Munduaren muturra mutur aurrean berriz ere

el conquistador del fin del mundo
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
El conquistador del fin del mundo. ETB2.
Igandeetan, 22:00etan. 125 minutu.


Itzuli da gure pantailetara, ez naiz gogoratzen zenbatgarrenez, El conquistador del fin del mundo lehiaketa-realitya, eta hedabideek nabarmendu egin dituzte lehenbiziko emanaldian lortutako ikusle kopuru onak. Zuzendaritza aldatu zuenez geroztik hizpide ditugu ETBren audientzia-datuak, besteak beste etengabeko maldan behera doazela gogorazten digutelako, aukera dutenero, Lakuako lehengo maizterren bozeramailetza duten medio pribatuek. Ekuazio erraza darabilte: audientzia gutxiago=PSE oso gaizki ari da. Patagoniako haize freskoa k mesede egingo dio Suriori.

Baina telebista-kate bat, batez ere publikoa bada, audientzia-datu hutsetan oinarrituta baloratzea arriskutsua da, jende askok ikusten dituen saioek ez dute berez telebista hobe bihurtzen. El conquistador horren adibide bikaina da nire ustez. Senideak, lagunak, fruta erosten diodan saltzailea... nire inguruan ia denak pozarren daude Iantzi, Oiartzabal, Korta eta abarren abenturak ikusgai dauzkatelako ostera ere. Niri, berriz, amorrua ematen dit diru publikoarekin halako saio bat ordaintzeak.

Lehiaketa da, ados; eta lehiaketek tradizioa dute telebista publikoan, dena ez baita eztabaida, politika eta dokumental. Baina El conquistador del fin del mundo, batez ere, reality showa da. Alegia, aitzakia baten inguruan, kasu honetan ustezko biziraupen-erronka, parte hartzaileen arteko liskarrak sortu eta liskar horiek kameraren bitartez etxeratzen dizkigun saioa. Haserreak artifizialki nola sortzen diren ondo ezaguna da, besteak beste mota horretako saioen arduradunek eurek azaldu izan digutelako. “Normalean, jende berezia aukeratzen da casting-etan, eta berezien artean arruntago diren bi edo hiru jartzen dira, kaleko ikusle xehearen ikuspuntua lehiaketa barrutik eman dezaten”. Hala esan zigun behin Txema Montoyak, El conquistador-eko zuzendariak. 

Auzo bakoitzeko “berexiena” jarri Patagoniako puntan, jateko gutxi eman, sortu nahi eta nahi ez bata bestearekin haserretzea eragingo duten egoerak, eta hortxe duzu ikusle kopuru itzela zure saioari begira. Esan dut dagoeneko: kate publikoek entretenimendua ere eman behar dute, eta El conquistador del fin del mundo-k, agidanez, asko entretenitzen du, baina horiek dira kate publiko batek zabaldu behar dituen baloreak?

ETBko garai bateko Entretenigarri eta Gazte Saioen buruak modu sinple honetan justifikatu zuen ETBk realityak ematea, hau idazten duenaren galderei erantzunez: “Jendeak oso gustura ikusten ditu era honetako saioak, beraz, zergatik ez ditugu geuk egingo?”. Eta zergatik ez prime time-an emango? Eta zergatik ez saioari buruzko “eztabaida” eman lehiaketaren biharamunean, ETAren azken agiriaz hitz egingo den mahai-ingurua, esaterako, gauerdira zokoratuta? Uste dut ez dudala ondo ulertu zerbitzu publikoarena. Baina are gutxiago ulertzen dut zerk huts egiten duen nire buruan, Juanito Oiartzabalek norbait popatik hartzera bidaltzen duela ikusteaz ezin gozatzeko, jende normalak bezala.

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria izan dadila”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Eguneraketa berriak daude