Tribuak galbidean

  • Harrotasuna, duintasuna, dotoretasuna… Urrin hori dario etiopiar herriari edo, hobe esanda, etiopiar herriei, Etiopiako etnien, kulturen, ohituren eta hizkuntzen aniztasuna dela eta, ezin baitugu herri bakarraz hitz egin. Mursi, karo, hamer, konso, arbore, amara, tigre… dira Afrikako adarraren bihotzeko lur eremu zabal honetan bizi diren tribuetako batzuk.
etiopia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Lur orotako ibilgailua Addis Abebako nazioarteko aireportuan zain geneukan, ur, gasolina eta jaki bidoiez kargatuta, eta hegazkina lurreratu eta minutu gutxira hegoalderantz abiatu ginen, Sudaneko hegoaldetik hasi eta Mozanbikeraino Afrika osoa zeharkatzen duen mendilerrorantz.

Herrialde afrikar gehienetan gertatzen den legez, hiriburutik irteteko lehen kilometroak kaotikoak izan ziren. Errepidearen alde banatan denda kalamastrak, itxuraz noraezean zebiltzan milaka pertsona, zirkulazioa moteltzen zuten kamioi ketsuak, turuta hotsak ezker-eskuin eta, azak ontzeko, erritmo anarkikoa asfaltoa behin eta berriro zeharkatzen zuten ahuntz eta behi taldeek eteten zuten, motordun mehatxuaz ohartu gabe. Dena den, zenbait aurreratze eta balaztada eta gero, gidoiari jarraiki, hori guztia desagertu egin zen, eta kontinentearen berezko lasaitasuna nagusitu zen.

Berehala lehen geldialdia egin genuen hurrengo egunetan lagun izan genituen aintzira anitzetako batean; aintzira handiak, ertainak eta txikiak; aintzira urdinak, berdeak eta gorriak, lurraren osagaien arabera; aintzira garbiak eta bilharzia eta malaria kutsatu ahal dizutenak; hegazti koloreaniztunen alaitasuna eta lasaitasuna duten aintzirak eta hipopotamoen nahiz krokodiloen arriskua dutenak; guztiak, azken batean, aintzira afrikarrak.

Bide latzak

Bi egun behar izan genituen hegoaldeko lurraldeetara, Etiopiaren, Kenyaren eta Sudanen arteko muga inguruetara iristeko. Bideak, mendikoak batzuk, sabana zeharkatzen dutenak besteak, nekezak eta akigarriak dira, eta goi mailako 4x4 ibilgailuak behar dira horiek ibiltzeko. Beharbada horri esker, lurralde hauetan bizi diren tribuek beren identitateari, ohiturei, kulturei, jantziei edo jantzirik ezari, eta gorputz osoan izan ohi dituzten apaingarri eta osagarri erakargarriei eusten diete.

Arbore herriaren azokan

Bidean zenbait herrixkatan gelditu ginen, gehienak nekazari eta abeltzain guneak. Egurrez, adobez eta lastoz egindako etxeak, fatxada zilindriko eta teilatu konikodunak, familia bereko kideek animaliekin partekatzen zituzten batzuetan. Hala ere, Kenyako mugatik hurbil, arboreen herrixkara iritsi ginenean egin genuen topo benetako lehen tribu “basati”-arekin. Gizonezkoak nahiz emakumezkoak erdi biluzik zebiltzan, soinean larru zati txiki batzuk besterik ez eta askotariko lepoko, eskumuturreko, besoko, belarritako eta luma ugari zituztela. Helduek begirada zorrotza zuten, ez, ordea, oldarkorra, eta haurren irribarrea opari ederra izan zen bidaia gogorra eta gero.

Iritsi ginenean asteroko azoka betean zeuden eta beste herrixketako dozenaka arbore hurbildu ziren garia, larruak, apaingarriak eta ganadu aleren bat trukatzera. Bertakoek, bereziki emakumeek eta haurrek, berehala inguratu gintuzten, guri begira, gu ukitzen, eta gure belarrientzat oso arrotza zen hizkuntzan hitz egiten. Bero handia egiten zuen, tropikala, eta eguzkiak gogor jotzen zuen. Gainera, gure usaimen europarrarentzat ezohikoak ziren askotariko usain biziek are gehiago horditu eta mundu are zoragarriagoetara eraman gintuzten. Tratu saioa bizia izan zen eta, leher eginda, berriro ibilgailua hartu eta handik bi ordura zegoen hamerren herrixkara abiatu ginen, han ere asteroko azoka egiten ari baitziren.

Hamerrak, herri lasai koloretsua

Hamerren jantziak arboreenen antzekoak dira, baina sofistikatuagoak, batez ere emakumeek daramatzaten koloretako gerrikoak eta lepokoak. Lepoko horiek, formaren arabera, emakumeak lehen ala bigarren mailakoak diren adierazten dute. Gizonezkoak nahiz emakumeak gerritik gora biluzik ibili ohi dira eta lur gorriz tindatzen dituzten orrazkera bitxiak daramatzate.

