Zure pentsioa afrikarrei ostutako lurrek paga lezakete

  • Mundu osoko pentsio funtsek metaturik dauzkaten 23 bilioi (“b” hizkiz) dolarretatik, 100.000 milioi inguru lehengaietan inbertitu dituzte. Hauetatik 15.000 milioi nekazaritzarako lurretan. Baserritar txiroei soroak eta estatuei eremu publikoak merke erosteko (lapurtzeko) operazio handiaren protagonista bilakatu dira langileen pentsio funtsak.

Swazilandian aterata dago Interneten Soberania Alimentaria, Biodiversidad y Cultura aldizkariak erakusten duen argazki hau. Bertan ageri den bide bazterreko afixak, Swazilandiara ongietorria emateaz gain, D1 Oils pic enpresaren publizitatea egiten du: "Biodiesela, lurrari deus kostatzen ez zaion erregaia". Jatrofa (Jatropha curcas) zuhaitzaren haziekin biodiesela egiten dago berezitua D1 Oils pic (oker handirik gabe esan liteke konpainiaren izenak baliatu nahi duela petrolioaren gailurra edo Oil Peak fenomenoaren popularitatea). Jatrofaren olioa jan ezin denez, ez omen du lehengaien garestitzean lagunduko, dio konpainiak. Egia zera da: mundu osoan laborantzako lurrak edo oihan publikoak bereganatzen dituztela konpainia handiok, batzuetan elikagaiak ekoizteko, besteetan aziendentzako bazka, edo eta biodesela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekainaren 23an Parisen G20ko herrialdeetako Nekazaritza ministroak bildu zirenean, mundu osoko erakundeek sinatutako manifestu hau aurkitu zuten mahai gainean: Lur lapurretaren kontrako Dakarreko agiria.

Parisen bildutako agintarien helburua omen zen “ados jartzea nekazal merkatuen arautzeaz eta prezioen aldakortasuna geldiarazteaz, aurrerantzean elikadura krisiak ekiditeko”. Aldiz, 2011ko udaberrian zehar Dakarreko agiria sinatu duten erakundeek gobernuei eskatzen zieten berehala mozteko mundu osoan burutzen ari den lur lapurreta. Esan gabe doa G20ko agintarien erantzunik ez zutela jaso.

Via Campesinako jendeek eta GRAIN erakunde txikiak (EHNEko buruzagi ezagunak badira tartean) Interneten daukaten gunean laburbildu dute landalurren lapurreta zertan den gaur. Milioika hektarea ari dira bereganatzen korporazio handiak eta estatu batzuk –atzerrian, alegia– elikagaiak, energia, mineralak, turismoa eta abar eskuratu edo horien prezioak kontrolatu nahian. Lapurreta bidez bertako herritarrei, laborari eta arratzaleei funtsean, bizimodua hondatzen zaie, betiko eremuetatik kanporatuta.

Gero eta gatazka eta giza eskubideen urraketa gehiago datoz lur erosketa alimaleko horiei lotuta. Mundu aberatsean ere gertatzen da, Australian dago sekulako polemika atzerriko kapitalek bertako lurrak hartu nahi dizkietelako. Bete-betean hazten ari direnetan ere bai: Argentinan, Brasilen eta beste. Baina eskandalagarriena herrialde txiroetan jazotzen da, Madagaskarren, Tanzanian, Afrika osoan...

Gaiotan berezitua dagoen Oakland Institut-eko kideek lapurretaren tamaina honela zehaztu dute: azken hiru urteotan Afrikan bakarrik 60 milioi hektarea bereganatu dituzte atzerritarrek. Hots, Frantzia adinako azalera ostu.

Erosle nagusiak zenbait estatu eta korporazio handi dira, inbertsio funts erraldoiak. Jokalari ez-ohikoagoak ere badira, ordea. John Vidal kazetariak The Guardianen azaldu berri du AEBetako unibertsitate handiek milaka hektarea eskuratu dituztela Etiopia, Tanzania, Sudan, Mozanbike, Mali eta abarretan. Dirurik ez den lekuan, lurra merke.

GRAIN erakundeak lapurreta joko ez-birtual honetako beste arizale bat aurkeztu digu ekainean: “Pentsio funtsak, lur ebasketan jokalari garrantzizkoak”. Frantsesez eta ingelesez irakur daiteke, eta laster gaztelaniaz ere ahalko da.

Pentsio funtsek 23 bilioi dolar dauzkate bildurik munduan, horietatik 100.000 milioi lehengaietan. Gero eta gehiago ari dira inbertitzen nekazaritzako lurretan.

