Zenbat planeta kontsumitzen dituzu?

  • Ingurumenean norberak uzten duen arrastoa neurtzeko hainbat webgune daude Interneten. Horietako batera jo dugu, gure kontsumo maila eta sortutako hondakinak jasateko behar den lur eta ozeano eremua jakin nahian.

Lurrak baliabide mugatuak dituen arren, mugarik gabe ustiatzen dugula erakusten du gure kontsumo mailak.
Lurrak baliabide mugatuak dituen arren, mugarik gabe ustiatzen dugula erakusten du gure kontsumo mailak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ane Orion bizi da bikotekidearekin, lau solairudun blokeko etxebizitza batean, eta biek egiten dute lan etxetik kanpora. Donostian du lana Anek eta egunero autoz egiten du joan-etorria, ibilgailua lankide batekin partekatuz. Etxean, gas naturala eta elektrizitatea ditu energia-iturri, eta oro har denetarik jaten du. Birziklagarriak diren hondakinak birziklatu egiten ditu, eta zabor-poltsa bat inguru betetzen du astean. Aneren bizimodua sostengatzeko 34,20 hektarea global beharko lirateke urteko –Espainiako Estatuko batez bestekoaren azpitik–. Hektarea global bat, urte jakin batean biologikoki emankorra den azaleraren hektarea bat da, munduko batez besteko produktibitate bera duena. Alegia, munduko biztanle guztiak Ane bezala biziko bagina, urtean gurea bezalako 2,18 planeta beharko lirateke mundua jasangarria izateko.

Anek, lanera autoz joan ordez, egunero trena hartuko balu eta elektrizitatea eta ura aurrezteko ohitura batzuk hartuko balitu (gela batetik irtetean argia itzaltzea, inguruan ekoiztutako produktuak erostea…), bere kontsumo maila jasateko behar den lur-eremua 17,92 hektarea globalera murriztu ahalko luke, eta hala ere, denok bizimodu hori eramanez gero, urtean 1,14 planeta beharko genituzke. Aldiz, hasierako kontsumo maila mantentzeaz gain Anek birziklatzeari utziko balio, eta denek berdin jokatuko bagenu, 2,62 planeta beharko lirateke hori sostengatzeko.

Gure egunerokoari buruzko hainbat galdera erantzunda jaso ditugu datuok, myfootprint.org webgunean. AEBetako Center for Sustainable Economy (Ekonomia Jasangarrirako Zentroa) erakundearen gune honek bakoitzaren aztarna ekologikoaren berri ematen du, gizarte jasangarriagoa helburu. Gaur egun, munduan pertsona bakoitzak batez beste kontsumitzen duenarekin, baliabideak suntsitzen ari gara, gehiegi kontsumitzen dugu eta ez diogu inguruneari bere onera etortzen uzten.

Zehazki, galdetegiak neurtzen du zenbat lur eta ozeano eremu behar diren pertsona bakoitzak kontsumitutako energia, elikagaiak, ondasunak eta zerbitzuak mantentzeko eta sortutako hondakinak jasateko. Hektarea globaletan neurtzen du pertsonon aztarna ekologikoa, eta horretarako, kontuan hartzen da ingurua, alegia, gure kontsumoaren inpaktua jasotzen duen ekosistemaren produktibitate biologikoa (biogaitasuna). Hala, Ane Orion bizi beharrean Hendaian biziko balitz, eta Donostiara ez, baizik eta Bidartera bidaiatuko balu egunero, bizimodu berdina eramanda ere aztarna txikiagoa eragingo luke: 23,49 hektarea global, eta 1,49 planeta.

Gobernu eta administrazioen eragina

Izan ere, Estatuaren tamainak eta gobernu bakoitzak energiaren, hondakinen, eraikuntza ereduaren, garraio publikoaren eta makina bat aldagairen inguruan hartutako politikek eragina dute aztarna ekologiko pertsonalean. Horregatik, garrantzitsua da politika orokorren norabidea, eta norbanakoaren eginbeharrez gain, gobernuek politika jasangarriak bultzatzea. Hondakinen kasuan, adibidez, horien %65a birziklatu, berrerabili eta konpostatuta aurrezten den negutegi efektudun gas kopurua, errepideetatik urtean 87 milioi auto kentzearen parekoa da, GAIA nazioarteko sarearen txostenaren arabera. %65a gainditzen duten herrietan, hortaz, txikiagoa da herritarrek eragiten duten aztarna ekologikoa. Herri batzuek, gainera, herriaren ezaugarrietara egokitutako galdetegia prestatu dute, esaterako Zarautzek: www.aztarnaekologikoa.org.

Energia-iturriei dagokienez, adibidez, EAEn kontsumitzen den energiaren %5a pasatxo baino ez da berriztagarria eta bertan ekoitzia. Urrun ekoizten den energiaren kasuan, gainera, energia ekoizteak duen kontsumoari garraioarena gehitu behar zaio. Energia xahutuz kilometroak egiten dituzten elikagaiak ekarri beharrean inguruan ekoitzirikoak kontsumituz, eta barne-merkatua bultzatuz, alferrikako gastua aurreztuko genuke. Laburtuz, kontsumoa murrizteko eta kontsumo horren ondorioak ahalik eta modu egokienean kudeatzeko konpromisoa hartuz gero, gure aztarna ekologikoa txikitzea lortuko genuke.

