Gernika-Lumoko eraikin publiko batzuen sarreran kartel hau irakur daiteke: “Eraikuntza hau udal jabetzapekoa da eta, beraz, Gernika-Lumoko herritarren ondarea”. 2005eko abenduaren 24an, Ieup! gazte asanbladaren ekimenez, 60 bat gazte Astra arma-lantegi ohian sartu zirenean, Astra ez zen oraindik udal jabetzakoa. Orduan nahiko argi zegoen fabrika zaharra zegoen inguru osoa espekulaziorako erabili nahi zutela, eta herritarrek bere sentitzen zuten eraikin bat berreskuratzea eta espekulaziotik libratzea izan zen okupazioaren asmoetako bat –bere sentitzen zuten, besteak beste, bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraikinetako bat izan zelako eta gernikarren hainbat belaunaldik egin zutelako lan han–. Gainera, herriko elkarteen betiko exigentzia bati irtenbidea eman nahi zitzaion –lokal publiko gehiago egitea–, turismoarekin lotutako kultura ez zena bigarren mailakoa baitzen udalarentzat. Oraindik ez zen udal jabetzakoa, baina 2006ko maiatzaren 10ean erosiko zuen udalak, egin zitzaion presioaren ondorioz, eta esango nuke, denborak aurrera egin ahala, udal eraikinetako kartel horrek dioena betetzea izan dela Astran parte hartu dugunon asmoetako bat. Nork bere erara uler dezake eraikin bat herritarren ondare izatea, jakina, baina guk herriaren ondare dena herritarrek kudeatu behar dutela uste genuen eta uste dugu.
Lehen okupazioak lehen desalojoa ekarri zuen, baina modu baketsuan kalera irten, eta berehala egin zen publiko hiru puntuz osatutako proposamena: Astra eraikin publikoa izatea eta bere ondarea jagotea, jarduera soziokulturaletarako espazioa izatea eta Gernika-Lumoko gazteek eta elkarteen sareak modu parte-hartzailean erabaki ahal izatea Astraren etorkizuna. Otsailean bigarrenez sartu zirenerako, herritarrek, kultur elkarteek eta gizarte mugimenduak hainbat modutara erakutsia zieten babesa gazte asanbladako kideei, eta oraingo honetan ez zen desalojorik izan. Orduan hasi zen prestatzen Astraren bilakaeran ezinbesteko izango zena: zerokm parte-hartze prozesua. Asmoa ez zen gazteek okupatutakoa gazteek bakarrik kudeatzea. Astra eraikin enblematikoa zen herriarentzat, espazio falta ez zen soilik gazteen arazo, eta beraz, ahalik eta prozesu zabalena prestatu nahi izan zen, demokrazia zuzenaren bidez Astrak zer izan behar zuen erabakitzeko. Horretarako, demokrazia parte-hartzailean aditua den EHUko Parte Hartuz ikertaldearekin jarri ziren harremanetan, prozesuaren metodologia zehazteko. Batzar zabalak prestatu ziren, herritar guztiei zuzendutakoak; 100-125 pertsonak eta 25 bat elkartek parte hartu zuten Parte Hartuzek dinamizatutako prozesuan.
Urte eta erdi inguru iraun zuen prozesu horren ondorioz, Astra proiektua sortu zen. Hain zuzen, Astraren filosofiaren oinarriak adostu ziren (gizarte parte-hartzea sustatzea, autogestioa, kultur sorkuntza bultzatzea, kulturaz gozatzea, euskara sustatzea, irabazi asmorik gabekoa, belaunaldien artekoa, kulturartekoa, genero berdintasuna bermatu eta sustatzea, garapen jasangarria helburutzat duen espazioa, antimilitarista, oroimenerako espazioa). Horrez gainera, Astraren funtzionamendua eta finantziazioa erabaki ziren. Astran erabakiak modu parte-hartzailean hartuko zirela erabaki zen, Astra Koordinadoraren bidez. Herriko elkarte kulturalek eta gizarte mugimenduak osatzen dute koordinadora, eta elkarte eta taldeetan parte hartzen ez duten pertsonak ere biltzen ditu (bilerak irekiak dira).
2007ko ekainean udal-gobernua aldatu zen, eta EAk eta ezker abertzaleak osatutako taldea heldu zen Udalera. Udal berriak Astraren egituraren egoera ezagutzeko karga-probak egin zituen, eta emaitza oso txarra izan zen: eraikina hondatuta zegoela eta berreraiki behar zela zioen txostenak. Astran egiten genituen jarduerak etengo genituela adostu genuen Udalarekin, baina lekua modu ofizialean utzi gabe. Udalak Astra konpondu bitartean ordezko leku bat utziko zigula agindu zigun. Izan ere, aipamenik egin ez dudan arren, Astra okupatuta egon zen bitartean hainbat jarduera egin zen han (kontzertuak, hitzaldiak, film emanaldiak eta abar).
Koordinadorarentzat garrantzitsuena konpondu ostean eraikinean Astra proiektua martxan jarriko zela adostea zen, Astraren inguruko hitzarmen bat izenpetzea, eta horretarako, Astra batzordea jarri zen martxan, kultura arloko ezohiko batzorde irekia. Udalean zeuden alderdi politiko guztiak egon ziren gonbidatuta, eta denek parte hartu zuten neurriren batean. Uztailean hitzarmena izenpetu zen Koordinadorako kide baten eta alkatearen artean. Besteak beste, puntu hauek adostu ziren: Udalak Astra berreraikiko du, eta berreraiki ondoren Astra Koordinadoraren esku egongo da haren erabilera eta kudeaketa; Astraren espazioen definizioa eta banaketa batkm parte-hartze prozesuaren bidez egingo da, parte-hartze zuzenaren bidez.
Horrenbestez, batkm parte-hartze prozesua ere egin zen, Parte Hartuzen laguntzarekin hau ere, Astraren espazioen beharrizanak aztertzeko, irizpide arkitektonikoak zehazteko eta proiektu arkitektonikoaren diseinua egiteko. Kasu honetan ere, erabakiak modurik zabalenean hartzea izan zen prozesuaren asmoa. Bileren ostean zehaztu ziren irizpide filosofiko-ideologikoak (energetikoki autoaskia izatea, kontrol sozialik gabekoa izatea, herriko beste kultur baliabideekiko osagarritasuna, parekidea izatea eta abar) eta zer nolako espazioak nahi ziren (espazio zabal eta moldagarriak, espazio biribila bileretarako, gela txikiak lanerako eta abar).
Prozesua martxan zela, Guggenheim 2 museoaren inguruko eztabaida sortu zen. Eusko Jaurlaritzak eskualdearen garapenerako plana aurkeztu zuen, Foru Aldunditik bultzatzen zen planari kontrajarriz, eta Sormen Lantegien proiektuaren barruan, Astra berreraikitzeko diru-laguntza emateko prest zegoela jakin genuen. Une honetan, informazioa kanpotik heltzen hasi zitzaigun, lehen eskutik jaso beharrean, eta Koordinadora albo batera utzi dela sentitu dugu. Niri behintzat nabarmena egiten zait instituzioek egitura parte-hartzaileei dieten beldurra, dena kontrolpean sentitzeko beharra.
Horixe da gutxi gorabehera Astrak orain arte jarraitu duen prozesua. Astrak izan behar duena modu parte-hartzailean definitzea izan da prozesuaren zati garrantzitsuenetako bat, eta Astra berreraiki ondoren –laster hasiko dira lanak–, definitutakoak aplikatzen hastea da asmoa. Eraikinaren kudeaketa modu parte-hartzailean egitea, eta eraikina prest egotea nahi duen edozein pertsonak kultur sormenerako edo sortutakoa erakusteko aukera izan dezan. Astra ez da egitura zurruna, eta gero ere parte hartu nahi dutenek adosten dutena izango da Astra.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]
Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]
Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.
Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]
Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]
Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.