Adierazpenak


2010ko abenduaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sokaide taldeko kideak elkarrizketatu ditu Entzun aldizkariak: "Folka Euskal Herrian, alaia izatetik serioa izatera pasa da. Ostiral edo larunbat gauez kalean emandako zuzeneko arrakastatsuetatik, igande arratseko aulkidun zuzenekoetara, zein antzoki hotz eta serioetara pasa delakoan gaude. Adibidez, asteburu honetan Bartzelonan egon gara eta harrigarria izan da bertako publikoak egindako harrera. Areto guztia saltoka, jendea dantzan eta oihuka, izugarria izan da! Pena da Euskal Herriko zenbait tokitan hauxe bera lortzea horren zaila izatea. Gure helburuetako bat hori lortzea da eta badirudi, azkenaldian joera aldatzen ari dela".

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.