Hamerrak herri lasaia dira. Jakina, gu herrixkara iritsi izanak jakin-mina piztu zien eta ehunka begi adi genituen. Baina horrek ez gintuen gogaitu, alderantziz. Haurrek agurtu egiten gintuzten, helduek irribarre egiten ziguten eta, pixkanaka, zenbait taldetara hurbildu ginen oinarrizko komunikazio keinuak trukatzeko asmoz.

Amatatuz doazen nortasunak

Biharamunean karoen lurraldera joan ginen, Afrikako adarrean galzorian dagoen tribuetako baten lurraldera. Herri honetako 1.500 kideak beren identitateari eusteko borrokan ari dira, baina, gainerako tribuenaren antzera, beren izaera ere pixkanaka itzaltzen ari da.

Karoen herrixka Omo ibai emaritsuaren labar dotore baten gainean dago, Etiopiaren, Kenyaren eta Sudanen arteko mugatik oso gertu. Karoak maisuak dira beren gorputzak apaintzen; goitik behera margotzen dituzte eta, biluzik bizi direnez, apaindurak egunero erakusten dituzte. Osagarriak egiten ere trebeak dira eta apaingarriak metalez, harriz, hostoz, adarrez, frutez nahiz naturak eskaintzen dien beste edozein materialez egiten dituzte.

Mursi borrokazaleak

Mursien eskualdera iristeko bidea bidaiako gogorrena izan zen. Gauean kanpadenda inguratzen zuten dozenaka babuinoren zalaparta jasan eta gero, tribu borrokazalea bizi den mendietara igotzen hasi ginen. Gau osoan euria egin zuen eta ibilgailua, erabat lokaztutako bideetan gora, batera eta bestera astintzen zen. Zenbait ibai goratuta jaisten ziren eta horiek zeharkatzea ez zen batere erraza izan. Baina hainbat ordu ahaleginean eman eta gero, mursien herrixka nagusira heldu ginen.

Mursien tribua 7.000 pertsona inguruk osatzen dute, eta adinaren arabera banatutako taldeetan antolatuta daude. Zaharrenek hartzen dituzte erabaki garrantzitsuenak, hala nola herrixka lurraldez aldatzea edo inguruko triburen bati gerra deklaratzea. Nekazaritzari eta abeltzaintzari esker bizirauten dute, baina azken urteetan ganadu asko hiltzen ari zaie tse-tse euliaren ziztadak jota eta horrek egoera are gogorragoa izatea dakar. Beren ohituren artean nabarmenenak ezpainetako platerak eta eskarifikatzeak dira. Emakumezkoek beheko ezpainean ebakia egiten dute, ezpaina zintzilik geratzen zaie eta erdiko bi hortzak erauzten dizkiete. Ondoren, ebakian platera sartzen dute eta ezpainak, pixkanaka, eman egiten du. Urteen poderioz, ezpaineko platerak hamabost zentimetroko diametroa izatera ere irits daitezke. Bestalde, gizonek zein emakumeek azalean ebakiak egiten dituzte, hainbat forma marraztuz. Ondoren, zaurian errautsa botatzen dute eta, hala, orbaina are ikusgarriago bihurtzen duen infekzioa eragiten dute. Orbaina zenbat eta handiagoa izan, orduan eta erakargarriagoa izango da hura daukan pertsona. Mursietako askok orbainez osatutako benetako marrazkiak dituzte soinean.

Herri honen beste ezaugarrietako bat makil borrokak dira, zauritu asko ez ezik, hildakoren bat ere eragiten duten dozenaka gerlariren arteko borrokaldi latzak.

Mursien herrixkan eragin genuen tentsioa agerikoa zen; han eman genituen orduetan erne egoteari ez genion utzi. Beharbada haien itxura oldarkorragatik, edo beharbada gure irudipena besterik ez zen izan... Ziurrenik ez dugu sekula jakingo.

Hego eta ipar, bi Etiopia

Addis Abebara itzultzeko bidean, hainbat eguneko bidaia nekagarria eta gero, Key Afarreko azokan gelditu ginen. Bertan, inguruko tribuen nahasketa bitxia egon arren, bannak dira nagusi.

Hasieran, gainerako herrixketan bezala, haien arreta erakarri genuen, baina berehala gutaz ahaztu ziren eta, eroso, tribuen arteko harremanei eta negoziazioei erreparatu ahal izan genien, baita bakoitzaren estatusa adierazten zuten jantziei eta osagarriei ere.
Etiopia iparraldera bidean, Addis Abebatik igaro ginen ezinbestean. Herrialdearen iparraldea hegoaldearen guztiz kontrakoa da. Zenbait hiritan, hala nola Bahir Dar, Gonder edo Lalibelan, ondo iraun duten tenplu eta gaztelu ikusgarriak daude, batzuk XII. mendea baino lehen eraikiak. Baina hori, beste Etiopia bat da.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude