Zer transferentzia egin da EAEra enplegu politikan?

  • Aurtengo urtarrilaren lehenetik aurrera, Espainiako Gobernuak, EAJrekin burututako negoziaketei esker, enplegu politika aktiboak EAEra eskualdatu ditu. Aldaketa honek polemika eragin du, Gernikako Estatutuan jasota dagoen eta duela 25 urte onartu zenetik gauzatu ez den transferentzia honek Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarra hausten duen ala ez.

INEMeko bulegoak Lanbideren esku geratu dira transferentziaren ondorioz
INEMeko bulegoak Lanbideren esku geratu dira transferentziaren ondoriozArgazki Press/ Juan Carlos Ruiz
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2011. urtean sartzeaz bat, Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutuan jasotako enplegu politika aktiboak Euskal Autonomia Erkidegora lekualdatu ditu. Beste dozenaka transferentzia batzuk bezalaxe, hau ere Gernikako Estatutuak jaso eta onartu arren, orain arte Madrilek ez du gauzatu eta, hala, bere lege eta arauak urratu ditu. Estatutu hura duela 25 urte baino gehiago onartu zen. Eta, orain lekualdatu den eskumen honez gain, beste asko daude oraindik transferitzeke.


Enplegu politikak EAEra lekualdatzea ez da besterik gabe “ahaztuta” zeudelako egin; izan ere, Gernikako Estatutuaren arabera, duela 25 urte baino gehiago transferituta beharko bailukete. Rodríguez Zapateroren Gobernuak 2011ko aurrekontuak EAJrekin hitzartu behar izan dituelako gertatu da, bestela ganberak deuseztatu eta hauteskundeak deitu beharko baitzituzten. Ondorioz, EAJ paparra harrotuta dabil eta Lopez lehendakaria jarrera txarrean uzten duen garaipena beregain hartzen du. Orain, transferentzia Lopezek kudeatu beharko du.
Espainiako Gobernuak transferentzia hau burutzea erabaki izanak eztabaida luzea eragin du: Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarra hausten du ala ez? PP eta haren ingurumari mediatikoa transferentziaren aurkakoak dira eta urrats horren bidez Kutxa Bakarra hausten dela adierazi dute behin eta berriro. Beste talde batzuek zalantzan jarri dute hori eta hainbat eragile politiko, ekonomiko, sozial eta akademikok Kutxa hausten ez duela ondorioztatu dute.

Zer dira enplegu politika aktiboak?


Enplegu politika batzuk “aktiboak” dira eta beste batzuk “pasiboak”. Politika aktiboak enplegua sortzea eta bilatzea sustatu eta eragiten dutenak dira. Politika pasiboek aldiz langabetuei diruz laguntzen diete.


Enplegu politika aktiboak, funtsean, diru laguntzez, kontratu jakinengatik Gizarte Segurantzaren sarien beherapenez eta lanbide heziketarako diru laguntzen kudeaketaz arduratzen dira. Politika pasiboak, aldiz, langabezia sariak kudeatzeaz arduratzen direnak dira.
Ibarretxeren Gobernuak enplegu politika aktibo eta pasiboen transferentzia nahi zuen. Eta Espainiako Gobernuak politika aktiboak lekualdatzeko borondate horri eutsi zion (EAEra eta Ceuta eta Melillara ezik, beste erkidego guztietara ordurako lekualdatuta baitzeuden), baina politika pasiboak lekualdatzeari ezezkoa esan zion Gizarte Segurantzaren kudeaketak ordura arte bezala soilik Estatuaren esku egoteari utziko balioke. Hala ere, ez luke Kutxa Bakarraren printzipioa urratuko, sariak biltzeari soilik eragiten diolako, eta ez sariak ordaintzeari.


Ez da ahaztu behar dagoeneko Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta zenbait udalek enplegu politika aktiboak kudeatzen dituztela, Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetan gertatzen den moduan. Baina orain Estatuak enplegu politika aktiboen zati bat kudeatzeari utziko dio eta kudeaketa EAEren eskutan utziko du, gainerako autonomia erkidegoetan egin bezala.


Enpresa berrientzako hobariak


Enplegua Sustatzeko Planaren arabera, enpresentzako hobariek enplegua haztea dute helburu eta, horretarako, enpresarioek eragingarri berriak jasoko lituzkete kontratazioak sustatzeko. Hobarien be­rrikuntzetako bat familia eran­tzukizunak –seme-alaba bat edo gehiago– dituzten langabetuak mugagabe birkontratatzea saritzea da. Kasu horretan, urteko 1.500 euroko hobaria jasoko du. Eragingarri hori ez du dirutan jasoko, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko sariak murriztuta baizik. Hobari horiek iraunkorrak dira eta enpresarioak beti izango ditu eskura.


Indarrean dagoen legeriaren arabera, hobariek langabetu gazteak, 45 urtez gorakoak nahiz ahalmen urrikoak kontratatzen dituzten enpresak sarituko dituzte, Espainiako Estatuko gainerako erkidegoetan bezala. Adibidez, enpresek gizarte sarietan %50eko hobaria ezartzeko eskubidea dute ahalmen urriko langileei dagokienez eta, hilero, kotizazio dokumentuak aurkezten dituenean, langileak ordaindu behar dituen kontingentzia komunetan %50eko beherapena dauka. Hau da, gizarte sari gisa soldata gordinaren %24 ordaindu beharrean, %12 besterik ez du ordaintzen.

Kutxa bakarra ez da hautsiko


Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarra Gizarte Segurantzaren sistemaren errejimen ekonomiko finantzarioaren batasuna da. Nagusiki Estatuak gizarte sariak modu bateratuan eta esklusiboki biltzea eragiten du eta, adituen arabera, Espainiako Konstituzioaren ondorio zuzena da. Beraz, funtsean, Kutxa Bakarra Gizarte Segurantzaren ondasunen batasun hautsiezina da eta bere kudeaketa soilik Estatuari dagokio.


Adituek diotenez, hobariak Gizarte Segurantzaren ondasunen kontura finantzatuko balira, eskumen hori lekualdatzeak Kutxa Bakarra hautsiko luke eta, beraz, transferentzia Konstituzioaren aurkakoa izan liteke. Baina enpresentzako hobariak ez dira Gizarte Segurantzaren aurrekontuaren kontura finantzatzen, Estatuaren aurrekontuen kontura baizik. Izan ere, EAJrekin burututako negoziaketetan adostu bezala, Espainiako Gobernuak aurrekontu horietan 500 milioi euro inguruko saila transferentzia horretarako erabiliko du. Ondorioz, beti ere adituen esanetan, Estatuak autonomia erkidegoetara transferentziak egin ditzake Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarraren edo ondasun bateratuen printzipioa urratu gabe.

Uko egite politiko larria

Hainbat sektorek Espainiako Gobernuaren eta EAJren arteko akordio hori kritikatu dute. “Uko egite politiko larria” dela esanez, “enplegu politika propioak galarazten” baititu. Kritika horren eredu gisa, ELAren jarreraren laburpena jaso dugu. Sindikatu abertzaleak enplegu politika gaietan erabakitzeko ahalmena euskal erakundeen esku dagoela aldarrikatzen du. ELAren ustez, Lan Harremanetarako eta Gizarte Babeserako Euskal Esparruaren barruan dago. Sindikatuaren arabera, akordioak ezarri behar diren enplegu politikei buruz erabakitzeko ahalmena ukatzen dio EAEri. Eusko Jaurlaritza Espainiako Estatuan erabakitako politiken kudeatzaile eta laguntzaile hutsa izatera mugatzen du. Horrez gain, akordioak Kontzertu Ekonomikoaren irizpideekin bat letorkeen finantzazioari uko egiten dio eta horrek galera ekonomiko handia dakar. Politika aktiboen eta politika pasiboen kudeaketa bereizten du.


Azkenak
‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


2025-07-17 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Israelek Damasko bonbardatu du, eta Siriako armada su-eten akordio batera heldu da milizia drusoekin

Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]


Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


Eguneraketa berriak daude