«Agintariek arazo bat dute Hezkuntzan, baina estali nahian ari dira»

Egina duzue gogoeta dekretuaren inguruan.

Gozoki pozoitua da. Neurri popularra, oparia jendearentzat, baina euskararen kalitatearen kontra egiten duena argi eta garbi eta behin indarrean jarriz gero, atzera egiterik ez duena. Gurea oso euskaltegi txikia da, ez dugu pisurik sektorean, eta eragin handia izango du gure geroan. Urteko batzar nagusian hitz egin genuen. Hemeretzi kidek osatzen dute zuzendaritza batzordea, badira adinekoak, oso adinekoak, eta gazte sasoikoak. Bada, zaharrenek jo zuten gogorren: “Dekretua hau? Manifestazioa egin behar dugu! Euskaltegiak bildu behar ditugu”. Horretan gaude oraindik. Irabazi asmorik gabeko elkartea gara lanean.

Kalte egingo dizuela esan diguzu...

Gure euskaltegiari, bai. Neurri ekonomikoa da. Celaák zioenez, ez da normala hizkuntza egiaztatzea eskatzea. Ez da normala? Euskararen egoera ere ez da normalizatua! Diskriminazio egoera bizi du. Celaák esan zuen beste hori ere, “ikerketa zientifiko-teknikoa” hartu zutela oinarrian. Bai, eta helburua duzue politikoa, eta ekonomikoa! ISEI-IVEIren ikerketaren emaitzak ezagutzen ditugu, ondo ezagutu ere, eta emaitzak ez ziren onak. Esaten zuten 16 urtera arte curriculumaren %50 baino gehiago euskaraz egin duenak B1 maila ez izatea, hezkuntza sistema kuestionatzea dela. Irakasle konpetenteak, material konpetenteak, habitat konpetentea aipatu zituen Celaák. Bada, irakasleak eta materialak alde batera utzita, Gasteizen, habitat delako hori ez da oso konpetentea, ala?

Euskaltegiaren geroaz mintzatu zatzaizkit…

Gerora, askoz jende gutxiago etorriko da. Jendea, euskara maila aurkeztetik salbuetsita egongo delako. Hara, guri B eta D ereduko hainbat jende etortzen zaigu Gasteizen. 17-18 urte dituzte, EGA atera nahi dute, baina ez dute C1 mailarik. Dena euskaraz eman dutenak ere, larri. Hor zerbait gaizki ari gara egiten. Ikastola jakin batean, D ereduan ikasten ari diren ikasleak ditugu, EGA prestatzen. Horien %20k gainditu ohi du froga lehenengoan. Ikasle horiek, oro har, ez dute mailarik, eta geroan ez zaie exijituko. Tituluaren mailako aitortza emango diete, mailarik izan gabe. Dekretua euskararen kalitatearen kontra doa, zuzen-zuzen. Eta ondoko belaunaldien mailan ere eragingo du. Beste kasu bat: ikastetxe jakin batean H ikastaroa ari gara eskaintzen, hau da, EGAtik gorako ikastaroa. Irakasleak EGAdunak dira, baina ez dutenez euskaraz hitz egiteko ohiturarik, maila galdu dute. Egoera iraultzen saiatzen ari dira orain... Bai, agintariek arazo bat dute Hezkuntzan, baina estali nahian ari dira.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude