"Ez nuen jakin EHU gobernatzen"

  • Baikortasuna, apaltasuna, tolerantzia, eszeptikotasuna.

Jose Ignacio Perez Iglesias
Jose Ignacio Perez IglesiasIñigo Azkona
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zientziaren balio nagusiak omen. Gure gaurko gizartearenak bezalaxe.

Oraina baloratzea ez da erraza; hemendik 25 urtera ez dakit zer esango duten, baina balio horiei dagokienez, egungo gizartea ez da duela 50 urtekoa baino txarragoa.

Ikertzea ona da, eta beharrezkoa. Zertarako baina?

Unibertsoa, natura eta gizakia bera hobeto ezagutzeko. Ezagutzea da ikertzearen egiazko helburua edo helburu nagusia.

“Ezagutza boterea da”, esan zuen Baconek; baina botereak kontrolatzen du ezagutza.

Ezagutza eta boterearen arteko harremanak korapilatsuak izan dira beti, baina gero eta askeagoa da ezagutza. Eta munduan askatasunak atzera egiten ez badu, gero eta askeagoa izango da.

Eszeptikoa zaitugu. Badira eszeptikoekiko eszeptiko direnak ere.

Ez da harritzekoa, eszeptiko gisa agertzen diren batzuek eszeptikotasunaren dogmatismoa agertzen baitute.

Eszeptizismoa ez da dogmatismoa, beraz.

Definizioz eszeptizismoa ezin izan daiteke dogmatikoa, baina gauza bat da balioa eta beste bat, oso bestelakoa, balio horren defendatzaile zenbaiten egiazko izaera.

Baina maila berean daude mamuetan sinestea eta transgenikoen aurka egotea?

Ez daude maila berean, transgenikoen aurka egoteko argudioak eman daitezkeelako. Argudioak zuzenak ala okerrak izan daitezke, baina hori beste gauza bat da.

Zure kasuan, biologiako ezagutzek lagunduko zizuten EHU hobeki gobernatzen.

Biologiako ezagutzek sistema konplexuak ulertzen lagundu didate; eta uste dut EHU ulertzen dudala. Baina sistema bat ulertzeak ez dakar, berez, sistema hori gobernatzen jakitea. Eta nik ez nuen jakin.

2008ko hauteskunde porrota, Bolognaren eta campus polizialaren aurkako hautua izan zela esan zuten batzuek.

Hori pentsatzea, beste edozer pentsatzea bezala, zilegi da, eta doakoa. Ezetza eskatu zutenak, baina, CCOO eta PSEren inguruko katedradunak izan ziren. Atera kontuak!

Gradu titulu guztiak euskaraz eskaini behar omen ziren, iazko.

Ez dut gogoratzen, baina hala badiozu hala izango da. Oker ez banago denak edo ia denak eskaintzen dira euskaraz.

Herrialde onenen baloreak omen ditugu, baina unibertsitate publikoa ez dago onenen artean.

Esango nuke, unibertsitate eta ikerketan, Espainia bezain kontserbadorea eta atzerakoia dela Euskadi. Hortaz, nola egongo dira bere unibertsitateak onenen artean?


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude