Ur teknologikoa: iturriak nola pribatizatu dituzten

  • Ura oinarrizko ondasuna da gizakiarentzako, arnastu beharreko airea adina. Aldiz, azken hiru hamarkadotan enpresa handiek lortu dute munduko elite guztien artean dogmatzat pasaraztea hura salerosgai arrunta dela, beste herri ondasun guztiak bezala pribatizatu beharrekoa. Riccardo Petrella irakasle zaharrak kontatu du nola.


2011ko maiatzaren 04an
Irudi handiak erakusten du 2010ean Boliviako Cochabamban ospatu zen Uraren Nazioarteko III. Feria. Hala ospatu zuten La Pazeko gobernuak uraren pribatizazioa errotik mozteko erabakia hartu zueneko 10. urteurrena. Mundu osoan baina batik bat Hego Amerikan
Irudi handiak erakusten du 2010ean Boliviako Cochabamban ospatu zen Uraren Nazioarteko III. Feria. Hala ospatu zuten La Pazeko gobernuak uraren pribatizazioa errotik mozteko erabakia hartu zueneko 10. urteurrena. Mundu osoan baina batik bat Hego Amerikan herritar asko mobilizatu izan dira guztien uraren desjabetzearen kontra, eta Bolivian gai hau egon zen Evo Morales lehendakaritzara eraman zuen mugimenduaren muinean. Argazki txikian, Veolia multinazionalaren kamioi bat. Konpainiaren markaren azpian "ingurumena" dio alemanez. 74 herrialdetan 300.000 behargin enplegatzen dituen korporazio gotor hau uraren kudeaketarekin abiatu zen "“Compagnie Générale des Eaux"“ eta gaur mundu osoko udal eta eskualdeetako zerbitzu gehienak kudeatzen ditu: energia, garraioak, iturriko ura, estolderia, ur zikinak birziklatzeko araztegiak, ingeniaritza.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Riccardo Petrella (La Spezia, 1941) maisu italiarrak lanean segitzen du erretretan egonagatik. Zientzia politikoak eta ekonomia ikasi ostean, unibertsitate askotan aritu da irakasle. Baina gehienik ezagutua da mundializazioaren kritikan eta herri ondasunen defentsan –urarenean batik bat– egin dituen lanengatik.

Apiril hasieran Le Monde Diplomatique aldizkariak Interneten dauzkan blogetako batean Petrellak argitaratu du “Vers l’eau technologique?” –”Ur teknologikoruntz?”– artikulua kontatuz azken 30 urteotan uraren inguruko argudioetan ikusi duen bilakabidea: “Uraren kudeaketa integralaren kontzeptutik abiatuta uraren urritasunera pasatuz eta geroago adieraziz salbazioa ‘ur teknologikoan’ datzala, guztien oinarrizko ondasun honen merkantilizazioaren aldekoak borroka ideologikoan sartuta daude azken hogeita hamar urteotan”.

Urarena jotzen du Petrellak globalizazioak ekarri duen mistifikazio nagusitzat. “Ura lehen zena ez dela sinetsarazi nahi digute”. Mugarrizko data, 1992. urtea, urte horretan ezarri baitzieten Iparraldeko estatu aberatsek gainerako nazioei ura gai ekonomikotzat hartzea. Hala ageri da Dublingo Ituna deituan, hirugarren atalburuan: “Bere erabilera garrantzizko guztietan urak balio ekonomikoa daukanez, ondasun ekonomikotzat onartu behar da”.

 Uraren esanahi berri hau Munduko Bankuak bultzatu zuenez, berak zabaldu zuen 1993tik aurrera mundu osoan, ematen zituen kreditu guztietan exigituz uraren prezioak kontutan har zitzala berreskuratu beharreko koste guztiak. Tartean, inbertsioa egin dutenei ordaindu beharreko irabazia. Horrela zabaldu zen Integrated Water Ressources Management delakoa, Ur Balibideen Kudeaketa Integratua alegia. Ondoko urteetan, Munduko Bankuaren gerizpean erakunde mordoska sortu zen; nabarmenena, Uraren Munduko Erakundea, izen ponpoxoaren azpian talde pribatuen elkargoa ezkutatzen duena.

Eskema berria, ura ekartzeak eragindako koste guztiak berreskuratu beharrarena (full cost recovery principle) Europar Batasunaren 2000. urteko zuzentarauan agertuko da, eta herrialde gehienetako lege berrietan. Aurrez aurre sindikatuak eta mugimendu sozialak aurkituko ditu, baina unibertsitateko akademikoak bezala politikariak gehienbat alde.

