“Behin zure hizkuntza proiektu sendo batean sartuz gero, hurrena datorrenak, aurrekoa zein hizkuntzatara itzuli duten begiratuko du, eta naturaltasun osoz sartuko du zurea. Horregatik, kontua oso sinplea da: edo zerrendan zaude, edo ez zaude. Horregatik, ahal den ahalegin guztia egin behar da bertan egoteko”. Vilaweb webguneko zuzendari Vicent Partalen hitzek argi erakusten dute zergatik abiatu den sarean Twitter euskaratzeko kanpaina.
Inork gutxik iragarriko zuen horrenbeste atxikimendu lortuko zituela Twitter euskaratzeko sarean hasitako kanpainak astebetean. Artikulu honen sinatzaileak Argiako bere blogean abiatutako kanpainak babes zabala jaso du euskal internauten artean, eta AEBetako enpresaren zuzendari nagusiari nabarmendutako mezu gisa iristen zaio “We would like to translate Twitter to Basque” esaldia erabiltzaile berri batek kanpainan klik egiten duen bakoitzean. Astebetean 1.450 aldiz heldu zaio aldarria.
Egun Twitter zazpi hizkuntzatan dago erabilgai: ingelesez, gazteleraz, korearrez, japonieraz, alemanez, frantsesez eta italieraz. Hurrenak errusiera, indonesiera, turkiera eta katalana izango direla jakinarazi berri dute; azkena, Albert Cuesta kataluniarrak hasitako kanpainari esker. Nazioarteko zerbitzu arrakastatsua beren hizkuntzan horren azkar jartzea garaipen handia izan da kataluniarrentzat. Urtebetean 3.500 atxikimendu lortu dituzte kausa honen alde. Teknologia berrietan presentzia bermatzeari garrantzi handia ematen diete kataluniarrek, eta euren lorpenik handiena .cat domeinuaren lorpena izan da. Bide horren jarraipena da azken hau.
Kanpainaren bultzatzaileek kataluniarrek egindako berbera abiatu dute eta kopuru berera heltzea jarri dute helburu. Euskal Herriko mugetatik harago ezagunak diren erabiltzaile euskaldunen babesa izan du kanpainak hasieratik, eta adibidez, Xabi Alonso, Patxi Lopez edo Fermin Muguruzak kanpainaren berri eman dute hainbat hizkuntzatan. Nabarmentzekoa da, Real Madrileko futbolari tolosarra 360.000 pertsona baino gehiagok jarraitzen dutela, gainontzeko euskaldun guztiak batera kontatuta baino milaka batzuk gehiago.
Euskara hizkuntza modernoa dela erakutsi dugu jadanik. Google, Wordpress, Windows, Firefox eta Facebook euskaraz ditugu, beste askoren artean. Twitterren sartzea garaipena litzateke guretzat ere.
2006. urtean sortu zen Twitter, eta Facebookekin batera, sare sozialen sinboloa da. Oraindik ere. Facebook nagusi den arren, Twitter pixkana indartzen joan da. Egun, Wikipediaren arabera, 190 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan eta egunean 65 milioi mezu bidaltzen dira zerbitzu hau erabiliz.
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua".
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]
2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.
1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.
Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida horrekin batera, animalien garunen egiturari eta gaitasun kognitiboei buruz... [+]