Ezinezko paketeak

Marc Campá
Mundua kantari eta dantzariena izan beharko luke! (J. M. Coetzee) 

Inspirazioa lortu eta ttakunari jarraitzeko nire komeriak ikusita, atzerriratze txiki bat gaizki etorriko ez zitzaidala pentsatu nuen. Urri hasierako zubia aprobetxatu nuen nire adiskide Iker eta Maialenekin London aldera abiatzeko. “Nolatan?” bota zidan beste adiskide zorrotz batek: “Inperialismo, faxismo eta espainolismoaren jaietaz baliatzen?”. Erantzun nezakeen, oportunismoz, Trafalgargoa ospatzera nindoala benetan Londonera, baina kontraeraso txepela atera zitzaidan. “Eta hi? Zer? Zer egingo duk ba?”. Ordu laurdeneko erretolika jasan behar izan nuen, ez dakit nongo herri eskolen eta militantzia politikoaren beharraren inguruan. Arraioa, ez dago ezer okerragorik muturreko koherenteak baino. Tira, azkenean esplikatu nion ttakuna idaztera nindoala hara. Seguruenik ez zitzaion jai inperialista haren kontrako ekintza eraginkorrena iruditu, baina kolaborazionistatzat ez hartzeko lain izan zen behinik behin.

Ez nuen esku artean lan erraza gainera. Zorionez apur bat trufatzea bururatu baitzitzaidan aurreko ttakunean, gogoan hartu gabe euskaldun abertzale prestuak Euskal Herria Lau Haizeetarako DVDen bilduma egin, Karmele Jaio irakurri eta Ken Zazpi entzuten duela. Eta adin eta eskarmentu diferentziak gorabehera, Ur Apalategiren Azken fandangoa Buenos Airesen ipuineko Ander Galtzada bezala ikusten nuen nire burua. Ttakunaren ondorioz jipoituta, erridikulura eramana, knockoutaren puntuan, nondik jo ez nekiela.

Soho aldean genbiltzan Maialen, Iker eta hirurok pub bat jendez lepo eta festa giro ederrean ikusi genuenean. Kantari bat zuzenean ari zen eta bezeroak erotu beharrean koroak egiten pinta eskuan. Barrura egin genuen, halakoak egunero bizi ez daitezkeela pentsatuta. Ikerrek komunera jo zuen sartu eta berehala, eta taberna erdian geratu ginen Maialen eta biok. Ez zitzaigun ohartzen sobera kostatu pub hark gutxi zuela ikusteko Donostiako alde zaharreko taberna tradizionalekin. Han ez zegoen armairu; eta musika urrun zegoen Artze, Irigarai, Iriondo, Laboa, Lete eta enparauek behiala egindakoarekin. Kantari trabestiak gidatzen zuen saltsa eta asaldura zen nagusi; desmasia, olgeta. Lagun batek beti esaten duenarekin akordatu nintzen: “Gay-ak zeinen ondo moldatzen diren, horratik!”. Iker komunetik itzultzen ari zela kantariak “hey boy..!” bota zion eta keinu lizun antzeko bat egin. Ingurukoek ere batere disimulu gabe begiratzen zioten goitik behera guregana etortzen zen bitartean. Iristean erdi izututa kontatu zigun nola komuna libratuko esperoan zegoela gizon batek galtzak jaisteko keinua egin zion brometan. Orduan ohartu nintzen gizonkote bat ohikoa baino gehiago gerturatzen ari zitzaidala. Beste aldera begiratu eta beste bat ikusi nuen antzera. Ikerren eta neronen paketea edo poltsa (bai, poltsa; zehazki dixit) ari ziren begira lotsagabeki. Dudarik gabe, Maialen zen han hoberen pasatzen ari zena, barreari ezin eutsirik. Bitartean, jendeak I am what I am kantatzeari ekin zion arnas betez. Darko Kovacevic bere azkeneko urteetan baino jokoz kanporago genbiltzan Iker eta biok. Lokalean egiten bide zuen beroaren aitzakiaz lortu genuen Maialen konbentzitzea handik irteteko. Edo ihes egiteko, akaso. Benazko euskaldunen gisan, ukoan ondo zaildutakoak garela erakutsi genuen beste behin ere. I will survive kantaren lehenengo konpasak hasten zirela atera ginen pubetik, zorionak larderiatuta.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude