Emozioen hizkuntza

Hala esan omen zaio musikari, berriki jakin izan dudanez. Zinez definizio ederra, eta zuzena. Izan ere, hainbatetan hitzek baino askoz ere hobeki islatzen eta jasotzen du musika pasarte jakin batek gure baitako emozio zehatz bat, dela euforia, dela tristura, dela amorrua...
Maiz gertatu baitzait niri behintzat, oilo pikorra eragiten didan kanta bat edo kanta baten zati bat entzun, eta sentitzea horixe bera dela hitzez adierazi nahi baina adierazi ezin nuena. Doinu horrek esan nahi duena ulertzen eta sentitzen dudala, alegia, eta emozio hori inori azaldu beharko banio akaso hitzez saiatu beharrean musika hori erabiliko nukeela.


Eta musika emozioen hizkuntza dela onartuz gero, ez da jauzi handiegia egin behar beste ondorio bat ateratzeko, euskalgintzaren gure mundu txiki honetara ekartzeko. Honatx: gure diskurtsoari, gure komunikazioari, akaso, musika pixka bat ongi etorriko litzaioke.
Baita hitzez hitzeko zentzuan ere, agian; hau da, gure askotariko komunikazio ekintzetan ohiko moduan musika-doinuak erantsiz.
Baina batez ere beste zentzu batean: gure esanei musikaltasuna erantsiz. Ez hainbeste ideiei eta edukiei dagokionez, baina hitzak hautatzen ditugunean, eta hitz-kateak sortzen eta lotzen ditugunean, hizkera musikalagoa, “kitzikagarriagoa” bila genezake. Ederraren bilatze hutsagatik? Ez, noski. Emozioak pizteko helburuarekin. Egia baldin bada emozioek hainbesteko eragina dutela gure eguneroko erabakietan, baita hizkuntzazko erabakietan ere, aldaba hori ere jotzen saiatu beharko dugu, besteak beste, eta hitzen musikaltasunak berak duen magia eta indarra baliatu.


Ideiei eta edukiei deus ere kendu gabe, jakina, deus esaten ez duten hitz ederrek nekez eragin baitezakete funtsa eta iraupena izanen duen emoziorik.


Komunikazioa eta diskurtsoa ez dira izerdirik egin gabe gure helburu eta egiteko guztiak eskura jarriko dizkiguten formula magikoak, baina lagungarri eta are ezinbesteko izanen zaizkigu ziurrenik. Bada, eraginkorragoa izanen da nolabaiteko musika izanen duen diskurtsoa –ez beti eta nahitaez belarriak goxatzekoa–, diskurtso lehor eta zozoa baino.


Azkenak
Anne-Marie Lagarde. Matriarkatuaz (eta biziaz)
"Zukak puruki ezabatzen du sexu identitatea eta, hikak, aldiz, eraikitzen"

Matriarkatuaz doktore tesia egina da Anne-Marie Lagarde eta, gurean, gaiari buruzko espezialista egina da. Batean prima, bestean kadet, gure herrietako matriarkatua zertan zen deskribatu eta interpretatu digu, munduan diren formula matriarkalen berri emanez, eta bere historia... [+]


Animalien askapena akademiatik aztertzen

Ertz askotatik landu dute antiespezismoa Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan; hala nola literatura, intersekzionalitatea, komunikabideak, zinema eta historia ikertu dituzte. Estibaliz Ania Valle Ruiz de Garibay eta Surama Lázaro Terol ikerlariek literaturari... [+]


Australiako aborigenen buztingintza

Australiako ipar ekialdean dagoen Jiigurru uhartean duela 2.000-3.000 urteko zeramika zatiak aurkitu dituzte James Cook unibertsitateko eta Australiako Ikerketa Kontseiluko kideek. Australian orain arte aurkitutako zeramika arrastorik zaharrenak dira. Arrastoen azterketa... [+]


Erroldan zentsuratuak

Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.

Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]


Eguneraketa berriak daude