50 urte dira Yuri Gagarin espazioratu zela

Yuri Gagarin
Yuri Gagarinwww.spacefacts.de
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Yuri Alexeyevich Gagarin 1934ko martxoaren 9an jaio zen Klushinon, SESBn. Bere aita arotza zen eta bere ama nekazaritza lanetan aritzen zen. Oinarrizko ikasketak burutu ondoren, Gagarin fundizio-ingeniaritzan espezializatu zen.

Bere ametsa hegan egitea zenez, 20 urte zituela aeroklub batean izena eman eta oso emaitza onak lortu zituen. Hortik pilotuen akademiara joan eta kosmonauta izateko hautatutakoen artean egotea lortu zuen.

1961eko apirilaren 12an Gagarin espaziora bidali zuten, eta grabitate eza sentitzeaz gain Lurra espaziotik ikusi zuen lehen gizakia izan zen. Bere hegaldiak 108 minutu iraun zuen eta Lurrari bira bat eman zion 27.000 km/h-ko abiaduran. Bidaiaren akabera ez zen oraingoen antzekoa izan, paraxuta erabili baitzuen lurreratzeko.

1968ko martxoaren 27an hil zen Gagarin, gidatzen ari zen MIG abioiarekin istripua izan ostean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...