2012 hau guri emateko eskatu beharko genioke David Cameron britainiar lehen ministroari, eskoziarrek orain bertan nahi ez dutenez. Hau Ingalaterraren urtea da, Olinpiar Jokoekin eta enparauekin, eta horrek britainiar nazionalismoa hauspotzea espero du toryak, 2014, Bannockburn-go batailaren 700. urteurrena, Eskoziaren urtea izango delakoan. Eta norbaitek esan beharko lioke ingeles maiteenetakoak esan zuela “Navarre shall be the wonder of the world”.
Azaroan Matalazen exekuzioaren 350. urteurrena gogorarazi ere ez dugu egin. Erresumaren konkistaren 500.ak zerbait gehiago ekarriko du, baina hori ere joango da. Egia da ez dugula independentzia horregatik behar, baina geure teilatuari harririk ere ez diezaiogun bota, eta baliatu dezagun geure interesean, beste batzuek beren Cadiz eta Navas de Tolosa baliatuko dituzten gisan. Eta sinboloek eta historiak badute lekurik, Euskal Herria eta haren lurraldetasuna ukatzen diren eskualdeetan batez ere. Besterik da egungo estrategiak ordukotik argudiatzea. Horretarako gogoratu behar da Eskoziaren independentzia erreferenduma ez dela oinarritzen ez 1707ko Batasunean, ez nazio izaeran, ezta autodeterminazio eskubidean ere. Londresek Eskoziari ezer aitortu beharrik ez dago. Gatazka armaturik gabeko eta demokrazia egoeran, autodeterminazioak beharrean, printzipio demokratikoak oinarritzen du Eskoziaren (eta Euskal Herriaren, Espainia demokratikoa izatekotan) independentziari buruzko galdeketa.
Urte erabakigarria da 2012. Euskal Herriko eremurik autonomoenean, mendebaldean, hauteskundeak aurki dira. Eta une historikoan datoz. Independentzia erreferenduma adostu beharko lukete mahaia osatzen duten bi hanka abertzaleek. Promesa argia egin: lehendakari bagara independentziari buruzko galdeketa egingo dugu. Deitu Erkoreka, Urkullu, Otegi zein Etxeberria, bere programan Eskoziako galdera sartu behar du. Eta ez eskoziar abertzaleena, David Cameronen galdera argia baizik: “Nahi duzu Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako erresuma uztea eta estatu independente gisa eratzea?”
Hiru herrialdeetarako? Galdetuko didazue. Tamalez, bai. Eta karta hori mahai gainean dutela negoziatu Espainiarekin: edo hiruren independentzia eskaria onartu, edo lauren autonomia adostu eta horri buruzko galdeketa egin. Oiarzabalek esan zuen, azken batean, PP nagusitu zela Euskal Herrian.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]