Balio

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Balio erantsi bila, alegia. Krisialdia dela-eta, enpresa pribatuen mozkin-murrizketaz hitz egin ohi da erruz, baina ez garai onei zerizkien dirulaguntzei esker jardun izan duten kultura-ekintzen egoera larriaz. Laguntza publikoen murrizketa publikoa da; enpresen esponsorizazio-mozketa, aldiz, pribatua. Makina bat kultura-ekimen mortalak jasaten ari da, isil-isilik.

Baina kultura-mundua oraindik jabetu ez den arren, egoera ekonomikoa lehenera itzuliko balitz ere, orain arteko patrozinio-moldeak nekez jarraituko luke lehengo lepotik. Bere arlo zuzenaz baino arduratzen ez zen enpresa itxia eta urruna amaitzear dago. Baita nolabaiteko gizarte-erantzukizuna erakusteko inoren ekimenez jantzi behar zuen lantegi-mota ere. Etorkizuneko enpresa berez arduratuko da giza-lorpenez, baloreez, ingurumenaz zein iraunkortasunaz.

Orain arte kultura-munduak esaten zion enpresari: “Zu zikina eta iluna zara, nire ekimenetan partaide izanik nik garbitu eta argituko zaitut”. Baina aurrerantzean enpresak erantzungo dio kultura-munduari: “Ni zu gabe naiz ona, zein da zure balio erantsia ni hobea izan nadin?”.

ASTEKARIA
2010ko urriaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#2
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#3
Eneko Atxa Landa
#4
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude