Aizu! aldizkarian Zoe Bray antropologo eta margolariari egindako elkarrizketan esanak: "Galdera: Zure bizitzan euskarak ateak zabaldu al dizkizu? Erantzuna: Bai, anitz. Hasieran euskara niretzat ikasi nuen. Baina banekien euskara jakin ondotik ateak irekiko zitzaizkidala. Ni euskalduna naiz hizkuntzan mintzatzeko, hori inportantea da. Zure hizkuntzan hitz egiten badut, hurbilago sentitzen gara elkarrengandik. Nire lanarendako biziki garrantzitsua da, zeren antropologo baten asmoa, beste jendearen ikuspuntua ulertzea baita. Orduan, lan hori ongi egiteko beste pertsonaren hizkuntza ulertu behar duzu. Galdera: Koadro batean euskara margotu beharko bazenu, zer margotuko zenuke? Erantzuna: Anitz kolorerekin, zeren niretzat euskara bizirik dagoen hizkuntza da, biziki dinamikoa... moldatu egiten da, anitz gauza egin ahal duzu euskararekin. Beste hizkuntza batzuekin baino gehiago, beharbada. Uste dut euskara pintatzeko margoak abstraktua beharko lukeela izan".
Petra Elser itzultzaile eta euskara irakasleak Berrian esanak: "Euskaraz bizi den gehiengoa klase ertainekoa da, edo ekonomikoki segurtasunean bizi den langile klasea (...) Aldiz, segurtasun ekonomikorik gabeko klase baztertuetan, lanerako adina duten pertsonen artean, hizkuntza nagusia gaztelania da, edo, etorkinen eraginez, munduko beste hainbat hizkuntza. Baina paradoxa bat gertatzen da: euskaldunok bizi dugun segurtasun ekonomiko eta oparotasun honek, ez du, hizkuntza mailan, jarraitzeko moduko adibide bat sortzen. Bi arrazoirengatik: bat, gure hiztun komunitatean sortzen den nortasun-irudi publikoa biktimarena eta bigarren mailako herritarrena delako; eta bi, euskararekin diru-sarrera bat lortzeko oso maila baldintzatura iritsi behar delako".
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]
Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.