Euskal Herriko egoera politikoan funtsezko aldaketak gauzatzen ari diren garai honetan, itxaropena eta beldurra nahasten zaizkit barruan, beste askori bezalaxe. Ez dut ahazten frankismoaren bukaerako trantsizioa, nola-halakoa; ezin ukatu egoerak hobera egin zuela eta demokrazian irabazi egin zela, bidegabea litzateke hori ez aitortzea. Baina dena ez zen ondo egin. Erregimen zaharrak, egoera berriari amore eman arren, eragin-ahalmen handia izaten jarraitu zuen, eta ilungune nabarmenak geratu ziren (ez txikienak Espainiako segurtasun indarren eta justizia sistemaren jarraipena). Oraindik zeharo burutu gabeko trantsizio haren ondorioak nozitzen ari gara.
Orain, berriro, beldur naiz ETA edo borroka armatuaren aroa ez ote den osasuntsu eta buru-argitasunez itxiko; bukatu bai, baina erdizka eta lardaska. Zergatik diodan hori? Ba, beste bake prozesu arrakastatsu batzuetan izan diren zirkunstantzia lagungarriak gurean ez direlako ametitzen; hemen larderia handi samarrez kitatu nahi dira azken 50 urteotako kontuak, eta garaileen edo ahaltsuenen bakea –benetako bakea izaten ez dena– ezartzeko tentazio handi samarrak sumatzen dira.
Antzeko zerbait ondorioztatzen da, baina askoz itzal eta eskarmentu handiagoz esanda, Brian Currinek joan den udan Miramar jauregian emandako hitzalditik: “Azken 20 urteotan hurbilenetik ezagutu ditudan bake prozesuak azterturik, funtsezko 9 eskakizun edo baldintza identifikatu ditut: horiek betetzen badira, konponbide negoziatu arrakastatsua ahalbidetuko dute; zenbat eta gehiago falta horietatik, orduan eta aukera gutxiago bake iraunkorra lortzeko”.
Hona hemen 9 baldintza horiek (eta bakoitzak ikusiko du gurean zenbateraino betetzen diren edo ez):
1. Maila politikoan premia lehenetsi partekatua sentitu behar dute protagonistek konponbide baketsu eta negoziatua lortzeko.
2. Bi aldeetan buruzagi politikoek beren indar armatuen babesa izan behar dute: batzuek Estatuaren indar, armada eta polizia ofizialarena, eta besteek militante ez-ofizialena.
3. Protagonisten arteko konpromiso iraunkorra behar da konponbide baketsu eta negoziatuaren alde.
4. Lidergo handia abantaila da: Mandela faktorea.
5. Konponbide negoziatua ahalbidetuko duen ingurunea behar da, funtsean alde guztiei baldintza berdinak ziurtatuko dizkiena, eta horiek konfiantza eraikitzeko neurri gisa ezagutzen dira sarri.
6. Bake prozesu egituratu eta gardena behar da.
7. Hedabide arduratsuak behar dira, bakearen premia aitortu eta bake prozesua kausa nazional gisa babestuko dutenak.
8. Hiritarrek, gizarte-erakunde zibilen bidez, bake ekintzetan inplikaturik egon behar dute ahalik eta maila gehienetan.
9. Nazioarteko laguntza konstruktibo eta inpartziala behar da.
Bederatzi faktore horiek gurean duten egoeraz Currinek berak zer pentsatzen duen jakin nahi duenak, Elkar argitaletxeak laster kaleratuko duen Euskal Herria: Errealitatea eta Utopia liburura jo dezake.
Hemen gatazka nola “konpondu” nahi den adierazten duen datu argigarri bat, hain zuzen ere, bitartekari edo laguntzaileei ematen zaien tratua da. Atzerritarrak eta gatazkatik kanpo dagoen jendea izanik, pentsatzekoa da inpartzialtasun eta objektibotasun nahikoa izango dutela; ba, ez, hemen horien esku-hartzea Estatuaren aldeko politikariek, hedabideek, iritzi-emaileek ezeroso eta gogaikarritzat jo izan dute kasurik onenetan, eta harrokeriaz gutxietsi eta iraindu beste askotan. Nire ustez, etorkizunari leiho berdeak –eta ez grisak– ireki nahi bazaizkio, oso estimatzekoa da bitartekari horien laguntza.
Beraz, Welcome Mr. Currin and the ICG!
Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]
Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]
A ze pagotxa!, esan ohi dugu. Pagotxa edo mauka edo txokoa edo mantxunga edo… onturre edo probetxu ona ateratzen zaion zerbaiti edo horren aukerari esaten zaio “pagotxa”.
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]