Egun batean, durango batean, argitaratuko dut idatzi ez ditudan liburuen katalogoa, bai izenburu hutsez, bai argumentu eta eskema landuagoez osatua dagoena, edo egonen dena, buruan ditudanak paperean jartzen ditudanean. Bilketa lana da gehien gibelarazten nauena. Idatzi ez ditudan eleberri anitzez ez naizelako oroitzen. Baina tarteka hitz batek oroimenaren sotoetatik ateratzen ditu.
Orain bi aste Deabruaren abokatua ataleko elkarrizketa batek hala egin zuen. Eleberri historiko –gutxien landu ez dudan generoa– baten egitasmoa berritu zidan. Hona ekarriko dut, berriz idatzi gabe utzi edo, okerrago, beste norbaitek egin dezan baino lehen:
P. M. Etxenikeren lan taldean denbora makina asmatu eta B. Urgellen eraginez bi euskalari protoeuskara ikertzera bidaltzen erabaki dute. Gure patu amateurista dela medio, haietako bat J. M. Elexpuru bat da (nobelan beste izen batekin agertuko dena), eta bestea, unibertsitate arloko Joseba Anabitarte bat (I. Zalduaren Euskaldun guztion aberriatik hartua).
Iraganerako bidaian abiatu baino lehen, berrogeialdian jartzen dituzte, ez dezaten oraingo eritasunik ez bakteriorik hara eraman. Hor nabarmenduko da ikerlarien ezin moldatua. Elexpuruk, esaterako, kultura klasikoaz ezer ikasteari uko egiten dio, duen euskararen ezagutza zabalarekin nahikoa izanen zaiolakoan. Anabitarte pasota da, baina beste modu batera, garaiko latina freskatzeari ekiten dio zoroki, behin iraganera joanda ez duelako Euskal Herriaz ezer jakin nahi eta, agindutakoaren kontra, K. a. I. mendera iritsi bezain laster, Antzinateko hiri nagusi guztietara, bereziki Erromara, joateko asmoa duelako, bere iraganarekin –bere etorkizun urrunarekin– guztiz mozteko.
Dudarik ez, Felixpurus birbataiatuari gaizki doakio, berak irudikatu bezalako Euskal Herria ez baita existitzen; horregatik, morroi dabilen fundus erromatar batean, Araba aldean, Veleian, hain zuzen, zeramika zati batzuetan idatzi batzuk burutzen ditu; bere bizitza, bere misioa eta Euskal Herria alferrik izan ez direla frogatuko duten lekukoak (agian, horregatik, orainera itzulita, hain sutsuki defenditzen du ostraken benetakotasuna, berak idatzi zituelako, autentiko!).
Anabitarterekin (abizenagatik greziartzat hartzen dutena: Anabitartis) zer egin ez dut hain argi ikusten. Erroman karrera egin zezakeen, Liviaren arrimuan.
Badaude datu historiko batzuk etorkizuneko bidaiari baten presentzia zalantzarik gabe egiaztatzen dutenak. K. a. 19. urteko uztailean, Atenasen, Zarmarus edo –Estrabonen bertsioan– Zarmanotxegas izen susmagarriki euskaldun aireko batek, Augusto eta Liviaren aurrean, bere burua sutara bota eta desagertu zen. Seguruenik denbora makinak eragindako distira izan zen bikoteak ikusitakoa.
Dion historiagileak ere kontatzen du Tiberiok Rodasen eman zituen zazpi urteetan konfidente izandako Thrasyllus igarleak itsasoan Erromatiko ontzi bat ikusi eta Tiberiori igarri ziola, hitzez hitz, Augusto eta Liviarengandik jasoko zuen barkamenezko gutunak zioena. Ziurrenik, etorkizunetik Ni Klaudio berarekin zeraman denbora bidaiari bat zelako, Tiberio galtzailearen ondoan jartzean ere ongi asmatu zuena. Zarmanotxegas eta Thrasyllus pertsona bera lirateke (Anabitartis), nortasun baten itxurapean ikusitakoek beste nortasunarekin ikus ez dezaten biziki kezkatuta, horrek milaka endredo eraginda.
Berriz Erroman, ezustea! Felixpurus Klaudio gaztearen ondoan dago. Etruskoa, hots, euskara irakasten ari zaio. Trilogiako lehena fini.
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.