12 eta 13

Gereziak
Gereziakwww.barcelonaphotoblog.com
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskaraz apartak diren hamaika eta hamalau zenbakien arteko beste biok gereziaz, Prunus avium, aritzeko aitzakia emango didate.

11 + 1 = 12. Hamabina gramoko pisua zuten gerezi aleak jan ditut oraintxe, marka ikaragarria. Besterik gabe tamaina kontuan hartuta, azken urte hauetan egin diren selekzioetatik sortutako gerezi pikor bakoitzak zazpi eta bederatzi gramo arteko pisua izan ohi du. Aurten hamabikoak, hurrengo urtean? Mamiak soilik du garrantzia eta laster hezurrik gabeko gereziak izango ditugu. Erne eta zaindu eperra!

14 – 1 = 13. Martxoaren hamahiruan atera ditu aurten mundu osoko lehen gereziak Kataluniako Lleidako S.A.T. Edoa enpresak. Patente berezi baten eta Almacellesen dituen negutegien abaroan beste inor baino azkarrago merkaturatzeko gai da eta aberastu egiten da. Iaz Londresko Harrods merkataritza gune sonatuan kiloa 113 euroren truke saltzen zen. Aurten lehen kiloa eBay etxearen bidez enkantean atera eta 1.040 euro ordaindu da. Hara!


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.