Eskola ekologikoa

Aztarna ekologikoa murrizteko eredu aproposa aurkitu dugu Ekuadorko Galapago uharteetan. Galapagoak ia osotasunean parke naturala dira, lurren %3an baino ez dago baimendua bizitzea eta gizateriaren ondare eta itsas-erreserba izendapenak dituzte. Testuinguru horretan kokatu behar dugu Santa Cruz uhartean dagoen Tomas de Berlanga ikastetxea. Eskola pribatua da, baina bitartekorik ez daukanarentzat bekak ematen dituzte eta 1994an jaio zenetik, ingurunean ahalik eta eragin txikiena sortzea izan du xede. Iaz, Galapagos ICE Gobernuz Kanpoko Erakundearekin lankidetza abiatu zuten eta Eskola Berdeak programaren baitan, laguntza teknikoa eskaini die GKE-ak, ikastetxe jasangarria izateko bidean.

Heidi-Lynn Mitchell Galapagos ICE elkarteko boluntarioa da eta Tomas de Berlanga ikastetxean aritu da lanean. Proiektuari buruz galdetu diogu enpresetako ingurumen kudeaketan aditu den geologo estatubatuarrari.

Zehazki zer egitera joan zinen Tomas de Berlangara?

Ni joaterako aurreratuta zeuden hainbat gaitan. Aurreko proiektu batzuen eraginez, bazeuzkaten berrerabilitako edo birziklatutako materialekin eginiko lekuak. Nire proiektuak hiru helburu zeuzkan hasiera batean: eskolaren aztarna ekologikoa neurtzea, irakasleentzako ikasmateriala bilatu eta prestatzea, eta aldaketa klimatikoaren eta jasangarritasunaren inguruan daukadan jakintza haiekin partekatzea. Iritsi nintzenean, beste bi egiteko jarri zizkidaten: erosiko zuten informatika ekipamenduaren jasangarritasuna ebaluatzea, eta ordenagailu-gela osasuntsuagoa proposatzea (obrak egitekoak ziren).

Aztarna ekologikoari lotuta zein ariketa egin zenuten?

Aztarnak energia, garraioa, birziklatzea, janaria eta ura hartzen ditu kontuan, batez ere. Neurketa ikastetxeko datuetatik abiatuta egiten da. Nik Dott07 Ingalaterrako Northeast Region-eko aholkularitzak eginiko neurgailua hartu, Galapago uharteetara egokitu eta itzuli egin nuen. Hots, Ingalaterrako Best Foot Forward aholkularitzak egin dituen neurgailuetan dago oinarrituta.

Berezia da ikastetxea. Zuhaitz artean kokatua dago, Puerto Ayora herri nagusitik 4 kilometrora, Santa Cruz irlan. Bananduta daude ikasgelak eta aluminiozko sabaia dute guztiek, baina pareta eta sabaiaren artean 1 eta 1,5 metro arteko irekidura dute, natura ikasgeletan sar dadin. Bestalde, Eskola Berdea programako batzorde berria barazki organikoen baratzea egiten hasi da, eta haur-hezkuntzako ikasgelako teilatuan euri-ura biltzeko sistema jarri dute –sistema teilatu gehiagora zabaltzeko asmoa dago–. Irletako klima dela-eta, ura ondasun urria eta oso garestia da, nahiz eta eskola dagoen eskualdeak euri dezente jasotzen duen.

Ikastetxetik aparte, Galapagoetan ba al dago sistema jasangarri berezirik?

Zabor-bilketan nahiko aurreratuta daude, munduko batez bestekoarekin alderatzen baditugu datuak. 2010ean zaborraren inguruan egindako txostenaren arabera, Santa Cruz irlan zaborraren %50a ari dira birziklatzen, eta aurten hasi dira etxeetako olio erabilia bereizita jasotzen –jatetxe eta itsasontzietakoa lehenago ere jasotzen zen–. Ez da sistema perfektua, baina Ekuadorren eta munduan baino gehiago ari dira birziklatzen. Energiari dagokionez, eguzki-plakak eta eolikoak jartzeko programa dute abian. Egungo dieselaren erabilera urte gutxitan %80 murriztea helburu duen plana ere martxan dute. Erronka handia da, beren behar energetikoen %80a energia berriztagarrien bidez asetzea lortzen badute munduan puntakoen artean egongo baitira –Eskandinaviako irla batzuek lortu dute jada–.

Nolakoa da Galapagoetako egoera soziala?

Ez naiz aditua gaian, baina datu batzuk eman diezazkizuket. Irletako batez besteko errenta kontinenteko Ekuadorkoa baino altuagoa da eta biztanleriaren hazkundea %6koa da urtean. Arazo sozialak eta desberdintasun sozialak ugariak dira, hezkuntzari lotuta adibidez neska gazteen haurdunaldiak –2008an jaio ziren umeen %80aren gurasoak 19 urtetik beherakoak ziren–. Bestalde, zaila da bertara lanera joaten den jendea ingurumenarekiko eta ingurunea zaintzearekiko sentsibilizatzea.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude