ETAk Katalunian izan duen eragin politikoa gutxitu egin da denborak aurrera egin ahala, baina gertaera esanguratsuak izan ditu: Hipercor-eko atentatua, Ernest Lluchen hilketa eta Carod-Rovirarekin Perpignanen egindako bilera.
ETAk gaur egungo kataluniar politikan duen eragin urria –nagusiki, kanpo eragile distortsionatzailea da ordezkaritza parlamentarioa duten alderdi politikoentzat– oso bestelakoa da garai batean indar antifrankista guztiengan –diktadurak iraun zuen artean, erreferente izan zen– eta independentismoan izan zuen eraginarekin alderatuta. 1987ko Hipercorreko atentatua inflexio puntua izan zen, analista guztien arabera, batetik, atentatuaren beraren garrantziagatik eta, bestetik, atentatua baino lehenago, Europarako hauteskundeetan, Herri Batasunak (HB) 39.000 bozka baino gehiago lortu zituelako printzerrian (HBk hauteskunde horietan lortutako boto guztien %10 baino gehiago).
1970eko hamarkadan euskal independentisten letra zopa luzea eta konplexua zen. Horrek, Roger Buch politologoaren hitzetan, “trantsizio garaiko alderdi independentista kataluniarrek independentziaren aldeko euskal mugimenduekin zituzten harremanak banandu zituen, eta militanteak nahasi zituen”. Buchek azaltzen duenez, “trantsizioan, Partit Socialista d’Alliberament Nacional (PSAN) alderdiak hainbat adierazpen bateratu sinatu zituen, Union do Pobo Galego (UPG) eta ETArekin batera”. Baina 1974tik aurrera, soilik PSAN-Provisional izango zen –urte hartan zatitu zen eta 1979an Independentistes dels Països Catalans, IPC, bihurtu zen–, eta UPG nahiz ETArekin batera egindako adierazpenak noizbehinkakoak izan ziren. Buchen arabera, garai hartan PSAN-Provisional alderdiak laguntza logistikoa ere eman zion euskal erakundeari, bereziki, Euskal Herrian 1975ean ezarri zen salbuespen egoeran.
1978an sortutako Terra Lliurek ere lotura izan zuen ETArekin hasierako urteetan. Sortzaileetako batek, Frederic Bentanachs-ek, behin baino gehiagotan azaldu du, hasi berritan, Terra Lliureko zenbait militante –bost, beste iturri batzuen arabera– ETAko militanteek trebatu zituztela, eta 1979an ETAk bere izenean, Katalunian, hiru atentatu egiteko eskatu zien, irakaspenen ordainetan. Atentatuak egin zituzten, eta, Bentanachsen esanetan, “hortxe amaitu zen harremana”.
Horrez gain, beste elkarlan kasu bakar bat ere izan zen ETA(PM)rekin. 1980an, Bergako koartel militarraren aurkako eraso zapuztuan PSANeko hiru militantek hartu zuten parte. Horren ondorioz, erasoa egin zutenei babesa emateagatik, Bageseko 30 bat militante atxilotu zituzten –horietako asko Nacionalistes d’Esquerra mugimenduaren alde zeuden PSANeko militanteak–. 1991n Pere Bascomte buru zuen taldeak armak utzi zituen, 1992an, aldiz, 50 militantetik gora atxilotu zituzten Garzón operazioa delakoan, eta, horrenbestez, Terra Lliure taldearen ekintzak amaitu ziren.
Terra Lliureko kideetako batek, Carles Castellanosek, Reviure els dies. Records d’un temps silenciat (Egunak biziberritu. Isildutako garaiaren oroitzapenak) autobiografian azaldu zuenez, lilura bat-batean joan zitzaion, atxilotu zutenean ETAri laguntza eskatu eta ETAk eman ez ziolako. “Castellanosek esandakoa –dio Buchek–, euskaldunek ez zutela elkartasunez jokatu, ahaztu egin zen edo, behintzat, ez zen aintzat hartu, eta, handik urte gutxira, berriro ere, ETAk independentisten belaunaldi berriak liluratu zituen”.
Roger Buchen ustez, Hipercorreko atentatuak inflexio puntua eragin zuen esparru independentistan ETAk sortzen zuen liluran. Egun batzuk lehenago, lehen hauteskunde europarretan, 39.000 boto baino gehiago lortu zituen Katalunian, baina handik aurrera bozka kopuru horren erdira hurbildu besterik ez zen egingo.
Buchek nabarmentzen duenez, hasieratik “HB hauteskundeetan soilik HB gisa aurkeztu zen, eta ez zuen alderdi kataluniarrekin itunik egin nahi izan, horietako batzuek, esaterako, MDTk erabateko babesa eman zioten arren”. Moviment de Defensa de la Terra (MDT) PSANren eta IPCren batasunetik sortu zen 1984 eta 1985 urteen artean. Hipercorreko atentatuaren ondoren, HBri sostengu esplizitua ematearen komenigarritasunari buruzko barne eztabaidek Kataluniako independentismoaren euskal liluraren efektuak itzali zituzten. Independentistak ez ziren alderdi kataluniarrentzako, ETA anomalia deserosoa zen Hipercorreko atentatua baino lehen ere.
Handik aurrera, independentziaren aldeko alderdien bidean, ETAren ekintzak barne politikan aurreikusi ezinezko ondorioak zekartzaten distortsio saihestezinak izango ziren, gero eta gehiago. Distortsio hori agerikoagoa izan zen 2000. urtean Ernest Lluch ministro ohi sozialista hil zutenean. Lluchek etengabeko harremana zuen euskal sozialistekin, bereziki Donostiako alkate Odon Elorzarekin, eta elkarrizketa ezinbestekotzat jotzen zuen ETAk armak utz zitzan. Urte hartan, Josep Lluis Carod-Rovira Arnaldo Otegi Batasunako buruzagiarekin bildu zen.
Bloke konstituzionalista delakoaren irakinaldi betean, eta alderdien legea prestatzen ari zirela, bilera isilean egin zen, baina, azkenean, ABC egunkarian agertu zen, xehetasunez azalduta: “ERCko buruak ETArekin Kataluniako atentatuen amaiera ituntzen saiatu dira, independentismo kataluniarraren irudia hobetzeko. [...] Carod-Rovirak bere alderdiaren kezka azaldu dio Otegiri, 2000. urtean Katalunian burututako atentatuengatik, nagusiki Ernest Lluch katedradun eta ministro ohi sozialistaren hilketagatik. Buruzagi errepublikarraren arabera, atentatu horiek kalte handia egin diote Kataluniako iritzi publikoak euskal nazionalismoaz zuen irudiari, eta, zeharka, independentismo kataluniarraren irudiari. Carodek Otegik bitartekari lanak egin zitzan nahi zuen, ETArekin zuzenean hitz egin eta su-etena eskatzeko”.
Carod-Rovirak Kataluniarako su-eten partziala eskatu izana ukatu zuen, baina Ernest Lluchen hilketa kritikatu zuela onartu zuen: “Logikoa da Arnaldo Otegiri ETAk Katalunian izandako jarduera kondenatzen nuela adieraztea”. Beraz, independentismoak ETA bere interesentzat kaltegarria zela edo, gutxienez, distortsioa eragiten zuela uste zuen. Elkarrizketen eta ETAren ekintzak gaitzestearen azken kapitulua 2004an Carod-Rovirak Perpignanen hainbat etakiderekin egindako bilera ezaguna izan zen. Dagoeneko hiruko gobernuaren barruan zegoen –kontseilari nagusia zen–, eta une horretan Generalitateko jarduneko presidentea zen, gainera. Berriki, Punt Avui egunkarian, Carod-Rovirak bilera haren nondik norakoak azaldu ditu. Bere esanetan, Kataluniara mugatutako su-etenik ez zuen eskatu, ETAk soilik bide politikoak jorratzea baizik.
Azkenean, bilera hau ere jakitera eman zen, eta Carod-Rovirak dimisioa eman behar izan zuen. 2004ko otsailean, ETAk su-etena iragarri zuen Kataluniako autonomia erkidegoan.
* Alex Milian El Temps-eko kazetaria da.
Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.
Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]
3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.
Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]
Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]