Izenak

Joan Mari Torrealdaik (Forua, Bizkaia, 1942) jasoko du Lauaxeta Saria, euskal hizkuntza eta kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko egindako lanagatik. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak emango dio saria, datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan.

 

Ramon Agirre eta Inazio Tolosa munduari biraka ibili dira hogei urtez. Herriminak bultzatuta Euskal Herrira itzuli dira Xentimorik gabe obra besapean dutela. Donostiako Igeldo eta Loiola auzoetan estreinatu zuten pasa den astean, eta Asier Sotaren zuzendaritzapean, Euskal Herri osoan emateko asmoz dira orain.

 
 

Georges Rouault pintore faubista eta espresionistaren (Paris, 1871-1958) 156 obra daude ikusgai Bilboko Arte Eder museoan. Angela Lamp erakusketako komisarioak azaldu duenez, artista frantziarra oso gogorra zen bere buruarekin eta ezin izaten zuen lan bat amaitutzat eman. Erlijio munduarekin lotura zuten obrak egin zituen gehienbat Rouaultek eta Miserere grabatu saila da erakusketaren oinarria. Parisko Pompidou zentrotik ekarri dituzte 156 margolanak. Georges Rouault: sakratua eta profanoa izeneko erakusketa 2011ko otsailaren 13a arte izango da zabalik.

 

ASTEKARIA
2010ko azaroaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude