Egungo gizartean, heriotza tabu bilakatu da, gordegian egon behar duen zerbait. Etxetik kanpo hiltzen da jendea, ospitalean, erietxean. Handik ehorztetxera eta gero hilerrira doa gorpua, eta hileta elizkizun askotara ez da zerraldoa eramaten jada. Alabaina, garai bateko heriotza-ohitura ugari mantentzen dituzte oraindik Nafarroa Beherean.
Aitzina, euskal gizartea, gutxienez herri txikietan, etxearen inguruan egituratzen zen. Xalbador Urepeleko bertsolariak zioenez, etxeak eman dizkigu euskaldunoi izena eta izana. Nafarroa Beherean, etxe bakoitzak bere hilbide edo elizabidea zuen, alegia, etxetik elizarako eta beraz hilerrirako bidea, hilerria elizaren inguruan kokatua baita ia herri gehienetan.
Ehorzketa egunean, familiak eta auzoek lagunduko dute hildakoa elizaraino, delako hilbide hori jarraikiz. Elizabidean aurkitzen den lehenbiziko etxea da lehen auzoa eta alderantzizko norabidean lehen etxea berriz, bigarren auzoa. Lehen auzoak funtzio berezia du hileta ospakizunen antolaketan, baita bizitzaren gorabehera gehienetan ere. Bataioak, jaunartzeak, ezteiak, baserriko lan dorpeak, baina baita istripu eta ezbeharrak gertatzen direlarik, lehen auzoaren laguntza izaten da beti. Bada, heriotza bat gertatzen denean etxe batean, lehen auzo hori abisatu eta berak jarriko du martxan “protokoloa”.
Lehenik, herriko apaizaren ikustera joango da heriotzaren mezuarekin eta gurutzea eramango du elizatik hildakoaren gelaraino. Bitartean, etxekoek gorpua txukunduko dute, jantzi garbiak jarriko dizkiote –sarri gorbatarekin, gizonezkoa izanez gero– eta gela apainduko dute: loreak, amabirjinaren irudia eta, noski, ohearen aldamenean lehen auzoak ekarritako gurutzea finkatuko dituzte. Gorpua ohean mantentzen da, hileta aurretik bere azken loa etxean egin dezan. Duela gutxi arte, gelako mirailak estali egiten ziren mihise batekin. Ziur naiz oraindik herri batzuetan mantentzen dela ohitura bitxi hori. Halaber, leihoak itxi egiten dira jendeari erakusteko zerbait gertatu dela etxean, eta bide batez, hildakoari zor zaion errespetuagatik.
Lehen auzoak, bigarren auzoaren laguntzarekin, jendea ohartaraziko du, loreak eta kutxa enkargatuko ditu, hil-mezua egunkarietan agertaraziko du eta beste lau auzori eskatuko die zerraldoa eramateko ehorzketa egunean. Adibide bat ematearren, duela 40 bat urte, Bidarrai herrian, lau gizonek oinez eta bizkarrean eramaten zuten zerraldoa etxetik elizaraino, hileta egunean. Herri txikiak izan arren, baserri sakabanatuek eremu handiak hartzen dituztenez, maldan gora eta behera batzuetan lau kilometroko hilbide luzeak egiten zituzten, kirol lehiaketa neketsuen pare. Herri txikiak, baserri koskorrak, eremu aldapatsu eta ez emankorrak, horra hainbat erritu eta usantza zahar mantendu dituen Nafarroa Beherearen orografia.
Aritzakun eta Urritzate, Nafarroa Garaiko mugan dauden bi ibar txiki dira. Urritzate, Meakako mendateak bereizten du Erratzutik. Aritzakun berriz, Intzulegiko lepoak urruntzen du Amaiur eta Arizkunetik. Nahiz eta bi haranak berez Nafarroa Garaikoak izan, Arizkun edo Erratzuko karriketatik bizpahiru ordura daude eta Bidarraiko herritik aldiz, ordubete eskasera. Muga finkatu zelarik Nafarroa puskatzeko unean, argi eta garbi ikusten da “puskatzaileek” ez zutela nihundik ere ezagutzen bertako geografia eta ez zituzten kontuan hartu ur erreken ixurgiak. Bi haran horiek Nafarroa Beherekoak behar zuten izan itxura guztien arabera, baina tira, Kintoan ere, Aldudeko ibarrean, antzeko egoera errepikatu zen. Hala, aritzakundar eta urritzatearrak Bidarraira eta Itsasura joan ohi ziren erosketak egitera, mezara, eskolara batzuetan edota artaldeak Nafarroa Behereko bazka lekuetara eramatera, baina heriotzaren bat gertatzen zelarik, Iparraldeko orenean bizi arren, Hegoaldera eramaten zituen beren hilbideak. Kirol lehiaketa baino gehiago, olinpiadaren antza zuen hileta egunak, hilkutxa ibar txiki eta bakar horietan barna Erratzu eta Arizkungo elizetaraino zamatuz.
Neguan, elurrarekin, ibilbideak indar itzela eskatzen zien lau gizonei eta sarri askotan derrigortuak ziren geratzera, arnasa hartzeko. Gosaria ere egiten zuten zerraldoaren gainean. Harrigarriena zera da, bidarraitarrak eta itsasuarrak oinez joaten zirela ehorzketara, ordu pila bat iragan ondoren. Elkartasuna adierazteko modua zen.
Nafarroa Beherean eta Ipar Euskal Herri osoan, hil eta bi egunera egiten dira ehorzketak. Duela gutxi arte, hileta aurreko bi gauetan, lehen eta bigarren auzoak egoten ziren gau osoa hilaren lagun. Hala, familiak deskantsatzeko aukera zuen. Batzuetan, gertatzen zen bi auzoak haserretuta egotea, eta elkarri gorroto gorria zioten bi koinaten kasua ere ezagutzen dut: hildakoaren logelan gau bat elkarrekin pasa ondoren konpondu ziren.
Hileta egunean, lehen auzoa joaten da apezetxera apezaren bila eta biak etortzen dira hilaren etxera. Heriotza gertatu zenean lehen auzoak ekarritako gurutzea, orain bigarren auzoan hartu eta eramango du kutxaren aurrean. Izan ere, lehen auzoak beste funtzio bat du, familiarekin doluan parte hartzea. Elizan ere, eserlekuetan, lehen auzoarentzat da aurreneko lekua, eta hildakoaren familia doa ondoren, gizonak alde batetik eta emazteak bestetik. Eta meza ondoren, lehen auzoak berak jarraitzen du familiaren sostengu eta babes ariketarekin, egoerak hala eskatzen badu behintzat.
Lurperatze lanak burutu ondoren, lehen auzoak familia, hiletariak, gurutzeketaria –hau da, bigarren auzoa– eta gainerako jendea herriko ostatura gidatzen ditu, otordua egiteko. Hor ere, lehen auzoak kontu handiz ibili behar du, norbait gonbidatzea ahazten bazaio baztertua izan denak ez baitu sekula ahantziko. “Luzakor baina ez anazkor”, dio lurraldeko esaera zahar batek. Otordua bukatutakoan, lehen auzoak –hildakoa gizonezkoa bada gizonak eta emakumezkoa bada emazteak–, bazkaltiarrak isilarazi eta gero, otoitz egitera deituko ditu otordukideak. Herritarren meza-sariak emanen dizkiete lehen eta bigarren auzoei eta horrela bururatuko da ospakizuna.
Bederatziurreneko mezarekin, auzoek beren betebeharrak berreskuratzen dituzte, eta berdin hildakoaren alde mezak egiten diren aldiro.
Etxeak bizitza sozio-ekonomikoaren funts izaten jarraitzen duen gizarte baserritarretan, nahiko indartsu mantendu dira aipatu ohiturak. Hala ere, nahiz eta oraindik osasun onean dagoen nekazaritza –eta batez ere ardi hazkuntza– Baigorri, Garazi, Oztibarre, Amikuze, Arbeloa ibarretan, gazteak aldiro gehiago Lapurdiko kostaldera doaz lan bila, Baiona, Angelu eta Miarritze aldera, eta pixkanaka, beren ustez zaharkituak diren usadio horietatik aldentzen dira. Dena den, oraindik ere, askotan konturatu gabe, atxikimendu inkontzientea mantentzen dute ohitura horiekiko.
Bizitza, heriotza, maitasuna, gorrotoa, ohiturak, mugak… Gai gogoetagarriak Omiasaindu edo Saindu Guztien Egun honetan.
Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]