España cañi

Topatu zuena Gaztelako Getafen Realak. Paraje horietan euskal taldeak piper-potoz errezibitzen dituzte. Ohikoa dute, ez da probokazioa indar erakustea baino. Berdez jantzirik zeuden gureak, elastikoaren ezker besartean ikurrina zeramaten. Selekzioa zirudien. Antoinek (gure lagun salamankar batek Antxonito esaten dio) bigarren gola egin zuen eta elurrik eta kotxerik ez zegoenez, ikurrina musukatuz ospatu zuen bere jokaldia. Probokazioa. Horrela hartu zuen bertako zalegoak eta inork entzun nahi izaten ez dituenak orroka jaurti zizkioten.

Taldekide batek baino gehiagok aurpegiratu zion momentuan, Lasarteren keinuek ere, Antoinen ospakizunak deserosotu egin zituela adierazten zuten. Partiduaren ondoren, publikoki damutu zen jokalari frantsesa. Nago, palkutik etorri zitzaiola gomendioa golen ospakizunak inprobisatzen ez duenari. Aldagelako zenbaiti esker oneko mezua igorri nahi ziela iruditzen zait, bikain tratatu dienei seguru aski. Ez zen tronpatu, hori nahi zuen egin. Antoinek ikasi du beste lezio bat oraingoan: gorrotatzen gaituzte Espainian, mendeko nahi gaituzte, bestelakotuak. Eta inguruan, ikurrina bai baina babesle profesionaltzat, peajetzat nahi dute alegia. Espainolak ditugu.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude