“Dirurik ez da prentsarentzat, bai komunikazio arduradunentzat”

  • Telefonoaren antza duela diote.
Nora AlberbideGaizka Iroz
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Papagai omen kazetaria, Nora.


Baina papagaia liluragarria izan daiteke. Edozein gisaz, deus ez dela asmatzen erraiten da, dena jadanik idatzia dela, dena jadanik pentsatua, ez?

Gogorra zara ofizioarekin.


Eta ofizioa oraindik gogorragoa enekin. 30 urte ditut, baina jadanik bizkarra hasia zait konkortzen izugarri, erdi itsu, kolesterola ez urrun. Bihotzeko bat laster baldin badut ez nintzateke harrituko.

Lasai, Sarkozyk salbatuko zaitu!


Erretreta erreformarekin uste dut lana 73 urteetara arte segitu beharko dudala, edo menturaz, 76etara arte. Kalkuluak ongi egin beharko ditut.


Kontent beharko zenuke, informazioaren gizartean bizi gara.


Ene ustez, komunikazioaren gizartean gara bizi. Dirurik ez da prentsarentzat, baina bai komunikazio arduradunentzat. Eta komunikazioa giltzapetua dagoen lekuan, informazioak oraindik zailagoa du lana.

Herritarrek merezi dituzten kazetariak dituztela, alegia.


Frantsesez erranen dizut: Parce que je le vaut bien... (Imajinatu Claudia Schiffer edo beste dena delako bat horren erraiten). Orain bai, liluragarriago, ezta?

Askoz ere. Baina ez dakit zein den irakaspena...


Liluraren munduak izugarriko erakargarritasun eta indarra duela.

Itxurak egitean dago gakoa, beraz!


Ez luke hala izan behar! Egunero horren kontra borrokatu behar da: pentsatzen hasi, hazka egin doi bat eta ohartzen zara dena ez doala ontsa. Horretarako denbora behar, haatik. Eta gutitan dugu.

Denbora sosa baita.


Eta sosa boterea eta boterea sosa eta sosa denbora eta denbora askatasuna... Boterea askatasuna ote? Ala askatasuna botere...

Nola ikusten dira gauza hauek Frantz, barka, Ipar Euskal Herritik?


Espainia iparraldeak gero eta eite handiagoa du Frantzia hegoaldearekin. Abilezia handiarekin ari dira Akitania Euskadiri lotzen, guztiek normaltasuna helburu.

Kontxo, sakon mintzatzen ere badaki kazetariak.


Eta bizkitartean, gu erdi horretan, erdi estralurtar. Hegoaldekoentzat frantses, iparraldekoentzat espainol.

Hau mundu arrano hau!


Pentsa! Berriki, Donibane Garaziko Turismo Bulegora deitu dut, euskaraz mintzatu naiz eta neskak espainolez erantzun dit.

Azkenak
Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


Eguneraketa berriak daude