Santa Barbarako ermitaren lehen aipamenak XVI. mendeko idatzietan aurkitu dira. Bere historian zehar, hainbat birmoldaketa izan ditu; iaz eraldaketa deigarria egin zen ermitari itsatsirik dagoen tabernan eta inguruko aisia gunean: Urretxuko aterpetxe berriak ateak ireki zituen. Aterpetxetik bertatik abiatuz, hainbat ibilaldi egin daitezke natur gune berdingabeaz gozatuz. Lau ibilbide proposatzen dira ondorengo lerroetan.
1. Santa Barbara-Trekutz-Kateaga-Iturraundi-Santa Barbara
Santa Barbara aterpetxe ondotik abiatuko gara Trekutzera eramango gaituen bidetik. Zabaleta jauregia eta Deskarga mendatea ezkerretara begi bistan ditugula, Urretxuko baserririk altuenera helduko gara, Agerrera. Aurreraxeago, ezkerreko bidea hartuko dugu, Deskargatik datorren pistarekin bat egiteko. Kateagaerrekako eremu laiotza atzean utzi eta laster helduko gara Trekutzeko atsedenlekura.
Berriz ere Santa Barbarara itzultzeko, aparkaleku gainetik Irimo aldera jotzen duen bidea hartuko dugu. Aurrera eginaz, Kateagako hegira helduko gara. Aizkorri, Udalaitz, Anboto eta Gorbeia, besteak beste, bistan izango ditugu talaia paregabe honetatik. Hesia gainditu eta Irimoko gurutzerako norabidea hartuko dugu; behin Iturriaundiko hegia eta Lizartxoetako txabola atzean utzi ostean, bizkor iritsiko gara abiapuntura, 6,5 kilometro inguruko txangoa burutu ostean, 220 metro gaindituta.
2. Santa Barbara-Trekutz-Nebera-Aterpetxea
Irimo mendia inguratzen duen ibilaldi zirkular eder hau egiteko (7.2 km eta 170 m+), Santa Barbara aterpetxetik abiatuko gara, Trekutzeko atsedenlekura heldu arte (ikus 1. ibilbidea). Han, mendiaren magalari jarraitzen dion basoko pista hartuko dugu. Etxola pasa ondoren, iturria dugu parez pare. Hemendik eta helmugara bitarteko bidea hein handi batean basoan barrena egingo dugu. Bide zoragarria, batez ere uda partean, laiotza baita zinez.
Beste bi kilometroko ibilbidearen ondoren, Neberako zabalera iritsiko gara (elurra gordetzeko bi zulo daude inguruotan). Gune honetan alde batera edo bestera egin daiteke Santa Barbarara iristeko. Arkaitzaldetik nahiz Ipeñarrietako jauregitik, erraz iritsiko gara abiapuntura.
3. Santa Barbara-Lizarriturri-Gurutzea-Trekutz-Aterpetxea
“Zazpi puntak” izenez ezagutzen da ibilaldi famatu hau (7 km, 360 m+). Irimoko gurutzera doan bidea topatzea erraza da, Santa Barbaratik zuzenean gorantz jo besterik ez dugu egin beharko. Ekainaren 28an 75 urte beteko dituen Lizarriturriko iturrira helduko gara lehen ahaleginaren ostean, eta bertan merezitako tragoa hartuko dugu. Hemendik gurutzera, apenas izango dugun arnasa hartzeko tarterik. Ez da bide luzea, baina bai gogorra. Izarraitz, Ernio, Aralar, Aizkorri, Aloña... Bizkaia aldea soilik izango dugu ezkutuan.
Irimoko gurutzea herritik modu nabarmenenean ikusteko dago bertan kokaturik, baina ez da hori mendiko gailurrik altuena. Aterpea eta gurutzea, auzolanean eraiki zituzten, hilabete eskaseko epean, 1955. urtean.
Irimoko gailurreriari ekiteko tenorea da. Gailurrez gailur, Trekutzeko atseden gunera helduko gara berriro. Arbeletatik aurrera Udalaitz eta Anboto izango ditugu bidelagun, ikuspegia aldatu egingo baita. Behin Trekutzera iritsita, 1. ibilbidean deskribaturiko igoerako bidea jarraitu besterik ez dugu egin beharko, beheranzko norantzan, baina.
4. Santa Barbara-Beain-Lizarriturri-Aterpetxea
Santa Barbara baselizaren ondotik abiatuko gara errepidean behera, Ipeñarrieta jauregia eta Aikur Erle Museoaren azpiko aldetik Santa Krutzeko bidegurutzeraino. Bihurgune horretan ezkerrera, Nebera aldera, hotelaren gainaldetik doan pista zabala hartuko dugu. Ibilera lasaian aldapatxoari aurre eginez, berehala iritsiko gara Añadiegiko inguruetara. Neberakoa utzi eta eskubitik Beaingo bideari helduko diogu oraingoan. Laster izango ditugu begi aurrean Beaingo baserriak.
Etxe ondoko bidean emango ditugu hurrengo pausoak Esparruko inguruetara iritsi arte. Hemen, ezkerrera eta gora egiten duenari segiko diogu, Tortoa eta Nebera-aldeko pagadiraino. Berehala helduko gara Neberagainara, bertan topatuko ditugularik lekuari izena ematen dioten elurzuloak. Neberako toponimo-harriari kasu eginda, goraka doan mendi-bideari jarraitu eta ezkerrera hartuz, Lizarriturrietako inguruetara iritsiko gara. Lizarriturritik aterpera jaisten den bidea ezaguna da dagoeneko (5,7 km, 225 m+).
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]
Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.