Txin txin...

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

...txin txin, diruaren hotsak...” Tabernan entzun nuen lehengoan. Ordu txikitan ematen diren pasadizoak. Eta lagun konplizeak horrela bota zuen: “Ez dugu ba jada horren oroitzapenik. Agian Marxen Kapitala gau-mahaira atera behar dut, lo hartu ezinik nagoen gauetan, bere irakurketarekin ea loak hartzen nauen”. Irudika itzazue ingurukoen ateraldiak eta irribarreak. Etxeratzekoan baina, goizak bere lehengo argiekin batera, taxiaren irratitik, gure lokaldiari traba eginez, hau entzun genuen: “Islandiako lehen ministro ohia gaur epaitzen dute, bere garaian bankako krisia ez zuelako egoki kudeatu”. Gutxi gorabehera hori da ulertu nuena. Eta taxi gidariak: “Nori nahi diote sartu ziria? Politikari baten kudeaketa epaitzen epaimahai batean?”. Atzerako ispiluan ikusi nituen bere begiak, gure erantzuna bilatzen. Isiltasuna nagusitu zen. Etxera heltzerakoan, dutxako uraren azpian, nire baitan horrela pentsatu nuen: “Eta orain institutura joan eta materialismo historikoa azaldu behar diet nire ikasleei, duela ordu gutxi Marx aipatzearekin batera, jendearen txantxak eta irriak entzun ondoren”.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.