Ardiz jantzitako otsoen festan otsoz jantzitako ardi bakarra izan da ezker abertzalea. Demokraziaren larrua zeramatenek ezin zuten onartu haien dantza zinikoan demokrazian benetan sinesten zuen gonbidatua: otso gaiztoa omen zenaren atzaparren azpian ardi inozentea egon baita beti, sineslea. Sinesle demokratikoa. Demokrazia sakontzearen bidetik arazo guztiak konpon daitezkeela uste duen ameslari zintzoa. Urte luzeetan, ziurrenik oso eroso ez zuen otso-mozorroa jantzita, haginkadak eman ditu han eta hemen, konturatu arte erasotakoen artilezko larruaren azpian, bera baino piztia askoz ere indartsuagoak zeudela ezkutatuta eta, aieneen artean, irribarrea zutela agin zorrotzetan itsatsita. Alde bietan pairatzen ari zen sufrimenduaren kontura.
Metafora hau euskal politikak azken urteotan bizi izan duen garabidearen erakuslea izan daiteke. Dena den, Legeztatzea –halabeharrez otso larrua kentzea dakarrena–, ez da ezker abertzaleak duen kinka estrategikorik larriena. Orain etorriko da –Sortu markarekin–, ala hurrengoan, beste batekin. Urrats horren baldintza teknikoak beteta dauden arren, PP eta PSOEren arteko kontsentsuak, hots, sistemaren komenigarritasun politikoak aginduko du unea. Eta, manifak manifa, ez dirudi ezker abertzalek eskaera horretan jarriko duenik zeharkatu ezinezko marra gorria. Izan ere, kontu askoz ere sakonagoak daude jokoan datozen hilabete eta urteetan. Batzuetan arbuiagarria beti miresgarria, mende erdiko ibilbide historiko latzaren amaiera ezin da hauteskunde zehatz batzuen menpe jarri. Oso garrantzitsuak izanda ere.
Borroka armatua uzteak, hamar urte luze behar izan ditu jomugara iristeko: Lehenik, EAJri saldu nahi izan zitzaion, gero PSEri eta, azkenean, arerioak prezio egokian inoiz ez duela erosiko konturatu orduko, musu truk eman dizkio ETAk ezker abertzaleari arma biltegiaren giltzak. Azken urrats hau kudeatzeko erabili den inteligentzia politikoa, ausardia eta, Alex Maskeyek esan bezala, barne indarra, ez dira nolanahikoak izan. Gerrak gal daitezke, baina gerra guztiak galduta ere, irauten asmatzea da kontua. Eredu antropologiko gisa “galtzaile iraunkorrarena” izango litzateke euskal identitatearen osaketa historikoaren emaitza. hauxe da, hain zuzen ere, ezker abertzaleari etorkizunean zabaltzen zaion aupada: izaera galdu gabe, irautea. Horretarako, bi muturren artean burutu beharko du bere jarduera politikoa:
-Ardi larrua jantzita, alderdikoia izaten ikasi, otso maltzurren artean maltzurrena, egiturazko krisian dauden beste alderdi politikoen dantzan murgilduta, sozialdemokrazia europarraren ildo antzuak ekiditen trebatu, edota,
-Ardi faltsuen artean ardi zinezko bakarra izaten jarraitu, otso mozorrorik gabe eta ardiek duten indarra profitatuz: taldea. Botere eta identitate jardueren bitartez (ar)talde sendoak osatzea baita, politikaren krisi globalari aurre eginez herri abertzaleak bere gara(i)pena burutzeko izan dezakeen modua.
Horregatik legeztatzea ez da amore ematea, ez da jauzi arriskutsua, ardien benetako indarra askatzeko behar zen biluztea baino ez da, hauteskundeetara zuzenean aurkeztu ahal izatea, izanda ere, ez da hain erabakitzailea.
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]
Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.