Pentsio funtsak antolatu dira, teorian, langileen aurrezkiak zaintzeko erretretari begira. Korporazioen kontrol zentralizatutik askatutako laborantza defendatzen duten erakundeek garrantzia berezia ikusten diete funts horiei, lur lapurretari dagokionean: langileen diruz osatuta daudenez, bereziki sentikor bihurtzen ditu mugimendu sozialek eta sindikatuek antolatutako kanpainekiko.

Ez omen zuen ematen lurrak

Herrialde aberatsetan lanpostu txukun baten jabe izan eta aurrezteko gai diren herritar askok dauka diru bat ezarrita pentsio funtsetan. Zenbait lanpostutan kasik derrigortuta daude horretara, gainera. Langileen diruok, ordea, beren, sindikatuen eta Gobernuen izenean konpainia pribatuek darabiltzate.

Japonia, Norvegia, Holanda, Hego Korea eta AEBetako gobernuekin daude lotuta munduko funts handienak. Japoniako Gobernuaren pentsio funtsak berak 1,31 bilioi dolar dauzka, Norvegiakoarenak 0,47 bilioi, ABP holandarrak 0,3 biloi... eta hurrengo 17etako bakoitzak 100.000 milioi baino haboro.

2008tik hona krisiak gogor kolpatu ditu funtsok, azken urteotan erretretara heldu direnek beren sosetan nabaritu dutenez. Beren portfolioak berrantolatzen hasita, pentsio funtsek lur erosketan ikusi dute etorkizun oparoko inbertsiogunea.

Lehengai gehienak bihurtu dira, oro har, inbertsiogai irrikagarriak. Lurrak baditu ezaugarri bereziak. Planetako populazioa hazi ahala, jaki eskaria eten gabe handituko da. Lurrak merke daude bazter askotan, Australian bezala Sudanen, Uruguain, Errusian, Zanbian edo Brasilen. Epe luzera lurrok ere garestitzen joango dira, baina bitartean horietan bildutako uztek edo hazitako aziendek dirua emanen dute, oso ondo datorren tesoreria. “Zure eskuetan erabili behar bazenitu 30 urte barru langileei itzuli beharko dizkiezun diruak, zuk ere ikusiko zenioke logika alorretan inbertitzeari”, dio ulerkor GRAINek.

Mundu osoan hamar urtean 6.000 milioi dolarretik 320.000 milioira igo dira ingelesez commodity deitu lehengaietan egindako inbertsioak, esan dugunez 100.000 milioi pentsio funtsenak. Zenbait adituk dio inbertsiook %10 eta baita %20ko etekinak ere lortzen dituztela. Eta sosak sosari egiten dio dei.

Baserri lurretan inbertitzeko biltzar eta kongresuak ugaritu dira azken hiru urteotan, ia beti luxuzko hoteletan, izan Zurichen edo Singaporen, Londresen bezala New Yorken. Maiatzean azken hiri honetako Waldorf Astoria hotelean, Manhattanen, 600 inbertsore bildu zituen Global Aginvesting Conference izenekoak. Honen webgunearen eskuineko aldean ageri diren “urrezko esponsorrei” begiratu besterik ez dago sektore honen abiadaz ohartzeko. Hor bildutakoek 10.800 milioi dolar ordezkatzen zituzten, laster 18.000rainoko jauzia egiteko itxaropenarekin. Bildutakoen hirutik bat pentsio fondoak ziren.

Gaur pentsio fondoen %1-%3 dago jarrita lurretan. 2015erako %5era igoko direla kalkulatzen dute. Ehuneko txikiak dira... baina sekulako diru pilen baitako portzentaje txikiek ere kopuru handiak osatzen dituzte. Hona adibide batzuk, GRAINek emanak.

Suediako AP2 funtsak 500 milioi dolar dauzka lurretan inbertituak, Holandako APG funtsak 1.400 milioi dolar, Kaliforniako funtzionarien funtsak 1.200 milioi. Eta horrela, abar luzea. Nekazariei lurrak onean edo txarrean kentzen hasita, funts horien portzentaje kaxkar batek sekulako indarra dauka.

Ez da erraza izango joera geldiaraztea. Pentsio funtsen arduradunei nola esan uko egiteko inbertsio aukera eder bati? Baina Dakarreko agiria sinatu dutenek eragin nahi dute sindikatuen, langileen ongizateaz okupatzen diren erakundeen, erretiro kutxen administratzaileen eta agintari politikoen artean. GRAIN erakundearen hitzetan, “pentsioak non inbertitu erabakitzen ari diren arduradunak konbentzitu behar ditugu nekazaritzako lurretan eta produktu oinarrizkoetan inbertitzeari uko egin beharraz”.


Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude