete”. Eta Harlemgo Ritak nola esaten duen hau: “Kaleko edozein izkinetan, emakumea eta beltza naizela jakinarazten didate”. Edota nola sentitzen den “beti zurien kakak kentzen”.

Marisa Young Blanco Nikaraguako poetisak idatzitako hitzaurre argigarrian, esaten da liburua emakumeen arteko elkarrizketa dela: “Y justo ahora cuando escribo, siento que estoy conversando contigo, compañera”. Liburua amaitu dudanean ohartu naiz osoki liburua emakume beltz arruntarentzat idatzia dagoela, baiki, ni ere banaizen emakume beltz arruntarentzat.

Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude