Transgresio musikala

Flash moba
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Herrialde arabiarretako emakume musikari askoren janzkera jada transgresio bat da, baita oholtza gainera atera eta kantatzeko duten jarrera. Tunisian musikariek oso modu metaforikoan erabiltzen dituzte hitzak, zentsurari aurre egiteko; Marokon debekatua dago Sahara hitza erabiltzea…” azaldu dit Fermin Muguruzak, elkarrizketa batean. Transgresio hitzak arau-urratze esan nahi duela diote hiztegiek, probokazio eta aldarrikapen konnotazio argia ere badu, eta musika aliatu bikaina da horretarako; galdetu bestela 80ko hamarkadako punk taldeei.

Gizarte bakoitzaren tabu eta inposaketez asko diosku transgresioak. Marokon Sahara transgresio dela genioen; Janet Jacksonen titiburua eta Lady Gagaren okelezko jantzia transgresio (eta espektakulu) dira estatubatuar puritano eta kontserbadoreen artean; Espainian kultura demokratikoa eta adierazpen askatasuna dira transgresio, Negu Gorriak, Su Ta Gar edo Soziedad Alkohólica taldeen kontzertuak debekatzeraino. Eta gurean, AHTaren, Pasaiako Superportuaren, makrokartzelaren, autopista Scalextricoaren… hots, porlanaren eta azpiegitura erraldoien lurraldean, transgresioa da erraustegiaren kontrako flash-mobean iragan asteburuan bildu zen jendetzak kantatukoa: “Hartu nahi dut arnas (…) Kontainer aurrean hartzazu ba arnas. Plastikoa dut sudur zulotan, paper albala berriz enpastetan, begietan, ke beltza begietan. Ez nau halare itsutuko, atez ate bilatu ta azkenean ikusi det, argiya ikusi det (…) Hau da momentua, erabaki, ez pasatzen utzi, berandu baino lehen, hartu nahi dut arnas (…) Gipuzkoa garbi, errausketarik ez!”.

Bai, gizartearen adierazle dira lurralde horretako tabu eta inposaketak, baina baita horien kontrako mugimenduen indarra ere.

Gora transgresio musikala! 


Azkenak
Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Maia Iribarne Olhagarai
“Tabu diren gai batzuen inguruko ekintza sortzaileak sortu behar ditugu”

Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Suizidioa, errespetutik eta epaitu gabe

Suizidioagatiko dolua humanizatzen lagun dezaketen elementuak aztertu eta prebentziorako neurriak azaldu dituzte Suizidioaren humanizazioa ikastaroan, Biziraun elkarteak antolatuta. Osasun arloko profesionalek, suizidioak eragindako heriotza baten bizirauleek eta suizidio... [+]


Eguneraketa berriak daude