Txinako ekonomiak Japoniakoaren tamaina gainditu berri du eta, datorren hamarkadaren amaieran, AEBetako ekonomia ere gaindi dezake. Euskal ekonomia, parametro horietatik oso urrun egon arren, Txinako gune nagusietan sartzen hasi da eta inportazio zein esportazio ahalmen izugarria duen 1.400 milioi biztanleko herrialdeaz baliatu nahi du.
Txinako ekonomiak Japoniakoa gainditu zuen lehenengoz 2010eko lehen seihilekoan. Eta, zantzu guztien arabera, Asiako ekonomia horrek AEBetakoa ere gaindituko du datorren hamarkadaren amaieran. Hori bera aurreikusi du Munduko Bankuak eta horretarako data zehatza ere eman du: 2020. urtea. Esportatzeko eta inportatzeko ahalmen handia duen herrialde horrek duela zenbait urte hainbat euskal enpresen arreta erakarri zuen, esaterako, Mondragon Talde Kooperatiboarena, bertan dagoeneko hainbat industria planta ezarri dituen taldearena. Ondoren, beste euskal enpresa batzuek Mondragonen bidea hartu zuten eta dagoeneko inguru horietan negoziotan dabiltza. Joan den irailean, EAEko Merkataritza Ganberen ordezkaritza batek Txinara bidaiatu zuen negozio aukerak aztertzeko eta Txinako zenbait enpresekin akordioak lortzeko.
Txinako ekonomiak etengabeko hazkundea izan du Den Xiaoping-ek 1978an erreformak abiatu zituenetik. Eta hazkunde hori munduko ekonomiaren batez bestekoa baino askoz handiagoa izan da. Hauek dira nagusitasun geroz eta handiagoa bermatzen eta aurreikusi arazten duten datu batzuk: lidergoa esportaziotan; balio erantsia duten ekoizpenen geroz eta garrantzia erlatibo handiagoa, soilik eskulan merkeari esker intentsiboak diren manufaktura sinpleetatik urrun; nazioarteko erreserben garrantzia; atzerriko inbertsio zuzenen fluxu potentziala; geroz eta kontrol handiagoa lehengaien ekoizpenean; Txinako hainbat enpresek lortutako kapitalizazioa, eta abar.
Horrenbestez, Txinako ekonomiak Japoniakoa gainditu du tamainan 2010. urtean. Japoniako BPG izendatua 1,2 bilioi dolarrera irits zen urteko bigarren hiruhilekoan, eta Txinakoa, aldiz, 1,337 bilioikoa izan zen. Urteko lehen seihilekoa hartuta, ordea, Japoniako BPG Txinakoa baino handiagoa izan zen (5,05 bilioi Japoniakoa eta 4,9 bilioi Txinakoa). Txinako ekonomiaren aurrerapena geldiezina da eta Japoniako ekonomiaren lehengoratzeak oso hauskorra izaten jarraitzen du, deflazioaren, zor publikoaren eta barne eskari ahularen mehatxupean.
Honekin batera doan taulan BPGren munduko sailkapena jaso dugu. Soilik AEB dago Txinaren gainetik, 14,6 bilioi dolarreko BPGrekin. Txinako BPG, urtez urte, Japoniako, Alemaniako, Frantziako eta Erresuma Batuko BPGetatik urruntzen ari da. Are gehiago Espainiako BPGtik (1,37 bilioi dolarrekoa da eta munduko rankingean 12.a da).
Txinako ekonomiaren zifrak handiak izan arren, 1.400 milioi biztanle dituen herrialdea garapen bidean dago oraindik. Eta tesi hori ez da Txinako ekonomia eta errealitatea behatzen duten ikuskatzaile atzerritarrena, bertako buruzagiena baizik. Hala adierazi zuen iragan uztailean Jao Jian Txinako Merkataritza Ministerioko bozeramaileak: “Ahalegin handiagoa egin behar da kalitate ekonomikoa eta herritarren bizi maila hobetzeko. BPG osoaz gain, biztanleko BPGz ere arduratu beharko genuke”.
Txinan milidunasko eta Europako hiriburu askotan baino luxuzko auto gehiago egon arren, txinatarren biztanleko urteko errenta (3.600 dolar) Japonekoa (37.800 dolar) edo AEBetakoa (42.240 dolar) baino askoz txikiagoa da. Pekinek, tripulatutako bi misio bidali ditu espaziora, baina 150 milioi pertsona pobrezia atalasearen azpitik bizi dira oraindik, Nazio Batuen baremoaren arabera. Horrenbestez, 2009ko biztanleko BPGren munduko sailkapenean, Txina 103. lekuan zegoen, Angolaren eta El Salvadorren artean, Munduko Bankuaren datuen arabera. Japonia aldiz, 22.a zen.
Bilbo Europan eta Hego Amerikan sartzeko portu gisa balia dezake Txinak. Hauxe da Europako Batzordeko Kanpo ministro ohi eta NATOko idazkari nagusi ohi Javier Solanaren tesietako bat, El País egunkarian argitaratutako España como puerto de entrada para China (Espainia Txinarentzako sarrera portu) izenburuko artikuluan azaldu zuenez. Solanak Build Your Dreams (BYD) enpresa erraldoi txinatarrak Berge euskal taldearekin sinatutako operazioa nabarmendu zuen; BYD etorkizuneko ibilgailu elektrikoentzako ezinbestekoak diren bateria elektrikoen munduko liderra da eta Berge horien banatzaile izateko akordioa lotu dute. Testuinguru horretan, galdera hau botatzen du Solanak: “Zergatik ez dute BYDren Europako eta Hego Amerikako egoitza Espainian jarriko? Gune operatiboak Madril eta Bilbo izan litezke”.
Orain arte, Txina eta Euskal Herriaren arteko harreman ekonomikoak nagusiki EAErekin izan dira. Egungo harremana oso desorekatua da, hobetzeko asmoa izan arren EAEk 712,2 milioi euro inportatzen eta 259,0 milioi euro esportatzen ditu. Proportzionalki, Dragoi Handiaren eta Espainiako Estatuaren arteko harremana ez da hobea. Txinak urtean 15.000 milioi euro saltzen dizkio Espainiako Estatuari eta erosi, berriz, 2.000 milioi baino ez, 2009ko datu ofizialen arabera.
SPRI taldearen azken datu ofizialek diotenez, 2008an 107 euskal ezarpen zeuden Txinan, benetan 92 enpresarenak izan arren, horietako batzuk egoitza bat baino gehiago baitzuten. Gehienak, %49, ekoizpen plantak ziren, %36 merkaturatze guneak eta gainerako %16 zerbitzu guneak.
Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia. Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.
Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.
Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
"Bake zubiak eraikitzeko laguntza" eskatu dio jendeari balkoitik egin duen lehen agerraldian.
“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]
Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]