Argudio honek ireki dio bidea hausturari, Petrellaren ustez: gizakiarentzako ura gero eta urriagoa dela. Korporazioen interesak defenditzen dituzten taldeek “sinetsarazi digute uraren urritzea ezinbestekoa zela, munduko populazio gero eta handiagoak eta garapen ekonomiko mugagabeak gero eta ur gehiagoren beharra zekartelako. Aldiz, uraren urritzearen kausa nagusiak konpontzeko eta atzeratzeko modukoak dira, uraren erabilera txarrari lotuta daudelako”. Iturrien gehiegizko ustiaketa, kutsadura, kudeaketa burutsurako lege egokirik eza... denak ahaztu eta eten gabe nabarmenduko da uraren urritasuna.

Gudu ideologikoa berreskuratu

Azken urteotan uraren inguruan gero eta indar handiagoz zabaldu diren hiru tesi gezurrezko agerian utzi beharra azpimarratzen du Riccardo Petrellak.

Hasteko, uraren balio ekonomikoa, valuing water, biluztu behar da. Multinazionalek diote urari ez bazaio balio ekonomikoa aitortzen, kapitalak ez direla hornidurak behar dituen inbertsio handietan interesatuko.  Valuing water, ordea, uraren azpiegituren kosteez gain funtsean mundu mailako espekulazioari dago lotuta.

Uraren kudeaketaren atal direnak negozio lerro ezberdinetan zatitzen dira errentagarritasun irizpideen arabera (urtegiak, iturriko uraren banaketa, saneamendua, ur zikinen birziklatzea, itsasoko uraren gezatzea, teknologia zerbitzuak, kudeaketa informatikoa...) baina beti talde multinazional handien eskuetan. Hauek uraz gain kudeatzen dituzte garraioak, hondakinak, energia, ingeniaritza, eta abar.

Bigarren tesia egiatzat ezarri dutena: enpresa pribatuak daukate ezagutza, informazioa eta ahalmena... eta  beharrezko dirua! “Estatuaren kontrako kultura oligarkiko eta antisoziala ez zen sekula hain begibistakoa eta basatia izan uraren alorrean”, dio Petrellak. Leku askotan agintariek beren betekizun publikoetan amore eman dute talde pribatuen interesen mesedetan. Azkenerako jendeen buruetan sartu da Estatuak eta herri erakundeek ez daukatela gaitasunik lehentasunezkoa den ura bideratu eta kudeatzeko.

Hirugarren tesia, eta abangoardia itxura handiena duena, gizadia salbatu behar omen duen ur teknologikoarena da. Orain enpresa erraldoiek beren teknologia erabiliko dute gero eta handiagoa izango dugun ur beharra asetzeko, uraren produktibitatea handituz (nekazaritzan, adibidez, ur gutxiagorekin uzta handiagoak lortzeko), ur zikinak tratatu eta birziklatuz, eta itsasoko ur gazia gezatuz, dagoenekoz Bartzelonan, Israelen, Arabiar penintsulan, eta beste leku askotan ari diren moduan.

 “Ur gezatua –idatzi du Petrellak– merkatuaren, industriaren eta finantzaren logikan ekoizten bada ez da gehiago izango biziaren emari bat, ondasun natural unibertsal bat, ‘biziaren doakotasunaren’ adibidea, guztien eskura dagoen ondasuna eta gizadiari eta espezie bizidun guztiei dagokiena, giza eskubidea”. Hemendik aurrera ur teknologiko hori izango da Veoliak, Suezek, Aguas de Barcelonak  edo Coca-Colak, Nestlek edo dena delakoak ekoiztutako produktu derrigor erosi beharrekoa.

Esportaziorako eta salerosketarako ere balioko du. Europar Batasuneko komisario batek otsailean esana omen du berak ez lukeela gaizki ikusiko Europak Ekialde Hurbilera ura esportatzea handik gasa ekartzearen truke.

Urteotan herritarren mobilizazioak ere aldaketak ezagutu ditu, korporazioen erasoen ordainetan. Uraren kasuan, hasieran borrokak ziren kutsaduraren eta urtegi erraldoien kontra. 1980ko hamarkadatik aurrera zerbitzu publikoak eraistearen eta uraren merkantilizazioaren kontra.

2010ean uste du Petrellak munduko herritarrek lortu dutela ura giza eskubidetzat aitortua izatea, batik bat Hego Amerikako agintari batzuek egindako lanari esker. Tartean, ur zerbitzu publikoen aldeko urrats batzuk eman dira han eta hemen, esku pribatuetatik kudeaketa udal edo mankomunitateetara berriro pasatzea lortu duten hiriak, 2008an sortu zen European Public Water Network koordinakudea...

Honela bukatzen du Petrellak: “Gaur egun herritarren mugimenduak ‘bihotz ideologikoan’ astindu behar du zibilizazio kapitalista tekno-merkantil eta finantzieroa (...). Munduko kapital pribatuek egin nahi dute biziaren, eta ondorioz uraren, jabe, eta horren kontrako mobilizazioa funtsean jokatu behar da plano ideologikoan: kulturalean, politikoan, zientifikoan”.


Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude