Zergatik Nuremberg?

Nurembergen epaitutako ofizial alemaniarrak
www.ushmm.org
Nuremberg, 1945eko azaroaren 20a. Nazioarteko auzitegi batek 21 buruzagi alemaniarren aurkako prozesua abiatu zuen, naziek burututako gerra krimenak epaitzeko. Ia urtebetez luzatu ziren epaiketa horiek ondorio erabakigarriak izan zituzten nazioarteko komunitateak aurrerantzean estatu krimenetan izango zuen jarrera teorikoan (praktika beste kontu bat izan da). Baina akusatuak aulkian eseri baino lehen, aliatuek beren arteko hainbat desadostasun gainditu behar izan zituzten.

Churchill garbiketa azkarraren aldekoa zen: goi mailako ofizialak identifikatu eta gehienez sei orduko epean fusilatu. Hasieran Rooseveltek britainiarraren proposamena onartu zuen, baina AEBetako gobernuko gainerako kideek ezezkoa eman zioten. Sobietarrek Hirugarren Reicharen izaera kriminala agerian utziko zuen epaiketa nahi zuten eta 1945eko apirilean Roosevelten ondorengo Harry Truman ere horren alde lerratu zen. Azkenik, maiatzean, britainiarrek nazioarteko epaitegi militarra sortzea onartu zuten.

Auziaren arazo nagusietakoa nor epaitu eta zer kargu ezarri izan zen, epaiketak dudako oinarri legala baitzuen. Baina gerraren irabazleak beste eztabaida batean sartu ziren: non burutuko ziren epaiketak? Alemania hainbat okupazio eremutan banatuta zegoen orduan eta bakoitzak berera ekarri nahi zuen auzia. Britainiarrek eta estatubatuarrek Leipzigen, Munichen edo Luxenburgon egin nahi zuten, baina sobietarrek Berlin proposatu zuten “hiriburu faxista” zela argudiatuz; Berlin sobietarren eremuan zegoen, noski. Lucius Clay militar estatubatuarrak Nuremberg proposatu zuen orduan, huraxe izan baitzen ekitaldi faxista jendetsuen kokagunea. Gainera, ustekabean, justizia jauregia zutik zen oraindik hiri suntsituan eta atzean espetxea zeukan. Sobietarrek gogo txarrez onartu behar izan zuten kokapena. Eta, hala, Bigarren Mundu Gerrari kitoa eta Gerra Hotzari ongietorria eman zioten.

Azkenak
Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


2024-05-14 | Hala Bedi
Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.


Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


Eguneraketa berriak daude