Musak

Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Buenos Airesen gertatu zen, festa batean. Emakume batek gizon bat liluratu zuen eta hura, pilotua izaki, honela zuzendu zitzaion: “Hegaldatu nirekin. Erakutsiko dizudan eguzki sartzea ezin izango duzu beste inon ikusi”. Emakumeak aurrena uko egin zion, baina gizonak eskuetatik heldu baitzion, eta xarmatu, akaberan onartu egin behar izan zuen proposamena. Hala bada, emakumea beldurrak hilik igo zen hegazkinera, bere bizia pilotuaren esku utzirik. Alabaina, zeruan gora egin zutelarik, gizonak esku horixe ezarri zuen emakumearen belaunetan, eta, masaila eskaintzearekin batera, esan zion: “Musu eman nahi al didazu?”. Emakumea desenkusaka hasi zitzaion: “Musu... maite denari baino ez zaio musu ematen, eta ongi ezagutu ostean betiere. Gainera, orain gutxi alargundu naiz”. Pilotuak, baina, etsi ez, eta ezpainak horzkatu zituen irribarrea atxikitzeko: “Musu ematen ez baldin badidazu, uretara goaz”, eta itsasora zuzendu zuen hegazkin muturra.

Buenos Aireseko zeruan gertatu zen, hegazkin batean. Pilotuak motorrak itzali zituen bidailagunaren musua lortzearren. Eta, emakumeak, izularriturik, ernegaturik, oihu lazgarri bat egin zuen. Río de la Plata aldera amiltzen ari zirela, gizonak adierazi zion ulertzen zuela musukatu nahi ez izatea, itsusia izaki, eta berriro ere lortu zuen emakumearen bihotza hunkitzea. “Neskatila bat zarelako eta beldur zarelako maite zaitut”, esan zion, eta horrekin batera emakumeak musu eman zion. “Hauek eskutxoak! Neskatila baten eskutxoak inondik ere! Emazkidazu betiko!”, hasi zitzaion atzera motorrak piztearekin batera. “Ez dut maingu izateko asmorik!”, erantzun zion emakumeak. “Zu bai graziosa! Nirekin ezkon zaitezela eskatzen ari natzaizu. Zure eskuak maite ditut. Niretzat bakarrik izatea nahi dut”, ausartu zitzaion gizona, eta emakumeak, lotsaz, aitzakiatu zion ordu gutxi batzuk baino ez zirela elkar ezagutzen zutela. “Ikusiko, ikusiko nola ezkontzen zaren nirekin”, amaitu zuen pilotuak, eta baita akaberan lortu ere.

Antoine de Saint-Exupéry eta Consuelo Uncinen arteko pasadizo benetako hau oroitarazi didate azken aldian kasualitatez ikusitako bi filmek, Jane Campion-en Bright star –gogoratu Pianoa filma– eta Michael Hoffmanen Azken geltokia lanek hain zuzen ere. Lehenengoak Leon Tolstoi idazlearen azken egunak jasotzen ditu, eta Sofia –Helen Mirren– emazte aberatsarekin dituen harreman gorabeheratsuak islatzen ditu; bigarrenak ere John Keats poetaren azken hilabeteak laburbildu zituen eta, ados, beharbada haren maitale Fanny jostunak –Abble Cornish– protagonismo handiagoa du poetak berak baino. Bi filmak ederrak dira, beharbada sozialagoa lehenengoa eta poetikoagoa bigarrena, baina bien tempusa eta, funtsean, kontaketa, antzekoak dira, eta nago, idazlearen eta musaren arteko tirabira horretan, ikusleari geratzen zaion irudipen inkontzientean lehenengoa dela garailea, sortzailea alegia, eta, subliminalki, zinematik irtetean idazlea=gizonezkoa binominoa errotua irteten garela, eta inondik ere hura mitifikaturik ageri dela.

Consuelo Uncin-en Memorias de la rosa autobiografia irakurri nuenean, ez nuen atsegin izan emazteak idazleari erakusten zion menpekotasuna eta lilura (“Mezu bat daukazu gizakiei emateko. Ezerk ezin zaitu gelditu. Ezta nik neuk ere”), baina are gutxiago gustatu zitzaidan idazlearen heroi izan behar hura (“Tiro egin diezadatela behar dut, gerra zentzugabe honetan garbi eta aratz sentitzeko beharrizana dut”). Bai harreman hauek bai gaur egungo zineman islatu dizkiguten mailaketa anakroniko hauek zenbaterainoko gaurkotasuna ote duten, horixe galdegiten diot neure buruari.

Azkenak
Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


Eguneraketa berriak daude