Urdangarin, monarkia eta paradisu fiskalak

ñaki Urdangarin Espainiako monarkaren suhiaren ustezko eskandaluak mahai gainean jarri ditu bere “negozioak”, baina baita Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik Errege Etxeak urtero jasotzen duen diru publikoaren iluntasuna ere: urtean 8 milioi euro baino gehiago. Diru-sail horri beste batzuk gehitu behar zaizkio, hainbat kontzepturen ordainetan errege familiarentzat urtero bideratzen direnak, eta indarrean dagoen iluntasun horrengatik ofizialki ezagutzen ez direnak. Beraz, errege familiarentzat bideratutako egiazko diru kopurua, Aurrekontu Orokorretan “Errege Etxea” paragrafopean ofizialki azaltzen dena baino askoz handiagoa da. Espainiako Monarkiak zenbat hartzen du guztira altxor publikotik? Nola banatzen da diru hori errege familiako kideen artean? Egia al da Liechtenstein-en eta beste paradisu fiskal batzuetan banku-kontuak dituzten “espainiarren” zerrendetan Espainiako Errege Etxeko kideak agertzen direla?

Urdangarini egozten diote diru publikoa bere enpresetara eta paradisu fiskaletara desbideratzea. Urdangarin buru duen Noos Institutuak, 2004 eta 2007 arte an 5,3 milioi euro jaso omen zituen hainbat erakunderen eskutik, eta erregearen suhiak enpresa partikularretara desbideratu zituen 3,2 milioi euro. Diru horren zati bat paradisu fiskaletara eramana litzateke. Urdangarinen bazkide Diego Torresek, funts publikoak paradisu fiskaletara desbideratu zituztenean poliziari zehaztapenik ez ematearren, “Estatu arrazoiak” alegatu zituen. Zergadunok –euskaldunen diruak ere “Koroa” anakronikoaren gastuak ordaintzen ditu– eskubidea dugu jakiteko zer egin den gure zergekin, eta inongo “Estatu arrazoik” ez luke hori eragotzi behar. “Estatu arrazoi” horrek ustezko delituak estaliko lituzke. Ez soilik Urdangarinenak, baita errege familiarenak ere.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude