UPN tinko eta abertzaleak gora

  • Nafarroako Legebiltzarreko hauteskunde emaitzek aldaketa garaia iragarri dute dagoeneko. Besterik da, UPN oposizioan utziko lukeen gobernua gauzatzea. Aldaketak PSNren ausardiabehar luke. Gaur gaurkoz, ez dirudi alderdi nafar sozialistaren balizko ausardia garai hori heldu denik.

Yolanda Barcina, sorpresa handirik izan ezean, Nafarroako presidente berria izanen da.
Yolanda Barcina, sorpresa handirik izan ezean, Nafarroako presidente berria izanen da.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

UPNk gobernatuko du beste lau urtez. Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeetan berrikuntza Bilduren sarrera izan da, iragan hamarkadan ezker abertzale historikoak euskal erakundeetan jasan duen bazterketa zuzentzera datorrena. Nafarroan ez da salbuespenik izan, eta neurri batean ustekabea izan da.

NaBaik berak ere espero ez zituen emaitzak izan ditu Bilduk, ziur aski. Patxi Zabaletak zioenez, abertzaleak bi indarretan bereiz aurkeztuta eserleku gehiago beregana zezaketen, batuta baino. Emaitza ona izan da, noski, baina ez dugu batuta aurkezturik bilduko zukeen babesa ezagutu. Dena dela, aurrerantzean beste bide eta modu politikoak landu beharko dituzte abertzaleek. Artean, bi indar abertzaleen 15 biltzarkidek jardungo dute lau urtez, Ezkerrako hirurak izanen dira beren ondoan. Legebiltzarkide hauetako batzuek elkar ezagutzen dute, iragan legealdian ekimen berean jardun baizuten; NaBain. Zoritxarrez, gaur gaurkoz, ez dute nahiko ordezkari biltzen UPN-PPk berriz ere osatuko duen gobernuaren alternatiba osatzeko. 2007ko hauteskudeen ostean, gobernu aldaketa bideratzeko PSNren babesa behar zen, baina saioa ezerezean geratu zen eta PSN ahulduta atera da boz hauetan. Horrek alderdi sozialistari zer pentsatua eman beharko lioke, eta bere estrategia aztertzera behartu beharko luke. Bistan da, duela urtebete akordioa ezinezko izan bazen, gaur egun ezker abertzale historikoaren presentzia biltzen duen indar abertzaleekin akordioak lortzeak kimera dirudi.

Edonola ere, pentsa dezagun, bai PSNk bai UPN-PPk pentsatzen dutela Nafarroa garai berri batean sartu dela. Eta, halaber, berau gobernatzen segituko duten eskuindar nabarristek bestelako politika bat lantzen hasi beharko dutela.

Garai berria Nafarroan

Legebiltzarreko emaitzek garai berri bat iragarri dute Nafarroan dagoeneko. Maiatzaren 22ko hauteskudeetan euskal abertzaletasunak jauzi handia eman du, beraz, indar abertzaleak izanen dira etorkizuneko aldaketaren eragile eta gidari nagusiak. Artean, begira dezagun aurreko hauteskundeetatik –2007ko maiatzaren 27koak– egungo hauetara eman den bilakaera.

Hasteko eta behin, abstentzioa da kontuan hartu beharreko datu bat. 2007an nafarren %75,3k boza eman zuen, eta aldion %69,7k. Parte-hartzeak bost puntu eta erdi egin du beherera. Eskuinetik begiratzen hasita, UPN izan da alderdi bozkatuena: bozen %34,5 erdietsi du, 19 eserleku. PPk berriz, bozen %7,3 lortu du, 4 eserleku. Bien eserlekuak batuta, bat irabazi dute. Alegia, 2007an CDNk zituen bi eserlekuetako bat eskuratu dute nolabait. CDNk bozen %4,4tik %1,4ra jaitsi da; baita alderdi bezala Legebiltzarretik desagertu ere. Nafarroako zentro-eskuinak 152.286 boz jaso zuen, eta oraingoan 139.878. 12.000 boz galera jasan du. Pentsatzekoa da boz horiek abstentziora joan direla.

PSN-PSOE izan da Nafarroako alderdi galtzailea. Bozen %22,4tik %15,8ra jaitsi da: 73.134 boz zituen, eta 51.054 jaso ditu. Hiru eserleku galdu ditu, 12 zituen eta 9 ditu. 12. 000 boz galdu ditu honek ere. Bigarren alderdi bozkatuena izan da, halere.

NaBaik bozen %23,70 ukan zituen eta %15,40 ditu orain. 77. 646 boz zituen eta 49.768 jaso ditu. Bozen galtzea espero zen –Bilduk jasoko zituelakoan– baina galera uste baino handiagoa izan da. Bestela esanda, Bilduk inork espero ez zuena baino aise boz gehiago bildu du: 42.839, %13,3. Indar abertzaleen bozak 92.607 dira. NaBaik (8 eserleku) eta Bilduk (7) inoizko ordezkaritza abertzale handiena osatuko dute Legebiltzarrean. Gogora dezagun bi koalizioetan Aralar eta EAJ (NaBain) eta EA eta ezker abertzale historikoa (Bildun) biltzen direla, bietan eragile independenteak direlarik.

Batzarre 2007ko NaBain zegoen, eta oraingo bozetan NEBrekin aurkeztu da Ezkerra koalizioan: %5,7 erdietsi dituzte; 18.409 boz. NEBk bakarka 14. 244 boz erdietsi zituen. Batzarre-ren ekarpena 4.000 mila bozera mugatu da.

Edonola ere, indar abertzaleak eta Ezkerrak 111.116 boz bildu dituzte. Nafarroako etorkizunean UPN-PPren gobernuaren alternatiba izan beharko luekeen proiektuaren enborra.

 

 


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude