Errotiko zalantzak

Roots
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Roots. Alex Haley. Doubleday (1976).

Alex Haley-ren izenaz ez zarete, beharbada, zuetako asko akordatuko, baina Kunta Kinterenaz ia denok, seguru. Orain 34 urte argitaratu zen Roots (Erroak), literaturaren historiako nobelarik arrakastatsuenetako bat salmenten ikuspuntutik. Bertan, Alex Haleyk (1921-1992) XVIII. mendean atzemandako afrikar baten berri ematen du: Kunta Kinte. Kinte AEBetara eraman zuten esklabo, han alaba eduki zuen, alaba hark semea, seme hark... Zazpigarren belaunaldian, eleberriaren egilea bera jaio zen.

Kintek beti aldarrikatu zuen bere jatorri afrikarra, eta errefusatu zuen estatubatuarrek emandako izena, Toby. Sorterriko kontuak kontatu zizkion alabari, alaba hark semeari, seme hark... arbaso afrikarraren istorioa Alex Haleyrengana iritsi arte. Azken orrialdeetan, Haleyk esplikatzen du nola ondu zuen eleberria, lehenengo senide zaharrenei galdetuz, gero Afrikara joanez, Kinteren jaioterria aurkituz, hango griot –herriaren memoria gordetzen duen gizon– baten ahotik bere bir-bir-bir-birraititea izan zenaren berri jasoz...

Liburua boom handia izan zen. Baina luze gabe, Harold Courlander idazleak plagioagatik salatu zuen Haley; zioenez, Roots-en 81 pasarte The african nobelatik kopiatuak ziren. Epaitegiak arrazoi eman zion salatzaileari, eta Haleyk liburuari esker irabazitako dolarren zatitxo bat, 650.000 hain justu, Courlanderren patrikara joan zen.

Kunta Kintek baino askoz sona gutxiago dauka, bestalde, Elizabeth Shown genealogistak Roots-i egindako kritikak: hamaika ikerketa egin eta gero adierazi zuenez, ezinezkoa da Toby izeneko esklabo hura Ha­leyren arbasoa izatea; datak ez datoz bat. Are, susmoa dago Haleyri Kunta Kinteren istorioa kontatu zion griot afrikarrak ez ote zuen jaso horixe bera esateko “presioren” bat. Fikziozkoak dira Haleyren erroak?

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude