Neurea den guztia

  • Herta Müller ::Hatsaren kulunka

    Elkar

    orrialdea ::344

    prezioa ::22€

Hatsaren kulunka
Bigarren Mundu Gerra amaitu berriarekin 17-45 urte bitarteko alemaniar jatorriko gizon-emakume errumaniar gehienak esparruetan kartzelaratu zituzten lan bortxatuetara behartuz. Errusiarren begietan, alemaniar izateak froga nahikoa zirudien gerra bitartean Hitlerren erailketetan kolaboratzaile aritu izana leporatzeko. Erregimen naziak Errusian eragindako kalteak kobratu nahian, milioika errugabe herrialdearen berreraikuntza lanak egitera kondenatu zituzten. Bere garaian judutar nortasuna edukitzeak garbitua izatera kondenatzen zuen lege eztabaidaezinari jarraiki.

Hori ez da fikzioa, iraganeko historiaren gertakari gordina baizik, etorkizuna idatzi beharreko momentuan, argi intermitente baten antzera, gogoan izan beharreko abisua. Herta Müllerrek beste idazle askorekin batera, piztuta mantentzen du esparruetako gupidagabekeria jasan zutenen memoriaren argia. Hatsaren kulunka (Atemschaukel) azken eleberria, “hor izan nintzen” esateko, zorionez, hatsa mantendu zutenen oroitzapenen bidetik abiatzen da. Zehazkiago, Oskar Pastior (1927-2006) poetarekin izan zituen solasaldietatik bildutako oharretan oinarritua.

Leopold Aubergek hamazazpi urte zituen 1945eko urtarrilean Soviet Batasunera deportatu zutenean, eta 1950eko urtarrila arte ez zen etxera itzuli. Orainaldiko lehen pertsonan idatzitako hirurogeita bost narrazio laburrek josten dute esparruan iragandako bost urteen tartea. Baina hainbeste urte ez dira dohainik pasatzen, eta horren dentsitatea esaldi bakoitzak bereganatzen duen pisuan antzematen dugu. Xehetasun minimoenak berebiziko garrantzia hartzen du: hondar horia, ikatza, zepa mokorrak, porlana. Paisaia osatzen duten elementuak presoekin bizi diren pertsonaiak dira eta materiak protagonismoa hartzen duen heinean, gizakia bera ere materia bihurtuz doa, “objektuak bezala, ziurrenik gauzakiak” (183. orrialdean). Bizidun/bizigabe batasunak baina aldi bereko kontrasteak, gorrotorik helarazten ez duen idazkeraren tonu patetikoa agerian uzten du. Gizakia potentzia minimoenetara mugatua da, lan tresna bihurtu den arren bere mekanismo bitalak ez dira desagertu; gose-aingeruaren eldarnioa, nekea, gaixotasuna eta batez ere hatsaren kulunka, premiazko tresna autodefentsiboak dira, presoek daukaten guztia, biziraupen automatikoaren seinale.
Hatsaren kulunka da Gulag-ari aurre egiteko baliabide bakarra. Leopoldek dioen bezala “nirekin daramat neurea den guztia” (lehenengo orrialdean). Izan ere, gauzaki ala gizaki, arnastu bitartean bizirik gaude eta hortik kanpo ez dago beste ezer, inguratzen gaituen munduaz gainera.

ASTEKARIA
2011ko martxoaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude