Atzeak aurrea dantzatzen duelako

  • Borroka, gaitzespena eta sufrimendua, hara azken hamarkadatan euskal gizartean indarrean izan diren berba giltzarrietakoak. Enpatia, adimen emozionala eta pazientzia izan beharko dute datozen urteetan gure artean prima balore handiena izango duten kontzeptuak. Gatazka bortitzaren sareetan –jarri nahi bada terrorismo totalitarioaren erasopean– harrapatua egon den edozein gizartetan bezala gertatuko da hemen ere, hautua egin beharko duela: edo gatazkan jarraitu, edo bizikidetzaren bidean abiatu. Ezker abertzaleak, ENAMek, erabaki bide du: bukatu da borroka armatuaren zikloa eta presta gaitezen beste garai baterako. Eta listo. ETAren azken agiriak ere norabide hori agertzen zuen nahiko nabarmen, baina dena aitortzera, beti ere oraindik lerro arteko irakurketan borondatea jarrita.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baina ez, “eta listo” ez da nahikoa. Ez da pistola olibondo adarragatik aldatzea eta kito. Ezinbestekoa da iraganarekiko azterketa kritiko zorrotza, etorkizuneko bizikidetza –ez ezinbestean berradiskidetzea– eraiki ahal izateko. Iraganaren miaketa gazi-gozoaren orena da.

Apurka bake prozesu bat egituratzen ari den honetan, alabaina, Estatuzaleen aldetik ez dago hain argi zein den ezker abertzalearen aldebakarreko erabakiari eman beharreko erantzuna. Zantzu batzuk irakurketa baikorra dute eta beste batzuk ezkorra erabat. Argia dakartenen artean hauek: Bilduren legeztatzea, biktimen eremuan emandako pauso txiki eta ia ikusezin batzuk, Parot doktrina zalantzan jartzea Konstituzionalean, Donostia 2016… Hauei, aldiz, iluntasuna darie: Bateragune auzia eta datozen auzi berriak; hainbat atxiloketa edo atxiloketa agindu, lege berri zingirazaleak, Espainiako iritzi publikoaren tratamendu orokorra, biktimen erabilera…

Horrez gain, hor da “Bildu shock” horretan harrapatua geratu den iritzi sortzaileen multzo zabala. Duela gutxi arte –edo “berun denboretan”, hauetako askok esango lukeen moduan–, aski zen armak uztea eta bizitza politikoan integratzea. Armarik gabe edozer da posible, armekin ezer ez. Gaur egun, irudi luke horietako inork ez duela inoiz halako harririk jaurti. Gaur egun garaile eta garaituak behar dira eta iraganaren irakurketa estatalista-konstituzionalista –horrek egiten baitu demokratiko–. Utikan elkarrizketa eta bizikidetza prozesu zabalak –hori amore ematea baita–!


Historia hurbila kontatzeko ordua hasi da, gure historia hurbila, gizartearen gehiengo batek bizi izan duena, horra unearen urduritasuna eta konplexutasunaren klabea. Hori da kontua, etorkizuna eraikitzeko klabea den putzu sakon eta ilun horretan murgildu garela, euskal gizarteak bere irakurketa egin behar duela; edo irakurketak. Eta alde desberdinek ere beren barne irakurketak egin behar dituztela.

Zeren eta, noiztik da ETA terrorista? 1958an sortu zenetik? 1968an Pardines Guardia Zibila hil zuenetik? Francoren heriotzatik aurrera? Hipercorretik? Edo Miguel Angel Blancoren bahiketa eta hilketaz geroztik? Izan al zen baina benetako trantsiziorik Espainian? Edo behar al du bigarren trantsiziorik? Bortizkeria, ETArena bakarrik? Estatuak izan al du zigorrik merezi duen jarduera ilunik? Espainiako Konstituzioak kaiola itxi ala ateak zabaldu zizkien herriei? Zertarako balio izan du biolentziak? Zergatik ez zen hobea ENAMentzat borroka armatua Aljerreko negoziazioen ondoren uztea? Edo Lizarra-Garazirekin bat?

Horiei eta beste hainbesteri erantzuteko unea heldu da, lehentxeago edo geroxeago egingo dena, hobeto edo okerrago bideratuko dena. Euskal gizartean badirudi eragile politiko ia guztiak daudela horretan, alderdien arteko elkarrizketa zabalera iritsi aurreko dantza luze eta konplexu horretan. Denak?

Denak ez, bada Nafarroan eta Araban gotortu den eskuindar talde bat, garai berrietara egokitzeko asmo edo gaitasun gutxi agertzen duena, baina epe laburrean arre edo so erabaki beharko duena. Eta denak aditzera ematen duenez, udazkenetik aurrera erabaki beharko du, Espainiako hauteskunde orokorrak irabazi ondoren. Estatu batek dituen tresna eta ahalmen guztiak izango ditu lagungarri ibilbide horretan. Eta tresna garrantzitsuena euskal presoena, gezurra badirudi ere gaur inoiz baino gehiago, Estatuaren gatibu eta bere helburu politikoak lortzeko tresnarik erabilgarriena.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude